Matute: “Baliabide publiko gehiago bermatu eta gehien dutenek gehiago ordaintzera behartuko dituen erreforma fiskala behar dugu”

Ezin gara proposamenetan sartu, egungo egoera sozial lazgarria eta krisiaren eta austeritatezko politika neoliberalen ondorio larriak kontutan hartu gabe.

– Gaur egun,160.000 pertsona baino gehiagok gizarte-bazterketa larria pairatzen dute HegoEuskalHerrian.

– Gaur egun, HegoEuskalHerrian 220.000 langabetu daude,hau da, %16ko tasa. Europakoa %11n dagoen bitartean.

– Krisia hasi zenetik sei urte luze pasa direnean, sektore guztietan milaka lanpostu galdu eta desagertu dira. Industriaren arloan bakarrik, 75.000 lanpostu galdu direla azpimarratu nahi dugu.

Egoera honi ekimen publikoaren bitartez eta arduraz erantzun behar zaio:

Krisialdiaren ondorio sozial larriei aurre egiteak ondorengoa eskatzen du:

– Austeritate gutxiago eta gizarte politika gehiago.

– Murrizketa sozial gutxiago eta gastu sozial gehiago.

– Eta noski, politika publikoen helburu zehatza ezartzea. Pertsona guztientzako bizitza duina bermatzea, alegia.

Baina aipatutakoa lortzea ez da nahikoa. Beharrezkoa bai, baina ez nahikoa. Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, aurretik ekonomia eraldatu behar dugu.

– Saldu nahi diguten susperraldi honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen egoerarekin bukatuko.

– Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz.

– Kalitatezko enplegua sortu behar da, eta horretarako, eredu sozial eta ekonomiko berri baten aldeko apustua egin behar dugu.

?   Tokiko garapena bultzatuz

?   Susperraldi ekonomikoaren eta berriztatze industrialaren aldekoa apustua eginez

?   Trantsizio energetikoa gauzatuz

?   Eta besteak beste, elikadura burujabetza edota saltoki txikiak babestuz.

Baina hau guztia aurrera ateratzeko, baliabide ekonomikoen eta sektore publiko sendo baten beharra dugu.

– Sektore publiko indartsua izatea lortzeko baliabideak eta kalitatezko zerbitzu publikoak behar ditugu.

– Aurrekontuak herritarren, gastu sozialaren, enplegu sorketaren, tokiko garapenaren, susperraldiaren, industriaren berritzearen, baserritarrak eta saltoki txikiak bultzatzearen zerbitzura jarri behar ditugu.

Asier Vega: “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu PNV, PSE eta PPren fundazioek diru laguntzak automatikoki jasotzea”

Bizkaiko Foru Aldundiak EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioei diru laguntza izendunik ez emateko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak fundazio eta elkarte guztientzako “aukera berdintasuna” bermatze aldera aurkeztu du proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Asier Vega Alternatibako kide eta koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Sabino Arana, Ramon Rubial eta Popular Estudios Vascos fundazioek diru laguntza zuzenak jasotzea “pribilegioa” da, elkarte gehienek diru laguntza deialdietara aurkeztu behar dute eta. EH Bilduren ekimenaren aurka agertu dira EAJ, PSE eta PP.

Sabino Arana eta Ramon Rubial fundazioek 560.000 euro jaso dituzte diru laguntza izendunetan, 2007 urteaz geroztik. Popular Estudios Vascosen kasuan, kopurua 375.000 eurokoa izan da.

Diru laguntza izendunak hainbat elkartek jaso ohi dituzte urtero Foru Aldundiaren partetik. Laguntzen deialdietara aurkeztu gabe diru publikoa jasotzeko arrazoia izaten da elkarte jakin interes orokorrekoa den jarduera garatzea eta jarduera hori beste inork ezin betetzea.

Asier Vegaren esanetan, alderdi politikoei lotutako fundazioen kasuan ez dago diru laguntza izendunak emateko justifikaziorik. “Alderdiei lotutako fundazioak diru laguntzen deialdietara aurkeztu daitezke. Horretarako aukera dute, beste elkarte batzuk ez bezala. Are gehiago, Sabino Arana fundazioa Kultura saileko diru laguntzen deialdietan izena eman du aurreko urteetan eta diru publikoa jaso du bide horretatik”.

EAJri lotutako fundazioak deialdi bidez jaso ditu laguntzak, “urteko jarduera” kontzeptupean. Eta kontzeptu berberarengatik jaso du diru publikoa laguntza izendunen bidez ere. Azken lau urteetan, 210.000 euro jaso ditu laguntza izendunetan eta 174.000 euro laguntza deialdietara aurkeztuta. Vegak “gehiegizko finantziazioa” salatu du fundazio horiekiko. “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu fundazio hauek dirua automatikoki jasotzea. Are gehiago, gainontzeko elkarteek diru laguntzak jasoko dituzten ala ez jakin gabe haien jarduera baldintzatuta ikusten dutenean”.

EH Bilduk salatu egin du gainontzeko alderdien jarrera, EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioen “pribilegioak” ezabatzearen kontra agertu direlako.

Kontzentrazioa “Lan erreformari ez” (Bilbo)

Datorren eraso berri eta larria salatzea ere badagokigula uste dugunez, Euskal Herria Bilduk elkarretaratzea egingo du datorren larunbatean, uztailaren 6an, Bilbon, Confebasken egoitzaren aurrean. “Lan erreformari ez. Euskal Herrian erabaki”, izango da leloa, lan erreformaren inposaketa eta lan itunen desagerpenaren kalteak salatzeko, eta Euskal Herriko langileei buruzko erabakiak bertatik, Euskal Herritik hartzea exijitzeko.

Euskal Herria Bildu se concentrará el próximo sábado, día 6 de julio, frente a la sede de Confebask bajo el lema “Lan erreformari ez. Euskal Herrian erabaki”, para denunciar la imposición de la reforma laboral y las consecuencias de la desaparición de los convenios y exigir que las decisiones sobre los derechos de las y los trabajadores vascos sean tomadas en Euskal Herria.

TROIKA PIKUTARA!

Pueblos unidos contra la Troika: 1 de junio Manifestación Internacional

Las brutales e inhumanas políticas de ajuste impuestas por la odiosa Troika (el Banco Central Europeo, el Fondo Monetario Internacional y la  Comisión Europea) con la ayuda de los gobiernos cómplices, están  causando en Europa la mayor crisis de la democracia de las últimas  décadas. En Euskal Herria ya nadie puede seguir afirmando que estas políticas no nos afectan: lo hacen, y mucho. Cientos de miles de personas en EH y millones en el estado estamos siendo condenadas al paro, la  pobreza e incluso a la muerte por una deuda ilegítima e impagable, que  en su mayor parte es privada, sobre todo de bancos, grandes empresas y entidades  financieras. El rescate Europeo a la banca, avalado y garantizando por  el Estado, una vez más privatiza los beneficios mientras socializa las  pérdidas y a cambio exige recortes sangrantes.

La  deuda, provocada en su mayoría por el rescate bancario y los intereses desorbitados, se está usando como pretexto para traspasar fondos públicos a manos privadas, aplicar recortes sociales, desmantelar y privatizar bienes públicos. Y la deuda a su vez crece y crece debido a los enormes intereses que tenemos que pagar a los mismos bancos que estamos rescatando. Ya no es solo de un pretexto, sino que debido a la reforma de la Constitución de Agosto de 2011 (Art.135.3), se garantiza que el pago de la deuda “gozará de prioridad absoluta” sobre cualquier otro compromiso o derecho básico.

Euskal Herria no se queda al margen de esta crisis democrática. Somos parte de Europa y estamos sufriendo las medidas antisociales e injustas que nos marca la troika con el apoyo de nuestros gobiernos. Sus políticas en Bruselas, Madrid, Iruña o Gasteiz han sido y son las mismas y nos llevan al mismo lugar.  El lehendakari Iñigo Urkullu, ha insistido en la necesidad de “proceder a esfuerzos y sacrificios” en la legislatura entrante y anuncia que, “Evidentemente, habrá que aplicar recortes” en Euskadi.

La disolución de las fronteras entre lo público y lo privado alimenta una corrupción impune que envilece nuestra sociedad y pervierte la política en su papel insustituible de instrumento de acción ciudadana. El  objetivo de las privatizaciones es el expolio, la concentración de la  riqueza y la profundización en las reformas neoliberales.

Ya sea a través de los memorandos impuestos por la Troika a Grecia,  Irlanda, Portugal o Chipre o del rescate financiero en el caso del  Estado Español se está produciendo un trasvase de dinero público a las  entidades financieras a costa de la pérdida de derechos básicos, el  empobrecimiento generalizado de la población y el aumento de la  desigualdad social en toda Europa.

Sabemos que el modelo de desarrollo insostenible de las últimas décadas basado  en un alto consumo de recursos energéticos y materias primas ha llegado a  su fin. Frente al crecimiento ilimitado de la economía financiera y especulativa es necesario un cambio de rumbo, pero no para salvar a los bancos sino a las personas, a las generaciones futuras y al planeta.

Este cambio de rumbo debe partir de una democratización de Europa, desde sus ciudadanos/as, para que los derechos de las personas y las decisiones políticas verdareramente democráticas se impongan a la avaricia de las instituciones y  mercados financieros y de las grandes multinacionales.

Acaba de cumplirse el segundo aniversario del 15M, un movimiento que sin duda sirvió de impulso para abrir este ciclo de rotundas movilizaciones y repolitización de gran parte de la ciudadanía. Nos alimentamos de las nuevas militancias, asambleas, plataformas, pero además seguimos trabajando sin descanso en las organizaciones y colectivos que ya luchabamos antes de 2011. No cabe duda de que la lucha se fortalecerá de las sinergias entre organizaciones, movimientos y personas tanto veteranas como de nuevas militantes.

En Europa, diversos colectivos procedentes de los Estados español, francés, italiano, griego, chipriota, irlandés, alemán, esloveno, inglés, escocés, y otros más, hemos cogido el guante al llamamiento inicial del movimiento portugués ‘Que se Lixe a Troika’ convocamos una  protesta internacional descentralizada el próximo 1 de Junio contra las  políticas de ajuste del déficit bajo el lema “Pueblos Unidos contra la  troika“.

Este es el comienzo de un proceso descentralizado, inclusivo y  participativo. Queremos construir colectivamente, uniendo nuestras  fuerzas y acciones, protestando internacionalmente contra la Troika.  Llamamos a todas las personas, con o sin partido, con o sin trabajo, con  o sin esperanza, a unirse a esta propuesta el próximo 1 de Junio.  Apremiamos a todas las organizaciones políticas, movimientos sociales,  sindicatos, partidos, colectivos, grupos informales, a unirse en esta  jornada internacional.

Queremos seguir ampliando nuestras alianzas, tanto a nivel local como nacional e internacional, ya que somos conscientes de que sólo la suma de nuestras  voces podrá detener las nuevas oleadas de recortes que se están  preparando. Los pueblos de Europa han demostrado que no están dispuestos  a asumir más sacrificios inútiles. Ha llegado el momento de demostrar como pueblo vasco nuestra capacidad para coordinarnos en nuestro territorio para la lucha por otra Europa, la Europa de  las personas, la Europa de los pueblos y la Europa de la ciudadania.

De norte a sur, de este a oeste
tomemos las calles en toda Europa contra la Troika

Por la Democracia, la Libertad y los Derechos sociales.
No al golpe de estado financiero. No debemos, no pagamos

Hay alternativas. Hay soluciones:
– Por la Justicia social y ambiental
– Por la Transparencia y la Democracia Participativa
– En defensa de unos Servicios Públicos y Universales
– Por una Auditoria Ciudadana de la Deuda. Contra la Deuda ilegítima

Herrialdeak batuta troikaren aurka: ekainaren 1ean Manifestazio internazionala

Gorrotagarria den Troikak (Europako Banku Zentralak, Nazioarteko diru-funtsak eta Europear Komisioak) gobernu konplizeen laguntzarekin inposaturiko doitze politika zorrotz eta krudelek, azken hamarkadetan gauzatu den krisirik handiena sortzen dihardute. Euskal Herrian jadanik inork ezin du esan politika hauek ez dutela kalterik egiten: eragina dute eta handia gainera. Milaka pertsona Euskal Herrian eta miloika estatu mailan, langabeziara, pobreziara eta heriotzara ere kondenatuak daude ordainezina eta legez kontrakoa den zor bategaitik, bere gehiengo bat pribatua dena, batez ere banketxeena, enpresa haundiena eta finantza erakundeena. Europan banketxeei egindako erreskatea , estatuarengandik bermatua, berriro ere irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatzen ditu eta trukean murrizketa bortitzpean uzten gaitu.

Zorra, zati handi batean bankuen erreskatea eta interes altuen ondorioa, diru publikoa esku pribatuetara bideratzeko aitzakitzat erabiltzen ari da, murrizketa sozialak egiteko eta ondare publikoak pribatizatu eta desegiteko. Aldi berean zorra gehitu eta gehitu egiten da, erreskatatzen dihardugun bankuei ordaindu behar dizkiegun interes altuengatik. Jada ez da aitzaki bat, baizik eta 2001eko abuztuko Konstituzio erreformaren ondorioz (Art. 135.3), zorraren ordaintzeak ¨ lehentasun absolutua¨ hartzen duela bermatzen da, beste edozein konpromesu edo oinarrizko eskubideen gainetik.

Euskal Herria ez da krisi demokratiko honetatik at gelditzen. Europaren parte gara eta Troikak inposatzen dizkigun neurri antisozial eta bidegabeak sufritzen ari gara, gure gobernuen bermearekin. Bere politikak Bruselasen, Madrilen, Iruñan edo Gazteizen berdinak izan dira, lehen eta orain, eta leku berera garamatzate. Iñigo Urkullu lehendakariak legislatura berrian, behin eta berriro ¨esfortzu eta sakrifizioak ekitearen¨ beharraz hitz egiten du eta Euskadin murrizketak egongo direla iragartzen du.

Pribatuaren eta Publikoaren arteko mugen disoluzioak, zigortu ezineko korrupzio bati bidea zabaltzen dio eta gure gizartea gaiztotzen duen herri-politika herri ekimenerako tresna bezalako oinarritik desbideratzen du. Pribatizazioaren helburuak espoliazioa, jabetze ilegalak, aberaztasunaren konzentrazioa eta murrizketa neoliberaletan sakonketak dira.

Troikak Greziari, Irlandari, Portugali edo Chipreri inposaturiko memorandum-en bitartez edo finantza erakundeen erreskatearengatik, Espainiar estatuaren kasuan, diru publikoa finantza erakundeetara bideratzen ari da eskubide publikoen galketarekin eta herriaren pobretze orokorrarekin eta Europa osoan desberdintasun sozialak nabarmen igotzearekin batera.

Azken hamarkadetako lehengai eta errekurtso energetikoko gehiegizko kontsumoan oinarritutako garapen eredua agortuta dagoela badakigu. Beste Espekulazioa eta finantza ekonomiaren hazkundearen aurrean bide desberdin bat hartu behar dugula badakigu, baina ez banketxeak salbatzeko, pertsonak, etorkizuneko belaunaldiak eta gure Ama Lurra baizik.

Bide aldaketa honek Europaren demokratizazio prozesu batetik sortu behar da, bere herritarrengandik, giza eskubideak eta benetan demokratikoak diren erabaki politikoak instituzioen, finantza merkatuen eta enpresa multinazionalen diruzalekeriaren gainetik jarriz.

Azkenaldi honetan egondako mobilizazio ozenen eta herritarren ber-politizazio jatorrizat dudarik gabe har dezakegunaren 15M-ren bigarren urteurrena bete berria da. 2011.urterarte geunden erakunde eta kolektiboez gain, hainbat militantzia berrik, asanbleak eta plataformak borrokara eta lanera gehitu zaizkigu. Pertsona guzti hauen, bai eskarmendu handikoak bai berriak, erakunde eta plataforma hauen gehikuntzagatik sortuko diren sinergiaz borroka adoretuko dela argi dago.

Europan, espainiar, frantziar, italiar, greziar, Txipretar, irlandiar, alemaniar, eslobeniar, ingeles, eskoziar eta abar-eko estatuetatik gatozen zenbait kolektibo ezberdinek “Que se lixe la Troika” portugaldar mugimenduaren erronka gurea egin dugu eta deszentralizatutako nazioarteko protesta batera deitzen dugu hurrengo Ekainak 1ean, defizitaren doitze politiken kontra eta “Herrialdeak batuta troikaren aurka” lelopean.

Bateratzaile, partehartzaile eta deszentralizaturikoa den prozedura baten hasieran gaude. Kolektiboki eraiki nahi dugu, gure indarrak eta akzioak batuz, Troikaren aurka nazioarte mailan borrokatuz. Pertsona guztiei deia egiten diogu, alderdipean edo alderdirik gabe, lanarekin edo langabetuak, itxaropenarekin edo itxaropenik gabe, Ekainak 1eko proposamenara batzea. Alderdi politiko guztiak, mugimendu sozialak, sindikatuak, kolektibo, talde informalak, nazioarteko jardunaldi honetara batzera premiatzen ditugu

Gure elkartasuna handitzen jarraitu nahi dugu, bai lokal arloan, hala nola nazio eta nazioarteko mailan, bakarrik gure ahotsen baturaz etortzerar dauden beste zenbait murrizketak gelditzeko gai izango garelaren ziurtasuna dugulako.

Europear herrialdeek ezertarako balio ez duten sufrimendu gehiagorik jasan nahi ez dutela frogatu dugu. Euskal herritar bezala, gure herrian Europa berri, herrien Europa eta herritarren Europa baten alde borrokatzeko daukagun antolaketa eta koordinaketa maila frogatzeko momentua iritsi da.

Iparraldetik Hegoaldera, Ekialdetik Mendebaldera, Europear kaleak har ditzagun Troikaren aurka.

Demokraziaren, askatasunaren eta giza eskubideen alde.
Ezetza finantzal estatu kolpeari. Ez gara zordun, beraz ez dugu ordainduko.

Aukerarik badago. Irtenbiderik badaude:
– Giza eta ingurumen justizien alde.
– Gardentasuna eta partaidetza-demokratikoaren alde.
– Zerbitzu Publiko eta unibertsala babesteko.
– Zorraren Herritar Auditoria baten alde. Zor ilegalaren aurka.

http://alternatiba.net/old-files/TroikaPikutara.jpg

Concentración “Gora Venezuelako iraultza!” (Bilbo)

Concentración: “Gora Venezuelako iraultza! Eraso imperialistarik ez!” 19 de Abril, viernes 20:00horas Plaza Circular

Ante los graves sucesos que la derecha Venezolana esta provocando, Komite Internazionalistak y Askapena, junto con otros colectivos, llama a una concentración el Viernes 19 de Abril en la Plaza Circular de Bilbao a las 20:00 para solidarizarse con la revolución Bolivariana de Venezuela.

El domingo 14 de abril se celebraron en Venezuela las elecciones presidenciales, un mes después del fallecimiento de Chavez. La campaña fué tensa y con el firme proposito de la derecha opositora de no reconocer los resultados electorales. Tras las elecciones, la oposición burgesa liderada por Capriles cantó fraude como estaba previsto. Utilizando esta excusa la derecha burguesa y fascista lleva activa desde el Lunes provocando muerte, desorden y desasosiego. Hay que recordar que han matado a 8 compatriotas, quemado CDIs,sedes del PSUV,viviendas sociales, radios y medios comunitarios. Con estas actuaciones pretenden sembrar el terror y provocar un golpe de Estado. Todo esto en sintonía con el Gobierno Yanki y los medios de comunicación de paises como España y el asesoramiento y ayuda economica de los mismos.

Desde Euskalherria,sentimos como propias las agresiones,amenazas y demás formas de intentar paralizar las conquistas bolivarianas y el intento de
volver a un sistema neoliberal y fascista.

VIVA LA REVOLUCIÓN BOLIVARIANA
VIVA EL PODER POPULAR
HASTA LA VICTORIA SIEMPRE,VENCEREMOS
LA BURGESIA APATRIDA NO VOLVERÁ

Manifestación: “Lan eta eskubide sozial duinak” (Bilbo)

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU CGT-LKN eta CNT sindikatuek beste hainbat eragile sozialekin batera agerraldia egin dute Bilbon, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela aldarrikatzeko. Argi utzi nahi izan diete Nafarroa eta Gasteizko gobernuei Euskal Herriko jendartearen eskaerei erantzun behar dietela Madrilera begiratu beharrean. Euskal jendarteak ozen aldarrikatu ditu politika sozial eta laboral propioak eta hala egingo du berriro ere martxoak 16an arratsaldeko 17:30 ean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan.

Documento de las organizaciones sindicales y sociales

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuen eta beste hainbat eragile sozialen irakurketa

MUGI GAITEZEN GURE ESKUBIDEEN
 

«Datuek eta errealitateak adierazten digute murrizketen bidez egin politikak ez gaituztela krisialditik ateratzen, aitzitik, urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatu nahi dituzte.

Hego Euskal Herri osoan 230.878 pertsona daude langabezian. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.

Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzara, ingurumenera, lankidetzara, etab… zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen zenbatekoa ere.

Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak kriminalizatzen dituzte, langabetuak errudun bihurtzen dituzte, gizarteko sektore handiei oinarrizko zerbitzuak ukatzen zaizkie, adibidez, osasungintzarako, etxebizitzarako, elikatzeko dagozkien eskubideak; honez gain, elkartasuna oparoaldietarako gorde behar dela irizten diote.

Egoera honetatik irteteko dagoen bide bakarra eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzea da. Euskal Herrian badugu horretarako aukera, eta hala ere, geure bideari ekin baino, Madrileko aginduak “derrigorrezkoak” direla esanez babesten dira, ezer alda ez dadin. Honela:

  • Lan baldintzei eta soldatei eraso diete.
  • Lan sistema, pentsio sistema eta negoziazio kolektiboa erreformatu dute kapitalaren onuran.
  • Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen dituzten politikak ez dute inola ere lehenetsi.
  • Langabezia egoeren estaldura urritu dute.
  • Batik bat, etorkinei, emakumeei,… eragiten dieten baztertze eta pobrezia guneak edo poltsak nabarmenki ari dira hazten.
  • Menpekotasun legearen garapena eten da.
  • Zerbitzu publikoak eraso dituzte, batez ere, hezkuntza eta osasungintza.
  • Aurrekontuak murriztu dira, publikoa 2005. urteko mailetara eramanez.
  • Oro har, murrizketa politika ezartzen ari dira, zeinak oinarrizko eskubide eta askatasunekin zerikusia duen orori eragiten dion (justizia jaso ahal izatea, abortu legea, etxegabetzeak,…).
  • Bankari, industria militarraren negozio makabroari eta mega-azpiegiturei ematen diete dirua oraindik ere.

Bestalde, herritarroi egokitzen zaigu zerga-bilketaren zama osoa. Zerga-politikak mesede egiten die errenta handiei eta kapitaleko errentei, eta zerga-iruzurra burutzen uzten diete oraindik orain.

Hego Euskal Herrian, Europako azken lekuetan gaude zerga-bilketari dagokionez, batik bat, kapitaleko errentei, enpresen irabaziei eta ondasun handiei hartzen zaien zerga-arduragabekeriak eraginda. Honez gain, honi gehitu beharko genizkioke urtero Foru Ogasunek zerga-iruzurra dela-eta biltzen ez dituzten milaka milioak (gehiena errenta handiek eta enpresek egiten dute).

Hitz batez, egungo politikek, bidegabeak izateaz gain, ez gaituzte krisialditik aterako; horrexegatik errotik aldatu behar ditugu interes neoliberalekin soilik bat datozen lehentasun politikoak. Xede horretan, argi dakigu zein den egin beharko litzatekeen bidea:

  • Ezartzen ari diren eta gizarte-porrotara garamatzaten murrizketak eta politikak arbuiatu behar dira.
  • Hego Euskal Herriko erakunde guztiei eskatuko diegu ez ditzaten ezarri Rajoyk inposatu nahi dizkigun murrizketak: osasungintzan, hezkuntzan, 37 ordu eta erdiak.
  • Aukera berdintasuneko politikak, laneko eta norberaren bizitza uztartzeko politika eraginkorrak diseinatu behar dira. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa.
  • Gure administrazioei eskatuko diegu erabat alda ditzatela darabiltzaten politikak: gizarte-laguntzetan, osasungintzan, hezkuntzan, euskararen normalkuntzan, lankidetzan,… ezarritako murrizketakindargabetu.
  • Murrizketa politikak baztertu eta gizarte-gastuen partidak areagotu, gizarte-babesean Europarekin bat egiteko.
  • Gizarte-zerbitzu publikoen sare unibertsala aurrekontu publikoen kontura, menpeko pertsona guztien estaldura bermatuz.
  • Langabetuen babes ekonomikoa bermatu behar da.
  • Bizitza duinerako eskubidea bermatu behar da.
  • Zerga-politika bidezkoa eta progresiboa, azken hamarkadetan onartu diren erreformetan atzera eginez eta aberastasunaren banaketa zuzenari lagunduz. Hots, zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka egin behar da.
  • Sozialki alferrikakoa den gastua baztertzearen aldeko hautua: gastu militarra, AHT, erraustegia, fracking,…
  • Kalitateko enplegua sortu, zerbitzu publikoen eta inbertsio publikoaren defentsa biztanleriaren premiak ase daitezen.
  • Gure herriko sektore estrategikoen defentsa, adibidez, lehen sektorea eta garraioa, biek egon behar dute gizartearen zerbitzura.
  • Gizarte-eragileek eta sindikatuek politika publikoen zehaztapenean eta ebaluazioan parte hartzeko benetako eskubidea izan behar dute.
  • Lan eta gizarte-politika propioen diseinuan eta inplementazioan aurrera egitea, hots, aurrera egin behar da aberastasunaren eta lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketan eta lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren lorpenean.

Hortaz, euskal jendarteari dei egiten diogu martxoaren 16an Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan parte har dezan. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean.

X