Autodeterminazio edo erabakitze eskubidea

  • Erabat autodeterministatzat aldarrikatzen dugu geure burua; beraz, herri, gizarte edo nazio honek zer izan nahi duen eta beste herri edo nazioekin zer harreman izan libreki eta demokratikoki aukeratu ahal izatearen alde gaude.
  • Nazioaren ikuspegi zibil batetik, naziotzat dugu geure burua, eta burujabe nahi dugu izan, gu geu izanda uneoro geure auto-gobernuaren mugak erabakiko dituztenak.
  • Espainiar Konstituzioak geure garapena oztopatu eta mugatzean duen eragina salatu egin behar da. Ez bada berau irekiago izan dadin eraldatzen, geure jarrerak bere aurkakoa izan behar du nahitaez.
  • Autonomia estatutuak edo foru hobetzeak ezin dira inolaz geure herriaren garapenerako nahitaezko helmuga edo azken muga izan; autogobernu maila onartzen badute ere, harago aurreratzeko bideak mozten baitituzte subiranotasun politikoa estatu erakundeetan uztean. Beraz, ez dugu uste erakunde berriak neoestatutismoan geratu behar dutenik; baizik eta uneoro geure erabaki eskubidea onartuko duen berdinen arteko ituna egin behar da espainiar estatuarekin.
  • Ezkerrekoak omen diren planteamenduetatik autodeterminazio eskubidea ukatu nahi duten erakunde eta pertsonen aurrean kokatu behar dugu, eta euren planteamenduak dialektikoki eztabaidatu. Herri bat menperatzen duen beste herri bat ezin baita herri librea izan.

Autodeterminazioaren alde egiten dugun aldarrikapen argi eta garbia, eskubide honen aldeko jarrerak egitura baten edo bestearen alde egiteko loturarik gabekoa da. Herri honekiko konpromiso erabat demokratiko baten isla da, edozein ikuspegi nazionalista edo abertzaletik urrun dago, beraz.