Matute: «La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio ehunka torturatu gogorarazten digun historiari»

Guardia Zibilak Bilboko La Salveko kuartela Bizkaiko Aldunduari bueltatzeko eskaera egin du Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak Kongresuan. Matutek gogora ekarri du egun La Salveko kuartela den eraikina Bizkaiko Aldundiak egin zuela, 1958. urtean. “Horrenbestez, frankismo garaian hartutako erabaki batez ari gara hizketan”.

Era berean, Matutek gogora ekarri du Guardia Zibilak ia ez duela aktibitaterik EAEn. “Pentsatzekoa da eraikin horrek erabilera oso txikia izango duela”. EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, “La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio ehunka pertsona torturatu gogora arazten digun historiari”.