Protokoloak ez gaitzala nahastu: ez Clinton ez Trump

El Correo-k gaur argitaratu duen albistearen inguruan, zeinaren arabera EH Bilduk AEBetako presidente berria zoriondu ei duen, Alternatibatik honakoa adierazi nahi dugu:

-Inork ez luke kortesia instituzionala eta honen bideak  (horretan batere iaioak ez garela aitortuta) nahastu beharko ezkerreko indar batek iraganean, gaur egunean eta etorkizunean erakutsitako jarrera politikoarekin.

- Alternatibatik jakin badakigu ez Donald Trumpek ezta Hillary Clintonen kokapen politikoek – NATOren egituraren jarraipenetik erator daitekeenak barne- ez dutela ezer onik ekarriko aurrerapen sozialerako, justizia sozialerako ezta herri arteko elkartasunaren bidean.

- Hala, zalantzarik ez dugu kapitalismoa gaindituko duen orden sozial berria eraikitzearekin tematuta dauden ezkerrek, horien artean EH Bildu dagoela uste dugu, berdintasuna, askatasuna eta tolerantzia mehatxatzen duten politika atzerakoien aurka egingo dutela.