Salgado: "Etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago”

Arabako Batzar Nagusiek aho betez Ogasun Higiezinen gaineko Zergaren inguruko eztabaida zabaldu dute. Mahai gainean bi foru araua zeuden: alde batetik Alderdi Popularrak aurkeztu duena eta bestetik, EH Bilduk sinatu zuena. EH Bilduren ustez, PPren proposamena ez da justua eta udaletako zerga bilketan ondorio oso kezkagarriak izan ditzake. Horren aurrean, EH Bilduk aurkeztu duen aldaketa horrek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, familiak etxeratzen diren bitartean bidegabeko espekulazioari gainordaina ezartzeko; bestaldetik, errentaren araberako hobariak ezartzeko malgutasun handiagoa eskaintzea udalerriei OHZren ordainagiria arazo ez bihurtzeko gaizki pasatzen ari diren herritarrentzako.

Horregatik, hutsik dauden etxebizitzen gainean %150ra heldu daitekeen errekargo bat jasotzen da. Gaur egun Bizkaiko zein Gipuzkoako arauetan planteatzen da eta, ondorioz, Araba desarmonizatuta gelditu da. Bestalde, EH Bilduk errentaren araberako hobariak ezartzeko malgutasun handiagoa eskaini nahi die udalerriei egungo muga 21.000 eurotan dagoelako kontuan izan gabe zenbat lagunek osatzen dute bizikidetza-unitatea. Horregatik beste hiru atal sortzea planteatzen da: lehenengoa lau kidek osatutako bizikidetza-unitatea 28.000 euroko sarrerak gainditzen ez dituztenentzat; bigarrena bost kideetako bizitza-unitatea sarrerak 35.000 eurotik beherakoak badira eta azkena 42.000 euroko sarrerak izanda sei kide edo gehiago baldin badaude bizitza-unitatean.

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu Arabako batzarkide Luis Salgadok gogorarazi duenez, "etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago".

EH Bildu Araba