Mahai-ingurua: 'Hondakinen kudeaketa' (Andoain)
Maiatzaren 3an (osteguna) izango da Martin Ugalde Foroko hurrengo saioa, gaitzat Hondakinen kudeaketa hartuta. Mahai inguruko hizlariak: Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatua (Bildu), Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko eusko legebiltzarkidea eta Denis Itxaso PSE-EEko zinegotzia Donostian.
Andoainen izango da ekitaldia, Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian. Deialdia irekia da. BERRIA.INFOk zuzenean emango du hitzaldia.
BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde kultur parkeak antolatzen dute foroa, eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten.
Agenda
-
Ostirala, 2013, Maiatza 24 - 19:00 - - 20:30
-
Osteguna, 2013, Maiatza 23 (Egun osoan) - Larunbata, 2013, Maiatza 25 (Egun osoan)
-
Larunbata, 2013, Maiatza 25 (Egun osoan)
-
Asteartea, 2013, Maiatza 14 (Egun osoan) - Asteartea, 2013, Maiatza 28 (Egun osoan)
-
Osteguna, 2013, Maiatza 30 (Egun osoan)

















