Kanpaina

NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki! (Donostia-Iruñea)

TTIP Estatu Batuetako gobernua eta Europar Batasuna sekretupean eta enpresa handien presiopean negoziatzen ari diren hitzarmena da eta honako eragin hauek izango ditu:



Aktibatzea nahikoa ez delako... ANTOLATU!

Badakit ez dela erraza izango, gehiengo isilen etsipen erosoa dela belauniko nahi gaituztenak boterean iraunarazten dituena, gure eskubideak eta duintasuna murrizten dituztenak. Etsipenean erortzea axolagabetasunez beteriko kale ilunetan bizitzea da, eta nik kolorez egin nahi dut amets, pertsona askeez beteriko zumardiekin. 


"Venezuela: Estatu kolpeari ez, manipulazioari ez" elkarretaratzea Bilbon

2014ko apirila. Hugo Chavez hautatutako presidentearen aurkako estatu kolpe saiakera gertatu zenetik 12 urte betetzen dira. Egun, historia berriz ere errepikatzen da, aktore berberekin: 18 hauteskunde porrot onartzen ez dituen oposizioak hautatua izan den Nicolas Maduro presidentea gobernutik bota nahi du.



Ahalik eta gehien zabaldu

Diotenez, nazioarteko krimen antolatuaren arduradun nagusienetako batzuk, martxoaren 3an Bilbon batzartuko dira, elkar elikatu eta beren jardun deliktiboarekin jarraitzeko asmoz. Hauek dira buruzagi bilatuenetako batzuk; ahalik eta zabalkunde zein laguntza handiena eskatzen dugu:



Frentearen gobernuaren alde: FMLN-rekiko elkartasuna Euskal Herritik

2009an, Funes-FMLN tandemak, herriaren babesarekin, El Salvador-eko lehen aldaketa gobernua irabazi zuen. Gobernuan egon diren azken bost urte hauek – inolaz ere ez, zailtasunik gabekoak – herrian aplikatutako politika sozial berriek nabarmenduak izan dira.



Aktibatu

Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.



Jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak

Jaiak herriarenak eta herriarentzat behar dute izan; errespetuan, parekidetasunean eta parte hartzeko eskubidean oinarritutakoak. Alternatibatik beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea eta horregatik, aurtengo jaietan pegatinen bidez jai eredu hau zabaldu eta defendatu dugu Euskal Herriko kaleetan. Eta horretan arituko gara lanean jaiak, benetan, herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak izan arte. 



Bilbao RuInA 2000, edo 203

Bilbao Ria 2000 hondamena baino ez da. Eta ez da gure iritzia, ez bakarrik behintzat. Iritzi berekoa da Jose Luis Bilbao Basket Ahaldun Nagusia, joan den astean aitortu baitzuen "crack finantzieroa" zuela etorkizun bakartzat. Horregatik egin daitekeen bakarra, hala dio, "itxiera ordenatua" da, neurria egokiak ezarrita, zertarako eta "bazkideon kalte ekonomikoa ahalik eta txikiena izan dadila". Bilbao RuInA 203 espekulazioan oinarritutako erankundea zen, enpresari eta finantza botere desberdinekin Monopolyan jolasteko txokoa. PPSEAJ hirukoteak betidanik babestu du, zoragarria zelakoan.



Murrizteko ideiak

"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala murriztu daiteke. Ez horregatik Urkullu, Joselu, Barcina Rajoy eta enparauak. Nork esango du orain oposizio eraikitzailea egiten ez dugunik? #Murizteko ideiak.



Sindikatu edukia