Alternatibaren kide eta EHBilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek Palestinarekin elkartasuna adierazteko puntua aurkeztu zuen Bilboko Udaleko azken osoko bilkuran, nazioartean herri honekiko elkartasunaren urtea ospatzen denean:
Maiatzaren 15ean 66 urte beteko dira Palestinan izandako garbiketa etniko ikaragarria gertatu zenetik. Nakba (hondamendia euskaraz) bezala ezagutzen da aipatutako eguna. Horren ondorioz, Israelek bere estatua ezarri zuen lurraldean bizi ziren palestinarren %78 kanporatua izan zen.
Bilboko Lankidetza-garapenerako Kontseiluak 2009an gai honen inguruan adostutako adierazpena oinarri hartuta, non bat egiten zuen Palestinar herriarekin, datorren maiatzaren 15ean, Nakba egunean, Palestinako bandera igotzea Arriaga plazako hagan proposatu dugu. Proposamena ez da aurrera atera EAJk eta PPk kontra bozkatu dutelako.
Aipatutako hondamendi honek 750.000 palestinarren erbesteratzea eragin zuen, gaur egun indarrean jarraitzen duena. Izan ere, Nazio Batuen arabera 5 milioi palestinar bizi dira egun erbestean eta debekatuta daukate etxera itzultzea.
Nakbaren ondorioak pairatzen jarraitzen dituzte palestinarrek. Israelek behin eta berriro ematen ditu lege arrazistak, lurrak kentzen eta palestinar herria itotzen duen harresiak zein kokaleku ez legalak altxatzen jarraitzen du.