Plegu elektrikoetan egin beharreko aldaketak mahai gaineratu ditugu Iberdrola eta Endesak duten blindajea apurtzeko

EH Bildu Gasteizek bultzatu nahi duen biraketa energetikoan aurrerapauso berri bat aurkeztu du. Aurreko astean Energiaren Udal Agentzia aurkeztu ostean, EH Bilduk berehalako ondorioak dituen neurri bat mahaigaineratu du. Aitor Miguel eta Antxon Belakortu egon dira gaur goizean hedabideen aurrean, bertan aurkeztu dituzte Amvisako kontseiluan planteatuko diren elektrizitatea kontratatzeko baldintza berriak.

EH Bilduk mahai gainean jarri duen kontratazio eredu berriak egungo egoera konpontzen du. Egun, udalean urteetan onartutako baldintzekin Iberdrola edo Endesa bezalako transnazionalek negozia bermatuta zuten. Alternibatiko kide eta koalizioko zinegotzi Aitor Miguelek azaldu du egun arteko baldintzek enpresa hauen negozioa babestu eta, aldi berean, kooperatiba energetikoentzat saihestu ezinezko oztopoa izan direla.

“Udalbatzak behin baino gehiagotan adierazi du egoera hau konpontzeko nahia, hala ere beti jartzen ziren aitzakia juridiko eta teknikoan aipatu izan dira; EH Bilduk gaur egoera hori gainditzera dator”, azaldu du Aitor Miguelek. “Dakartzagun planteamendu honek Ikuskari Nagusiaren oniritzia dauka”. Zentzu honetan Aitor Miguelek gogoratu du kontratazio publikoak BPGaren %20a dela eta Europako 2014/24/UE Direktibak, kontratazio publikoari buruzkoa (Estatuak 2016eo apirilaren 18rako aplikatu beharrekoa) udalak behartzen ditu kontratazio hori politika publikoak bultzatzeko erabiltzera.

Antxon Belakortuk, bere aldetik, baldintza berrietan egindako aldaketak azaldu ditu. Lehenik eta behin, kontratua loteetan banatzea; Direktibak dionez kontratuen neurria enpresa txiki eta ertainen gaitasunera egokitu behar dira. Bestalde, oztopoak baino ez ziren bermeak kentzen ditu, ez zeukatenak inongo zentzurik hornitutakoa ordaindu baino lehenagoa ematen baita. Horrez gain, kaudimen ekonomiko, finantziero, tekniko eta profesionalak aldatu dira egun arte transnazionalen neurria eginda zeudenak. Azkenik, esleipen prozesuan ingurumen aldeko baldintzak eta baldintza sozialak sartu dira.

“Hauek dira gaur goizean Amvisako kontseiluan proposatu ditugun aldaketa nagusiak, modu honetan 1.500.000 euro inguru eredu berri baterantz begira jarriko ditugu. Bigarren pausua tentsio txikia modu honetan kontratatzea izango da”. EH Bilduk salatu zuen bezala tentsio txikikoa zuzenean ematen zaio Iberdrolari. “Modu honetan 3.000.000 euro ingururen  kontratazioan aldaketa nabaria emango dugu, biraketa energetikoari ekitera”.

EH Bildu Gasteiz