 | Alternatibatik uste dute “ezinbestekoa eta premiazkoa” dela borroka sozialerako esparrua sortzea: “Iruñeko, Gasteizko eta Madrilgo gobernuen eskutik eraso forma duten erreforma zitalak eta murrizketa izugarriak, zein botere finantzarioek diseinatutako Barcina, Urkullu eta Rajoyren zurikeriazko politikak pairatzen dituzten herritarrak jabetu behar dira”. Agirresarobek, era berean, gogorarazi nahi izan du kapitalismoaren eta bere ondorioen kontrako borrokan ez dela aski ongizate sistema delakoa berresartzea, izan ere “ez dezagun ahaztu herritarren erdiek, emakumeok, finantzen sistemak estanda egin askoz lehengatik ere bizi baldintza duinarik ez zutela.
|