Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; JAIETAN ERASO SEXISTA ASKO EMATEN DIRA. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.
Emakumeok aske bizitzeko eskubidea dugu eta gure gorputzaren jabeak gara. Euskal Herriko jaiak eraso sexistarik gabeko guneak izatea guztion artean lortzera goaz eta ildo horretan, “Eraso sexisten aurrean TOLERANTZIA ZERO!” leloko kartelak argitaratu ditu EH Bildu, Euskal Herriko jai guneetan jarriko direnak.