Erakunde politikoaren jarrera nazio eraikuntza, nortasuna eta herritargoaren inguruko eztabaidan

  • Nazio nortasuna eta kontzientzia politikoa ez doaz beti eskutik. Izatetik izan behar izatera jauzi egitearen aldeko gara, hau da, egun garen eta osatzen dugun errealitate anitzaz jabetu behar dugu, izan nahi dugunaren gauzaketan aurrera egiteko.
  • Euskal herriaren eskubide politikoen defentsan aurreratu beharra dugu, euren gobernatzeko moduaren erabaki gaitasuna ardatz izanda. Hala, nazio eraikuntza era dinamikoan ulertzen dugu, inoren eskubideei eraso egin gabe, baina aurrez ezarritako muga edo lubaki gaindiezinik gabe bere garapenean –are gutxiago jarrera minoritarioen aldetik-. Orobat, hasiera-hasieratik uko egin behar zaio gutxiengoekiko tolerantzia-ezari.
  • Barneratzailea eta ez-baztertzailea den euskal nortasun batekiko konpromisoa. Nortasun berritu eta eguneratua, ezin dena nortasun menperatzaile baten ukapen soilean –kasu honetan espainiarra (Espainiar Konstituzioa 2., 8., 15.,...art.)- oinarritu.
  • Funts politikoko nortasun berri batekiko konpromisoa. Honek euskal kultur izaera ez ezik geurean dauden eta egon daitezkeen beste kultur izaerak hartzen ditu barne; eta herritarren arteko taldekako konpromisoa, zeinak euskal herritartasunean eta bere ondoriozko autogobernurako eskubidean oinarritutako nortasun politiko komun baten bidean jarriko gaituen.

         Laburtuz, euskal nazio nortasun politiko berria nahi dugu, barneratzailea eta ez baztertzailea, komunitate politikoa aldarrikatuko duena etnikoaren aurretik.