Langabezia

Kotizaziopeko pentsio delakoa kotizaturiko lan epearen eta jasotako lan-sariaren araberakoa da. Honek babes gabe uzten ditu lan baldintza eskasetan ari direnak eta klase barruko zatiketa areagotzen du. Langabezi diru-sariaren egoera honi atzekoz aurrera jarri behar da, pausuz pausu lan egindako epe eta jasotako sariari lotua egoteari utzi diezaion. Kontzeptu berri honek 3 ondorio lituzke: babes sozialik gabeko egoera murriztea, klase birbiltzea eta langilea bere etorkizunaren erantzule bakarra delako ideia ahultzea.

Bestetik, gora ari den presioa dago egun kapitalaren interesen arabera langileen kokatze eta aldatzea bultzatzeko. Hauxe ikus dezakegu langabetuak eskainitako lan postuak hartzera behartu nahi direnean euren behar, interes eta gaitasunen arabera erabakitzeko aukera kenduta. Mugikortasuna ulertzeko modu hau iraultzea premiazkoa da: enpresa interesen arabera ezarritako mugikortasuna murriztu behar da eta lan indarraren interesi loturikoa zabaldu, arestian aipaturiko lan kultura berriaren harira.