EH Bilduren oinarri sozialak Bizkaiko zerrenda bozkatzeko aukera izango du datozen uztailaren 28 eta 29an

Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari.

Uztailaren 28 eta 29 bitartean, hau erabaki berria, EH Bilduren oinarri sozialak aukera izango du bozkatzeko dauden proposamenen artean. Bozketa hori aurrera eramateko, bide hauek erabiliko ditugu:

  • Bizkaiko EH Bilgunean (Buenos Aires, 2, Bilbo) eta koalizioko alderdien Bilboko egoitzetan, uztailaren 28an, 10:00etatik 19:00rarte, eta 29an, 10:00etatik 15:00rarte.
  • bizkaia@ehbildu.eus bidez jasoko duzuen inkesta baten erantzunez.
  • EH Bilduren Komunitatearen bitartez "Bizkaiko zerrenda" izena daukan taldean bozkatuz. Horretarako, Komunitatean erregistratuta egotea beharrezkoa da. http://ehbildu.eus/es/komunitatea-zabalik
  • eta whatsapp eta telegram 638522871 telefonora bidalitako mezuen bitartez.

Eh Bildu Bizkaia