Politiko edota enpresariak> Arturo Muñoz eta Jonathan Martínez (Alternatiba)

Arturo Muñoz
Jonathan Martínez

Alternatiba

“karrera baten gailurra dirudi eta jendeak bere buruari galdetuko dio ea zein ote den prezioa”.
Xabier Arzallusek, Imaz Petronorreko presidente izendatzea zela eta.

Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.

Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. David Taguasek Estatu Idazkari izatetik utzi berri zuen gobernuarekin negoziatu behar zuten enpresen lobbya zuzentzera egin zuen jauzi. Inaxio Oliveri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu izatetik Mondrago Unibertsitate pribatuko errektore izatera pasa zen. Manuel Pizarrok Endesako zuzendaritza utzi zuen eta Legebiltzarrean lobby nuklearra zuzentzeari ekin. José Alberto Praderak Bizkaiko Ahaldun Nagusia zenean errepide mordoa eginarazi zuen, eta gero Autopista Vasco-Aragonesako lehendakari bihurtu zen. José Antonio Ardanzak Euskaltel zuzentzera egin zuen jauzi Lehendakaritza utzi ondoren, Atutxak bere postua utzi ondoren Iberdrolako aholkulari izatera egin zuen bezalaxe.

Politikaria hauteskunde bitartez aukeratzen da gizarteari zerbitzu emateko. Baina politikaria enpresa mundutik badator edo bere karrera politikoa bukatu orduko empresario izatera pasatzen bada, ordura arte zeinen zerbitzura lan egin duen galdetzea dago, hau da, ea herriaren alde edo enpresa multzo baten alde jardun duen. Argindarraren salneurria jartzeko garaian, zein hartzen du aintzakoagotzat Industria ministroak? Elektrizitate konpainiak ala kontsumitzaileak? Miguel Sebastián ministroa BBVAren ikerketa zerbitzutik dator, zer nahiago du pentsio publikoak murriztea eta BBVAren pentsio pribatuak haztea ala pentsionista guztiek erretiro duin eta publikoa izatea? Ekonomia Estatu Idazkariak Goldman Sachs, JP Morgan, Citibank era Banestorekin lan egin izan du, ez ote du nahiago pentsio pribatuen kopuruak gora egitea? Ekonomia Ministrari Elena Salgadori lorik kentzen al dio Fortis banku pribatuaren finantza egoerak?

Batzuek, enpresariek politikan parte hartzea zuritzeko asmoz, euren patrimonioa jokoan jar ostean erabakiak hartzeko gaitasuna dutela adierazten dute. Enpresariek, bai, euren jabegoa jartzen dute jokoa baina arrakasta izaten dutenean besteak zapaltzetik eta marrazo lehia batean iaioena izatetik lortzen dute. Politikara jauzi egin ohi duen empresaria bere bezeroei ahalik eta gehien kobratzen saiatu da, bere langileei ahalik eta gutxien ordaindu die eta maiz lasai asko kutxatu du ingurugiroa, lan baldintza prekarioak sustatu ditu, lan arriskuei kasurik ez die egin eta zerga paradisuetan tributatu du.

Enpresa esparrutik datorren politikari batek nekez egingo duena bere teilatuari harrika aritzea da. Kasurako, gazteleraz SICAV deritzen eta zerga gutxiago ordaintzeko balio duten sozietateak dituzte PSOEko ministro eta estatu idazkari izandako batzuek; ezinezkoa zen beraz, gai honen inguruko legedia aztertu zenean modu bidezko eta eraginkorrean jokatzea. Alderantziz, Ogasun ikuskatzaileei SICAV horiek aztertzeko gaitasuna kentzea ospatuko zuten. Era berean, ezin espero daiteke PSOE, PP eta PNVko gobernuak osatzen dituzten enpresari-ohiek Sozietate Zerga igotzerik, erabaki honen bitartez gizarteak langileei ebatsitako plusbaliak berreskuratzea eragozten dute.

Pentsatzekoa da, ordea, kontrakoa egiteko oso prest izango direla, hau da, sail ezberdinetan sartzen diren enpresariek zein Eusko Jaurlaritzako laguntza komiteetan daudenek patronalak etengabe errepikatu ohi dituzten konponbideak emango dituztela. Lan merkatuko malgutasuna dela, aberatsentzako zerga murrizketak direla edo Administrazioen gastu publikoa jaistea dela… nor ordezkatzen dute politikari-enpresariok? Kalte-ordain eskasagoarekin kaleratuko dituzten langileak edo euren langileak kaleratzea zein garestia zaien kexatzen diren enpresariak?

Euren kontura

Amaia Agirresarobe
Oskar Matute
Jonathan Martínez

Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko. Adibidez, BBVAk 2009a 4.210 milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.

Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, euskal aldaketari ekin eta ekin; eta UPN, PSNren utzikeriari esker Nafarroan jaun eta jabe diharduena. Ezin ahaztu PNV eta Hamaikabat, aurrekontu itun kolektiboan Patxi Lopezen lagun bihurtu direnak. Edo Espainian PSOE egiten ari dena, PNVren laguntzarekin kontuak aurrera ateratzeko.

Akordio orokorreko testuinguru honek bakoitzari bere esparruan boterea mantentzea bermatuko dio, aurreko garaietako eredu ekonomiko antzuetatik atera gabe. Elkarrekiko irain eta kazeta bitarteko erantzun bortitzak antzerkia besterik ez dira, denak alde batera geratzen dira etekina banatu behar denean. Orduan krisiari aurre egiteko behar den batasuna aipatzen dute, denon artean pairatu behar dugun ezbehar triste bat bailitzan, behin behinekoa eta zoritxarrekoa, eta aukera bakarra hortzak estutu eta bide beretik jarraitzea izango balitz bezala. Ez digute aditzera eman nahi krisia oraindik indarrean mantendu nahi duten ekonomia eredu hondatu baten ondorio zuzena ez dela.

Baina ezin ditugu inondik alde batera utzi bankuak eta patronala, guk hauteskundeetan aukeratu izan gabe ere, geure egunerokotasunean eragin izugarria dutenak. Patxi Lopezi aholku ematen dion sasijakintsu biltzarra dugu adibide tristeena bere gobernua mutinazioanalen finantza jokoen mende uzten duen ideiarik gabeko politikaria iruditzeko. Patronala gustura izango da gero; izan ere bere ametsak, geure amets gaiztoak, gauzatzear da berriro ere: gastu publikoaren murriztea, soldaten okertzea eta prekarietatea derrigortzea. Hau dugu demokraziaren pribatizatzea.

Gobernuek eskaintzen dizkiguten krisiaren aurkako planak euren lagun diren enpresen medesera eginak dira. Denon diruak xahutzen dituzte gizarte beharrizanetik barik behar pribatuei erantzuten dieten zentzugabeko obretan. Ekologia etsaitzat dute. Hala, Petronorrek coke gunea aukeratu du Muskizen, Iberdrolak eta Endesak Garoña ez ixtea erabaki dute eta enpresa eraikitzaileek AHTa, Pasaiako Superportua eta Urdaibaiko Guggenheima abiarazi dituzte.

Bien bitartean, EEEak (ERE gazteleraz) gero eta gehiago dira, txirotasuna hedatu egin da eta prekarietatea izurri bihurtu da. Emakumezkoek gizonezkoek baino soldata baxuagoak jasotzen jarraitzen dute, behin-behinekotasun handiagoa jasaten dute eta prestakuntza sozialik jasotzen ez duten pertsonen gehiengoa dira. Gazteriak ere lan baldintza okerragoak ditu. Aldi Baterako Enpresek morroitza banatzen dute. Espekulazioa bizilege eta ustelkeria goi arte bihurtu dizkigute. Bizitokia ez da egun eskubidea, baizik eta lukurreria epe erosoetan ordaintzen den pribilegioa.

Esaten digutenaren aurka, ez dugu aberastasuna sortzeko gaitasunik galdu, berau banatzeko ohitura baizik. Ez diezagutela harpa jo, ez dezatela krisia erabili euren hondamendiak estaltzeko. Euren krisia euren kontura izan dadila, erantzuleena, bidegabekeria eta miseria zabaldu duten horiena, erabat zulatua dagoen gizarte eta ekonomia eredu zaharkitu bat kudeatu duten horiena.

http://alternatiba.net/old-files/kapitalismoa.JPG

Necesitamos cambios en la Kutxa> Jon Lasa Laboa (Alternatiba Donostia)

Jon Lasa Laboa
Concejal del grupo municipal Alternatiba-Aralar

Por fortuna para todos, corren tiempos de cambio en Kutxa. En unos meses, se realizará un proceso de renovación de la Asamblea General y la actual mayoría perderá su hegemonía. Por eso, ha llegado el momento de reclamar una dirección de la Caja guipuzcoana sensible a los intereses públicos, ajena a maniobras especuladoras y dispuesta a responder a las personas con soluciones. Y esto quiere decir una nueva Kutxa que no dé la espalda a operaciones urbanísticas necesarias para la regeneración de todo un barrio y para el bienestar de 174 familias, como es el caso del proyecto que el Ayuntamiento de Donostia pretende desarrollar en San Bartolomé.

La polémica sobre esta operación, paralizada por la falta de voluntad de las entidades financieras de aportar créditos, ha vuelto a poner de relieve el papel de las diferentes instituciones en la solución de los problemas de la ciudadanía. En este contexto, Kutxa señala que no está dispuesta a aportar recursos suficientes como para poder empezar la obra, a pesar de que se trata de una inversión que no supone un gran riesgo económico. Resulta curioso que Kutxa, que durante los años de explosión inmobiliaria ha jugado un papel que ha supuesto inflar más los precios de la vivienda en Donostia y otros lugares (como en el Sur), mire hacia otro lado ahora que necesitamos cierta valentía, así como la puesta en valor de su vertiente social.

¿Cómo puede un guipuzcoano medio entender que Kutxa financiara suelo para viviendas a precios astronómicos en Aldunaene o Riberas de Loiola a empresas que luego se han declarado en bancarrota y se niegue ahora a colaborar en un desarrollo urbano que ayuda a todo un barrio como San Bartolomé?

Nosotros apostamos por la gestión de una Kutxa con criterios diferentes a los que utilizan las entidades bancarias privadas. En los últimos meses, en los que se está hablando tanto acerca de la reestructuración de las cajas, creemos necesario –al contrario de lo que platean otros- que las cajas sigan politizadas. Lo que necesitamos es control y compromiso público porque, para hacer lo mismo que el BBVA o el Banco Santander, con la única diferencia de colocar a miembros del un partido en el Consejo de Administración, mejor vendemos el chiringuito.

Digámoslo claramente, el portavoz del PNV en el Ayuntamiento de Donostia, Xabier Ezeizabarrena, es el vicepresidente del Kutxa y esto hace que sus responsabilidades en el cargo también sean públicas y políticas. No vale hacer el juego de Doctor Jekyll y Mister Hyde, pedir vivienda en alquiler como portavoz del PNV y no ofrecer suelo para el alquiler como vicepresidente de la Kutxa.

Por eso, a las puertas del proceso de renovación de la Asamblea General de Kutxa que hará perder su hegemonía a la derecha, nosotros pedimos una dirección sensible a los intereses públicos. Corren tiempos de cambio, más que de personas, de políticas. Y para ello, nosotros estamos dispuestos. Estamos trabajando en ello, en la construcción de una alternativa de izquierda, sensible a los intereses públicos, comprometida con la labor social. Una Kutxa por y para los ciudadanos. Estamos en ello.

Lehiakortasuna> Xabier Soto (Alternatiba)

Otsailaren 7, 8 eta 9an, Europar Batasuneko espainiar presidentziarekin erlazionatu ekitaldien artean, Lehiakortasunaren Europako Kontseilua ospatuko da Donostian, non -beste hainbat pertsonaien artean- Batasuneko 27 estatuen Industria, Zientzia eta Teknologia ministroak bilduko diren.

Hitz politek intentzio txarrak izkutatu ohi dituzte. Beren ontasunaz inork zalantzarik ez duen hitzak erabiliz, birtualki biluzten gaituzte aireportuetan “segurtasunaren” izenean, gure paisaiak zanpatzen dituzte “garapenaren” izenean, alderdiak legez kanpo uzten dituzte “demokraziaren” izenean eta herrialdeak inbaditzen dituzte “askatasunaren” izenean. Antzeko zerbait gertatzen da “lehiakortasuna” kontzeptuarekin, zein pertsona bati, enpresa bati edo herrialde bati aplikatuz gero, positibo bezala ikusten du gizartearen gehiengoak.

Baina zer esan nahi du benetan lehiakortasun hitzak? Adibide konkretuak bilatuz gero, ikusiko dugu gaur egun pertsona bat lehiakorragoa izango dela lanbide zehatz bat soldata murritzago baten truke egitea adosten badu; enpresa bat lehiakorragoa izango dela lehengaiak garapen bidean dauden herrialdeetatik lortzen baditu; eta herrialde bat lehiakorragoa izango dela bere lurraldean ingurugiroaren makina txikitzaile gehiago sortzen badira, kotxe bezala ere ezagutzen diren hoiek… izan ere, nahiz eta hauek elektrikoak izan edo hauei “ekologiko” adjektiboa ipini, energi kontsumo ez sustengarria suposatzen jarraitzen dute.

Beraz, lehiakortasunaren ontasunak baloratu baino lehen, beharrezkoa da Kontseiluko parte-hartzaileei honako galdera hau luzatzea: nola eta zertarako sustatu lehiakortasuna? Unibertsitate sistemak eraldatuz enpresen zerbitzura ipintzeko, beraien intereserako onuragarriak direla erakusten ez duten ikaskuntza edo aztergai oro desagerraraziz? Europar Batasuneko enpresei askatasun osoa emanez Batasuneko beste herrialde batera joan eta bertan eskulan merkeagoa kontratatzeko, langileoi baldintza laboral okerragoen edo emigratzearen artean aukeraraziz? Hirugarren munduko herrialdeetan finkatuta dauden multinazionaletatik etekinak ateratzen bere garapen autonomoa ekiditzeko, ipar eta hegoaren arteko desberdintasunak areagotu eta betikotzen diren bitartean?

Nahi ezkero galdera hauei erantzuna bilatzen saia zaitezkete hurrengo igandean Miramar Jauregian ospatuko den afarian zuen kide europarrekin gehiago zein asetzen den lehiatuz; baina batez ere, ez zaiteztela zuen segurtasunaz arduratu, Kopenaghen argi geratu zen bezala eta herri onetan ongi ezagutzen dugunez, berau ziurtatuta baitago estatuko segurtasun indarren arteko lehiakortasunari esker.

Amaitzeko, esan daitekeen bakarra lehia guztietan irabazle eta galtzaileak daudela azpimarratzea da, eta orain pairatzen dugun Europar Batasun neoliberal bati lehiaren legeak ezartzea uzten badiogu, jada aurreratu dezakegu galtzaileak zeintzuk izango diren: herrialde garatuetako langileon lan baldintzak, garapen bidean dauden herrialdeetan jaiotzen diren pertsonen biziraupen aukerak eta gu guztiok babesten gaituen planetaren ingurugiroa.

Horregatik Alternatibatik, kapitalaren interesen arabera sortu eta mantendutako Europar Batasun baten aurrean; bere herritar guztien, zein berau osatzen duten nazio guztien -estatuarekin edo estatu gabe- eskubideak bermatzen dituen Europar Batasun bat aldarrikatzen dugu, gainontzeko munduko populazioaren kontra dihoazten erabakiak alde batera utziz, argi baitaukagu mundura ez garela inorekin lehiatzera etorri.

Euskal ezker alternatiborako berrosatze proposamena> Oskar Matute (Alternatiba)

Oskar Matute

Alternatiba

2008ko abenduaren 13an jaio ginenetik, Alternatiba sortzen dugun gizon eta emakumeek bi helburu nagusi ditugu buruan, biak ere osagarriak eta elkarren beharra dutenak geure proiekturako. Batetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak -politikoak zein sozialak- batera lan egin dezan berrosatze prozesuan parte hartzeko gogoa eta konpromisoa ditugu . Ezker alternatibotzat dugu egungo menpekotasun sistemak -patriarkatua, kapitalismoa, produktibismoa, inperialismoa, demokrazia liberala, kultura homogenizazioa- gainditu nahi dituen ezkerra, pertsona zein herri guztien eskubideak bermaturiko gizartearen alde egingo duena. Bestetik, esandakoa lortzeko, ezker eraldatzaileak -euskal ezkerrak kasu honetan- bere burua birpentsatu behar duela uste dugu, hots, oinarri ezberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko autokritika egin behar duela. Paradigma berri honek gai izan beharko du ikuspegi anitzeko politika egitaraua sortzeko -aipatu ditugun borrokak modu orekatuan barneratuko dituena-, eta proposatzen denarekin koherentea izango den antolamendu erakunde berriak sortzeko -alderdi eta gizarte mugimenduen arteko elkarlana garatuko dutenak-.

Bi helburuok, beraz, Alternatibarentzat helmuga bakarrean uztartzen dira: euskal ezker alternatiboaren elkarlana bermatuko duen paradigma berria sortzea. Hauxe da proiektu honetan sartu garenok biltzen gaituen ideia; honi eskaintzen dizkiogu geure ahaleginak eta bide horri eutsi nahi diogu aurrerantzean. Jakin badakigu ez dela lan samurra, are gehiago ez dela soilik Alternatibari dagokion lana; baina, geure iritziz ildo honetan abiatuta soilik lortuko dugu geure herrian premiazkoa den ezker indartsua.

Honen harira, geure ustez, subjektu zein erakunde berriek edota sortzen ari diren espazioek ezker politikoaren esparrutik paradigma berria sortzeko oinarriak proposatu beharko dituzte. Paradigma honek erroko egitarau ikuspegianiztuna behar du izan -feministak, ekologistak, sozialistak, internazionalistak, subiranistak, eta abar bilduko dituena- baita koherenteak zein berdinzaleak izango diren eta parte hartzea sustatuko duten erakundeak sortu ere.

Ezkerra iraultzearen erronka politiko honek, hau da, ezkerraren batasuna eta gizarte gehiengoen aurrean zilegitasuna sustatzeko apustuak ezin ditu erakunde askotan ohikoak diren jarduera politikoak izan oinarri: esaten eta egiten denaren arteko koherentzia-eza, edo kanpora begira eta barrura begira egiten denaren arteko aldea; demokrazia eta benetako parte hartze erreala bultzatzen ez duten goitik beherako jardun burokratikoak; hauteskundeak helburu bakartzat hartzea, ez indarrak eta espazioak biltzeko tresnatzat hartu ordez -ondorioz ikuspegi eraldatzailea galdu egiten da-; erakundeei soilik begiratzen dien praktika, lan bakarra gizarte eskaerak erakundeetara eramatera mugatzen dutenak, -ondorioz ezker borrokaren ikuspegia galtzen da-; emakumeak erabateko parte hartzetik baztertzen dituzten praktikak, batzuk begibistakoak besteak ez hainbestekoak baina beti ere patriarkalak diren ikuspegietan oinarrituak; gizarte mugimenduak elkarlanerako kidetzat barik transmisio-uhaltzat edota botoak lortzeko gunetzat hartzea;….

Logika hauek guztietan oinarrituriko paradigma zaharkituak eraldatzean baino modu korporatiboan pentsatu duen politika egitaraua garatu du. Realpolitik hau atomizazioan -interes propioak bilatu dira orokorren ordez-; epelaburkerian -hautesnkundeeen emaitzak buruan eta epe luzeko helburuak-; sektorializazioa -borrokaren arlo bakar bati lehentasuna emanik beste batzuk baztertzea-; eta ikuspegi orokorragoa bertan behera uztean -mundu eta europar mailako logiken barruan sartu gabe- oinarritu da.

Esandakoa dela eta, oinarri alternatiboen gainean denon artean artikulazio berri horri ekiteko funtsezkotzat jotzen ditugu subjektu berriak eta euren proposamen berriak. Kezkatzen gaitu -nola ez?-, egungo euskal ezkerrak jasaten duen atomizazioak baina egoera komunikabideetan antzematen dena baino itxaropentsuagoa dela uste dugu. Trantsizio unean gaudela uste dugu, aldaketa garaian, subjektu eta alderdi zaharkituek euren proposamen gaitasuna eta gizarte zilegitasuna agortu eta gune eta erakunde berriak sortzen ari diren unean.

Alternatiba espazio hauetako bat besterik ez da. Erronka politiko honi ekin diogunok uste dugu, nortasun askatzaile hauek indartu ahala, hausnarketa eta ekintzarako oinarriak berriz planteatzen ditugun heinean, berrosatze eta indar metaketa fase batean sartuko garela, oinarri ezberdin eta sendoagoak dituena. Ez dugu, beraz, une hau atzera-pausotzat jotzen, baizik eta garai itxaropentsu baterako aldaketa sakon eta beharrezkoaren atarian garelakoan gaude.

X