Ingurunea birpentsatzeko abagunea (Alba Fatuarte)

Ia 50 egun etxean itxita egon ostean, azkenik kaleak berreskuratu genituen, baina jada ezer ez zen berdin. Ondo gogoratzen ditut deseskaladako lehen egunak, mugikortasuna bizitokitik kilometro bateko eremura mugatuta genuenean: Gaindegiko webgunera jo behar izan nuen kilometroaren muga hori norainokoa zen jakiteko. Nire lehen kezka, ea paseatzeko espazio atsegin batera joateko aukera izango nuen izan zen. Zorionekoa ni, Txurdinagako parkearen zati bat nire mugikortasun esparruan zegoelako. Izan ere, lagun askok ez zuten aukerarik izan ordubeteko ibilaldi hori espazio atsegin eta osasuntsu baten igarotzeko, eta horrek zer pentsatu eman beharko liguke guztioi:

Gehiago irakurri…

Fatuarte “Etxerik ez dutenen kopuruak gora egin du nabarmen Bilbon azkenaldian”

Jone Goirizelaia Bilboko alkategaiak, Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak eta Alba Fatuarte zinegotziak agerraldia egin dute gaur Altamiran, ia ehun pertsonentzat ostatua ematen duten neguko aterpetxeen itxiera salatzeko. Adierazi dutenez, Udal gobernuak “ez ditu bere politikak Bilboko kaleetan lo egitera behartuta dauden pertsonen errealitate aldakorrera egokitu, hauen kopuruak gora egiten duen bitartean”.

Gehiago irakurri…

X