Matutek baserritarren eskubideak defendatu ditu Zornotzan

Data eta ordua: 
Larunbata, 2012, Urria 6 (Egun osoan)

EHBilduko hautagai eta Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Euskal Herriak duen "aukera historikoaz" ohartarazi du,"ezker subiranistak Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izateko aukera duelako".

Zornotzan egon da etorkizuneko lan-baldintzaz eta euskal baserritarren eskubideaz hitz egiten. EHBilduk, natura txikitzen dutelako azpiegitura erraldoiak alde batera utziko dituela azpimarratu du eta orain praktikatzen den kontsumo-eredu honekin bukatuko dutela ere jakinarazi du. Laura Mintegiren hitzak errepikatuz ‘moztu behar den gauza bakarra, pribilejioak direla’ adierazi du. Euskal Herriak pribilejiorik gabeko eredu bat behar du eta horretan ari gara lanean.