Parte hartu
PARTE HARTZEKO MODUAK: Zaleak eta kideak.
Alternatibazaleak
Alternatibazale izateko izena ematen duen pertsona orok erakundeari buruzko informazioa eta hilabetekaria (eposta bidez, ohiko postaz jasotzeko eskaria berariaz egin ezean). Alternatibazaleek bide zuzena dute euren iritzia emateko weborrian edo admin[a bildua]alternatiba.net helbidera iritsita zein Alternatibaren egoitzara joanda: Bilbon, Venezuela kaleko 1 1.ezk. Honetaz gain, erabakitze zein antolatze eremuetan etortzera gonbidatuak eta ongi etorriak dira beti.
Alternatibakideak
Alternatibaren sortze guneetan parte hartzeko asmoa adierazi duten pertsona guztiak dira; tokian tokiko taldeak edota osatze kolektiborako mahaietan. Eurek erabakitzen dute zein mota eta neurrikoa izan den beraien parte hartzea, aukera anitzeko galdetegia bati erantzunez. Alternatibako erabakigune guztietara deituak daude eta erakundearen erabakiguneen eztabaida eta erabaki guztien berri jasotzen dute. Esan gabe doa, Nazio Biltzarrean bozkatzeko eskubidea dute. Kideek hiruhilabean behineko kuota ordainduko dute proiektua aurrera ateratzeko.
ERABAKI ETA ANTOLAKETA ESPARRUAK
Nazio Biltzarra: Biltzarra da erakundearen erabaki organo nagusia, subiranotasun osoa duena, sortze prozesuaren oinarrizko egitura eta estrategiak onartzen dituena, erabaki esparruak (Nazio Koordinakundea, Nazio Batzordea, Idazkaritza Teknikoa) osatzen dituzten pertsonak aukeratu eta kentzeko ardura duena eta erakundearen Egitarau Politikoa eta estatutuak onartzen dituena.
Nazio Batzordea: Nazio Batzordea da Biltzarren arteko organo nagusia. Sortze prozesuaren estrategiei buruzko eztabaida eta hausnarketa esparrua da, gero Biltzarraren eskuetan izango diren estrategiak, beraz kideek onetsi beharko dituzte. Edozein kidek du Nazio Batzarreko bileretan parte hartzeko eskubidea.
Koordinakundea: Koordinakundeak Biltzarrak eta Nazio Batzordeak harturiko erabakien arabera sortze prozesua politikoki zuzentzeko ardura du. 11 pertsonak osatzen dute, genero berdintasun eta lurraldetasun kontuak aintzat hartuta. Liberaturiko pertsonek organo honetan izango duten kopurua %50etik beherakoa izango da. Edozein kidek parte har dezake Koordinakundearen bileretan.
Tokian tokiko taldeak: Tokian tokiko taldeek udalerri mailako aliantzak osatzea eta akzio politikotik zein hausnarketatik abiatuta proiektua garatzeko eginkizuna dute. Tokian tokiko esparruak formakuntza eta eztabaida politikorako gune ere badira.
Taldekako sortze mahaiak: Mahaiak erakundearen gorputz teoriko-praktikoa aztertu, eztabaidatu eta osatzeko guneak dira. Egun lau dira abian: Feminismo Mahaia, Gizarte eta Ekonomia Eredu Alternatiborako Mahaia, Erroko Demokrazia Mahaia, Internazionalismo Mahaia. Alternatibako kide izan ala ez, prozesuan parte hartu eta bere ekarpena egin nahi duen edonork osatzen ditu mahaiok, bere gaitasun, esperientzia eta gogoa eskaintzeko.
















