Lurraldetasuna

  • Euskal Herria osatzen duten lurraldeen bat egite politikoa aldarrikatu nahi dugu, baina egungo errealitatearen jabetzetik eta abertzaleek dituztenak ez diren posizio batzuetatik.
  • Alde ezberdinen nahian oinarrituriko batasuna nahi dugu, egun dauden esparruen arteko errespetutik. Egungo zatikatze eta uko egiteari aurre egiteko aukera ona izan daiteke lurralde bat egite hori kondeferalismo asimetrikoan oinarritzea.
  • Herri kontsulta oinarri izango duen prozesu demokratikoa aldarrikatu nahi dugu euskal lurralde bakoitzean berez eta besteen esku-sartzerik gabe –gai estrategiko gehienekin egiten dugun moduan, erroko demokrazia mahaiak kontsulta eta erreferendumen alde egin baitu-.
  • Eraikitzen ari garen erakundeak herrialde osoan ordezkaritza izatea izan behar du helburu, egungo arazoen jakitun izanda eta EAEko eztabaida nagusi ez izateko erakunde sistema malguak erabilita.

Defendatzen dugun lurraldetasuna aldeen borondatetik eta berezko erritmoei men eginda bakarrik lor daiteke.