Manifestazio nazionala “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” (Bilbon)

Data eta ordua: 
Larunbata, 2013, Urtarrila 12 - 17:30 - - 19:00

Herrira mugimenduak datorren urtarrilaren 12an Bilboko kaleetan egingo duen Herri Mobilizazio Orokorra aurkeztu du gaur Bizkaiko hiriburuan. Hitzordua, 17:30tan izango da Casillan, eta martxak “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lema izango du.

Gaurko aurkezpenean, mobilizazioaren sustatzaile taldea osatzen duten hainbat lagunek hartu dute parte eta Herrirako kide den Beñat Zarrabeitiak aurkezle lanak egin ditu. Hitza, Esther Compains medikuak eta Eba Ferreira Athleticeko jokalari ohiak hartu dute.

Mobilizazioaren inguruko hainbat datu eskaini dira, lema, ordua edo isila izango dela eta ekimenerako sortutako webgune berezia aurkeztu da baita: http://www.urtarrilak12.com/

Horrekin batera, gogoratu beharra dago iragan den urriaren 31an, Joseba Sarrionandiak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrerako beren beregi idatzitako koplak aurkeztu genituela eta baita Sarriren olerkia oinarria Unai Iturriagak egindako marrazkia. Biak ala biak sektore, eragile, profesional eta norbanakoen partetik ekarpen ugari jasoko dituen kanpaina abiarazteko. Hirugarren ekarpena gaur bertan aurkeztu dugu, Iosu Zabala musikari ezagunak, besteak beste Hertzainak taldean ibilitakoa, Sarrionandiaren koplak aintzat hartuta egindako abestia. Berarekin batera, Uxue Alberdik, Ines Osinagak, Joan Mari Beltranek, Pettik, Txuma Murugarrenek eta Igelaren Bandako kideek hartu dute parte abestian.

EranskinaTamaina
http://www.urtarrilak12.com122.96 KB
679856_448535548525512_191316144_o.jpg148.34 KB