Feminismoa edo basakeria: “Él nunca me pegó” filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan

Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du Alternatibak hurrengo otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egingo da. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.

Irantzu Varela, kazetaria eta berdintasunean, feminismoan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan formatzailea, ospea eta oihartzuna lortu ditu Youtubeko gaurkotasunezko eta gogoeta politikorako La Tuerka programaren barnean astero igortzen duen El Tornillo izeneko saio feministari esker. “Él nunca me pegó” filmak, ordu erdi eskasean, haien gizon-bikotearen eskutik jasotako indarkeria ez fisikoa pairatu duten hainbat emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Indarkeria bere forma anitzetan identifikatzeko zailtasunak agerian uzten dituen lekukotasunak dira, baina baita ere hauei aurre egiteko eta jabekuntzarako giltza ere ematen dutenak.

Bilboko emanaldia, Diana Urrea legebiltzarkide ohiak aurkeztuko duena eta ondorengo eztabaida, Alternatibak antolatu du eta gure Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6) arratsaldeko 19:00etan egingo da. Gasteizkoa aldiz, Kultur Alternatibak antolatu du eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxean (Florida pasealekua 9) izango da 19:30etatik aurrera. Zuriñe Rodriguez EHUko ikerlariaren aurkezpena izango du. Biak doakoak eta sarrera askekoak izango dira aretoa bete arte.

http://alternatiba.net/sites/default/files/170202DocuElNuncaMePego%20(Bilbo)Redes.jpg

http://alternatiba.net/sites/default/files/WhatsApp%20Image%202017-01-25%20at%2015.29.43.jpeg