Brasilgo ekintzaile Nicinha Magalhães-en erailketa salatu du Alternatibak

Nilce Magalhães de Souza, Nicinha, arrantzalearen gorpua duela astebete agertu zen Brasilgo iparraldean. MAB Brasilgo Presek Kaltetuen mugimenduko buruzagia duela sei hilabete inguru desagertu zen Mutum Paranan (Porto Velho-n).

Kautxu biltzaileen alaba zen Nicinha, eta borrokalari sutsua izan zen bere herrian ezarritako enpresa hidroelektrikoek eginiko giza eskubideen urraketen kontra. Salatzen zituen urtegietako presa batera jaurti zuten bere gorpua, oinak eta eskuak harri batera lotuak.

Buruzagiak Jirauko Hidroelektrikoaren eta ESBR partzuergoaren aurkako borrokarengatik zen ezaguna. Juan Marcos Dutra, MABeko Porto Velho-ko koordinatzaileak irregulartasunak salatu ditu ikerketan.

Erailketa hau, tamalez, Latinoamerikan indigenen eskubideen alde, eta baliabideak ustiatzen dituzten enpresen aurka, lan egiten duten ekintzaileen hilketen zerrenda luzearen hurrengoa baino ez da. Gertaerak Berta Caceres ekartzen digu gogora, martxoaren hasieran Hondurasen eraila izan zena. Talde bereko COPINHeko Nelson Garcia eta beste batzuk ere akastu dituzte.

Alternatibatik kapitalismo arrazistaren erailketa berri hau salatu nahi dugu, giza eskubideak, herri indigenak zein ama lurra inoiz errespetatuko ez dituen sistema hiltzailea. Hilketa berri honen aurrean, duintasunetik eta elkartasun internazionalistatik erantzun beharra dago berriz ere.