Prekaritatearen isla politikoa

Maria del Rio – Alternatiba

Lehenengo hauteskunde-kanpaina udaberriko oporretan izango da bete-betean -arabarrek San Prudentzio berezia ospatuko dute-, eta hilabete eskasera hautestontziekin bigarren hitzordua izango dugu. Hortaz, pentsa dezakegu jada hasia den kanpainaurreak luze joko duela. Eztabaida politikoak, ordea, askotan ez ditu alderdien programak ardatz; ohikoa izaten da, esaterako, hausnartzea zein izango den parte-hartze maila, eta zer nolako eragina izango duen azken emaitzetan. Aurtengo egoera bitxiaren ondorioz, gogoeta horrek askorako emango duelakoan nago.

Honen harira, Zubiak Eraikiz plataformak galdera interesgarria plazaratu du: Zergatik Bilboko Abando auzoan biztanleen %82k bozkatzen du eta Otxarkoagan, aldiz, %43k? Arrazoia argia da: bazterketa politikoa. Hau da, auzoen errentak erabakigarriak dira hauteskundeen parte hartzean. Horrela, Abando da parte hartze altuena duena eta, era berean, aberatsena. Ondorioz, esatea dago errenta batzuk, eta bereziki, errentadun hauen interesak, hobeto ordezkatuak daudela erakundeetan. Gainera, Braulio Gomez ikertzaileak aipatu zuen moduan, zenbat eta desberdintasun ekonomiko handiagoa, orduan eta desberdintasun politiko handiagoa izaten da; honetan ere krisiak eragina izan du. Are datu interesgarriago bat: bozkatzeko ohiturarik ez dutenen parte hartzea handitzen denean, aberastasunaren banaketa areagotu egiten da.

Azaldutakoa ez da soilik Bilboko afera, hiri guztietan gertatzen den fenomenoa baizik. Are gehiago, ez da bakarrik hauteskundeetan gertatzen den zerbait, parte hartze politikoa ematen den beste arloetan ere azaltzen da. Zintzoak izateko, ohikoa da gizarte mugimenduetan aniztasun faltaz ohartzea. Egoera kezkagarria da, demokrazia akastun baten adierazlea delako. Ez da bakarrik interes falta; gizartearen zati handi batek bere ahotsak eraginik ez duela ulertzen du. Egoera konpontzeko errezeta magikorik ez dago. Ondorengo hiru hilabeteetan, keinurik ikusiko al dugu?

GARAn argitaratua

Itzalpeko errealitatea

Maria del Rio – Alternatiba

Urtero bezala, etxeko langileen elkarteak (ATH-ELE) sektoreko lan baldintzei buruzko inkesten datuak ezagutarazi ditu. 2018an elkartearen aholkularitza zerbitzua erabili zuten etxeko langileei esker lortu dituzte datuak. Ondorioak aintzat hartzekoak dira, ez soilik 500 langilek baino gehiagok emandakoak direlako, eguneratuak eta fidagarriak diren bakarrak direlako ere. Izan ere, hein handi batean itzalpeko errealitatea da hau.  Egia da etxeko langileen kontratazioa  gure artean nahiko zabalduta dagoela, ez da inondik inora klase aberatsenek soilik erabilitako zerbitzua. Hala ere, ekonomia sektore honen egoeraren inguruan dagoen informazioa oso urria da. Eusko Legebiltzarrak eskaria egin arren, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren ikerketaren zain gaude.

Ez gara harrituko ia etxeko langile denak emakumeak direla jakiterakoan, edo jatorri atzerritarra dutenek pisu handiagoa dutela ezagutzean, bereziki barne-lanean dihardutenen artean. Baina, beharbada, ez dugu  hausnartu egun batetik bestera lanik gabe geratzea oso ohikoa dela sektore honetan, eta egoera horretan langabezia-prestazioa izateko eskubiderik ez dutela, bakarrik hilabete bateko kalte-ordaina lan egin duten denbora tartea kontuan hartu gabe. Gainera, legeak ezartzen dituen betekizunak, esaterako, gehienezko ordu kopuruak eta atsedenaldiak ez errespetatzea ohikoena da.

Etxeko langileen egitekoa, etxeko zereginaz gain, zaintza lanak izaten dira, haurrena eta bereziki  menpekotasuna duten adinekoena. Baina, zer gertatuko litzateke etxeko langile denek lan baldintza duinak izango balituzte eta beharrezko kontrolak ezarriko balira? Dudarik gabe, are ageriagoa izango litzatekeela gure gizartean zaintza beharrak konpondu gabeko arazoa direla. Gizarte zerbitzuen funtzionamendu egokia ezartzea ezinbesteko neurria da, baina ezin da bakarra izan. Sistema osoa berraztertu eta berrantolatzeko beharra dago, adibidez, lana eta zaintzak uztartzeko aukerak ezarriz. Bien bitartean, etxeko langileen egoera kaxkarrak baimenduz gabeziak ezkutatzen goaz.

GARAn argitaratua

Alternatibak babesa agertu die GARAko langileei eta gizarteari komunikazio proiektu herritarrak defendatzeko deia egin dio

Alternatibako Koordinakunde Nazionalak salatu egin du milaka euskal herritarren ahalgin eta bultzadarekin martxan jarritako komunikabideen kontrako enegarren erasoa. Gararen kontrako lapurretaren harira doa salaketa, modu bidegabean eta ulertezinean  egotzi baitzaio Eginen zorra. Ondorioz, komunikabide baten etorkizuna mehatxupean jarri dute, berez bideragarria dena, aniztasun informatiboa beraren kalterako.

Tamalez, euskal independentismoaren aurkako estrategia errepresiboan, orain Kataluniarekin eta TV3ekin egin bezala, Espainiako Erresumak zentsura, jazarpena eta komunikabideen itxierak baliatu izan ditu. Adibide larri bezain ugarien artean, 1998an Egin beraren itxiera dago, Ardi Beltzarena (2001) edota Euskaldunon Egunkariarena (2003). ETAren jarduera eten zenetik ere, bere joera zapaltzaileari jarraipena eman dio estatuak: Apurtu eta Ateak Ireki webguneak itxi, kazetariak atxilotu (Alfredo Remirez) eta Mozal Legea ezarri (Hala Bedi eta Argia).

Egoera honen aurrean, Alternatibak bere babesa agertu nahi die Garako langile guztiei. Gizarteari, bestetik, dei egin dio bide guztietatik babesten jarrai ditzala martxan jarritako komunikabide herritar independenteak, gizarte anitza eta demokratiko baten ezinbesteko osagai direlako.

Fatuarte “Subertsioa, umorea eta kritika soziopolitikoa Aste Nagusiaren parte izan dira eta izango dira, oztopo guztien gainetik”

EH Bilduk bere poztasuna agertu nahi du gaurkoan Hontzak konpartsako idazkariaren absoluzioarengatik “Carniceria Vaticana” apainketaren auziaren inguruan izandako epaiketan, 2017ko Aste Nagusian Gotzaingoak aurkeztutako salaketaren ondorioz.

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioko zinegotziak azpimarratu duenez, kasua “ez litzateke inoiz epaitegietara heldu behar izan”. Bere aburuz, “subertsioa, umorea eta kritika soziopolitikoa Aste Nagusiaren parte izan dira eta izango dira, oztopo guztien gainetik”. Era berean, “larri eta onartezintzat” jo ditu gertatutakoak.

Fatuartek, Jai Batzorde Mistoaren parte ere badena, Juan Mari Aburto alkateari polemika honen inguruan bere garaian botatako hitz “moralizatzale eta onartezinetan” atzera egitea eskatu dio. Zinegotziak gaineratu duenez, “Aburtok ulertu beharko luke bere sinesmen pertsonalen eta bilbotar guztion eskubideak defendatzearen artean ezberdintasun handia dagoela”. Fatuarteren iritziz, Aburtok “hasierako momentutik bere babesa adierazi behar izan zion Gotzaingoak Hontzak konpartsaren, eta oro har, jai ereduari, eraso egiten saiatu zenean”

Bide beretik, EH Bilduk argi dauka Bilboko Konpartsek 1978tik lanean daramatela jai “anitz eta zabalen alde”, non kritika eta satira politikoek bere ezinbesteko tokia izango duten. Epaiketa, eta oro har, salaketa honen inguruan emandakoak, “kolpe latza izan dira aldarrikapenean eta subertsioan oinarrituriko hiri eta jai eredu honentzako”.

EH Bildu Bilbo

Iragana ahazteko lasterketa

Azken asteotan, industria turismoaren hausnarketari lotuta, Jaurlaritzak euskal industriaren ondare baliabide nagusiak indarrean jarri nahi izan ditu. Eskainitako bisita gidatuen, zineforumen eta bestelakoen helburua industria baliabideen garrantziaz sentsibilizatzea izan da. Arkitekturan eta hirigintzan adituak ez garenontzat, jakintza horien izaera politikoa birgogoratzeko aukera ere izan da.

Gure orain-oraingo historia industriari erabat lotuta dagoela ukaezina da eta horrek eragin handia du gure gaurko gizartean; horregatik, jaso dugun ondarea gure izaeraren ezaugarria dela esan dezakegu. Zoritxarrez, industria ondarea desagertzen ari da, Jaurlaritzaren bultzadarekin 20 urtean hondarrak modu sistematikoan suntsitzen joan dira ia-ia oihartzunik gabe. Horren harira sortutako gizarte eztabaida eta batez ere izandako erantzuna, salbuespenak salbuespen, oso eskasa izan da. Akaso Kukutzaren defentsa izan da salbuespen horietariko bat. Baina gaur egun asko da oraindik arriskuan dagoena, iragana ahazteko lasterketak jarraitzen du.

Suntsipenarekin batera 90eko hamarkadatik aurrera hirien birsortzea gertatu zen. Bereziki adierazgarria da Bilbon gertatutakoa, hiria kontsumo turistikoko marka bihurtu nahi izan da; hiriaren erdialdea behintzat. Itxuran ederragoa eta errentagarriagoa da, baina ez jasangarriagoa; eta batez ere arimarik gabeko hiri bilakatu dute.

Edozelan ere, ondareari buruzko politiken helburua ezin da izan memoria monumentalizatzea, malenkonian murgiltzea eta finean turismo industriako kontsumo produktu bilakatzea. Halere, gero eta homogeneoagoak diren herri eta hirietan industriaren aztarnak elementu bereizgarriak dira. Zaharberritu daitezke eta bizia eman ahal zaie, Europan zehar adibideak ugariak dira. Hiriei nortasun berria emateak ez baitu esan nahi iragana ukatu behar denik. Hirian bizi garenok ezin gara izan idatzi ez dugun antzerki baten aktoreak. Nazio Batuetako Garapen Jasangarrirako 2030 agenda ospetsuak zehazten duenez, hirigintza parte-hartzailea, integratua eta jasangarria izan behar da. Baina era berean, kultur ondarea babestu eta zaintzeko eginkizuna ezartzen du. Ez dezagun gure iragan hurbila hain erraz ahaztu.

GARAn argitaratua

Fatuarte “Arrazan oinarritutako miaketarik ezin da onartu”

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bildu Bilboko zinegotziak azken egunetan San Frantzisko inguruan egindako miaketa masiboengatik arduratuta agertu da. Bizkaiko SOS Arrazakeriak ere salatu eta magrebtar kolektiboa jomuga izan duten miaketekin, hain zuzen ere.

“Ostegun eta ostiralean egin diren eta gazte magrebtarrak jomuga izan dituzten miaketekin arduratuta gaude. Arrazan oinarritutako miaketarik ezin da onartu eta uste dugu poliziak segurtasuna bermatzeko daukan betebeharrak ezin duela talka egin oinarrizko eskubideekin”, adierazi du Fatuartek.

Zinegotziak azpimarratu du EH Bildu jakitun dela zonaldeko bizilagunak arduratuta daudela eta segurtasunean neurri eraginkorrak hartu behar direla uste du. “Segurtasun arazoen aurrean instituzioek eraginkorrak ez diren neurriak aplikatu dituzte. Orain arte haserrea eta kolektibo batzuenganako mesfidantza areagotzeko baino ez dute balio izan”.

Fatuarteren iritziz, “ez da koherentea egun batean inklusio programak aurkeztea eta, hurrengo egunean, kolektibo horien aurkako miaketa masiboak egitea. Horrek ez dauka zerikusirik Segurtasun Itunean adostu genuen hurbileko polizia ereduarekin”.

EHBildu Bilbo

Amaiera onen garrantzia

María del Río – Alternatiba

Istorio batean garrantzitsuena bukaera dela esan ohi da. Baieztapena gehiegizkoa iruditu arren, egia da noiz edo noiz guztioi gertatu zaigula liburu edo pelikula baten amaiera kaskar batek lan osoaren oroitzapena zapuztea. Askorako eman izan dute telesail batzuen azkeneko kapituluekin egindako txantxek. Bukaerei asko eskatu ahal zaie, baina garrantzitsuena, dudarik gabe, garatu den ideia orokorrarekin koherentzia gordetzea da. Istorioei hori eskatzen badiegu, nola ez diogu ba gauza bera eskatuko gure bizitzei? Heriotza duinaren eztabaida tarteka zabaltzen da, eta oraingoan parez pare irekiko dela dirudi.

Gure bizitzaren protagonistak izan bagara, nola ez diogu eutsiko ba protagonismoari heriotzarena bezalako atal garrantzitsuan? Hau da, bizialdi osoan bizitza on bat izaten saiatu bagara, heriotza txukun batekin bukatu nahi izango dugu. Espainiako kongresuan eutanasia legeztatzeko lege proiektua aurrera doa. PSOEk proposaturiko testuak gabeziak baditu ere, badirudi Zigor Kodea aldatuko duen bidea geldiezina dela, zailtasunak zailtasun.

Zalantzarik gabe, bizitzarako eskubidea oinarrizko eskubidea da, baina inolaz ere ez betebehar juridikoa. Gainera, ezin da ahaztu bestelako giza eskubideak tartean ere badaudela, besteak beste, giza duintasuna, askatasuna edo ideologia eta erlijio askatasuna. Zenbait pauso emanak dira horiek guztiak asetzeko, esate baterako, tratamendu medikuak ukatzeko eskubidea –jakinda bizitza bera ere zalantzan jartzen dela–, edo Eusko Legebiltzarrean 2016an onartutako legea, zainketa aringarriak bermatzekoa. Aurrerapen horien garrantzia aitortuta, eztabaidak nahastea ez da batere lagungarria, eutanasiaren eta zainketa aringarrien debatea bereiztea ezinbestekoa baita.

Norberaren bizitzan agintzeko gaitasunaren trataera juridikoa aldatzeko unea da, batik bat, bitartekoei ezarri ahal zaizkien zigorrei dagokienez. Gizartearen eskakizuna da askatasuna eta autonomia pertsonala bermatzea, talde ahulenei babesa eskainiz. Idatz ditzagun bukaera hobeak.

GARAn argitaratua

Firmas y cadenas perpetuas

Luis Salgado – Alternatiba 
 
Cientos de paisanos se dirigen colina arriba con antorchas, horcas y azadas. Las llamas provocan sombras dantescas a su alrededor. Un grupúsculo se separa de la mayoría a escasos veinte metros del porche de la casa de entre el grupo destaca un hombre que, con gran pericia engancha una soga a una fuerte rama del roble alrededor del cual siempre han correteado los infantes que crecieron bajo su sombra.
 
La marabunta grita, agita las antorchas y exige a la residente que salga y se entregue. Son todos los que están, apenas falta nadie. Todo el pueblo se siente con la razón. Son la justicia. Son tiempos pretéritos que algunas personas creíamos olvidados. Es el presente. Es el Reino Medieval de España. Son las firmas que reúne el Partido Popular, porque ahora la marabunta ni siquiera se mancha las manos con la sangre. Que sean otros. Yo firmo. Me tomo un vino y despotrico desde mi pedestal moral. ¡Qué paguen!
 
Hablamos de cadena perpetua como hablamos del último partido de fútbol. No me va a tocar a mí ni a los míos. Son los demás, y los demás me importan un bledo. Además algo habrán hecho. Y la sociedad conservadora, que no sólo los partidos, saben aprovechar el momento. Una vez que retrocedamos regresar al futuro será casi imposible. ¿Qué hay más democrática que la voz del pueblo? Y así hasta el más progresista se encuentra en una encrucijada. Hablan de que cuentan con el apoyo del 80% de mis congéneres, y me da miedo pensar que puedan no estar tan equivocados.
 
Pero esta batalla no se pierde ahora. Esta batalla se viene perdiendo desde hace años. Desde que quienes creemos en otro modelo social abandonamos el frente. Asumimos las cárceles, las prisiones, como un mal menor, cuando no una necesidad. Asumimos las penas progresivas, aunque tampoco lo sean, y claro, si por robar para comer puedes terminar varios años en presidio ¿Cómo no exigir que muera en la cárcel quien ha asesinado? Si lo entiendo, pero no lo quiero.
 
Recogen miles, decenas de miles, cientos de miles de firmas. El preso no tiene derechos, la mayoría ha hablado. Cómo en aquellos pueblos que ahora llamamos bárbaros. Quizás no hemos avanzado. Y se me revuelven las entrañas. No hay razonamiento por la masa, y a mí se me exige raciocinio. Cuestión de fe, no hay que demostrar que Dios existe, que sean los demás los que demuestren su inexistencia. Es frustrante darte cuenta de que la discrepancia no está en la cadena perpetua, creo que tampoco estaría en la pena de muerte, se discrepa sobre los delitos a los que se aplicaría. Ya no critico a quien la defiende a pecho descubierto, lo hago a quien no la combate porque en el fondo también la aplicaría con su contrario. 
 
Leer en su blog El mundo imperfecto 

Fatuarte «Ahal dugun guztia egin behar dugu Bilboko Portuan, herri hau estatu kriminalen konplize izan ez dadin»

Udal gobernuak, PPren babesarekin, ez dio nahi izan mugarik jarri Bilboko Portutik armak bidaltzeari. EH Bildutik, Alba Fatuarte Altenratibako kideak hartu du parte eztabaidan.

2016ko urritik 2017ko uztailera bitartean munizioa, granadak, torpedoak, bonbak eta misilak zeramatzaten 300 ontzi baino gehiago atera dira Bilboko portutik Saudi Arabiara, nazioartean askotan leporatu zaion bezala, gerra krimenak egin dituena, Yemenen gizarte zibila erasotzeagatik; hara iristen dira Bilboko Portutik ateratzen ari diren bonbak eta gaur proposamen hau aurkeztu dugun taldeetatik argi adierazi nahi dugu, batetik gizarte bezala, ezin dugula horrelakorik onartu, eta bestetik instituzio bezala, ahal dugun guztia egin behar dugula, herri hau estatu kriminalen konplize izan ez dadin. Eta hau esatea badakit gogorra dela, baina hala da. Portuan gertatzen ari dena ilegala da eta hori eragoztea ez da soilik printzipio edo etika kontu bat. Arma batek Yemen-en familia bat hiltzen duen arte, kate bat martxan da, kate luze bezain eraginkorra, eta kate horretan Bilboko Portua beste katebegi bat da, katearen zati bakar bat, baina ezinbestekoa. Eta Udal honek katearen zati horretan zer esanik badu“, adierazi du Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak.

EH Bildu Bilbo

Hamar urtez Euskal Herriko ezkerra eraldatzeko lanean

SEDE BILBAO Plaza de la Casilla 6, bajo 48012 Bilbao Tlf. 94.423.72.69

SEDE DONOSTIA Calle Autonomía 15, bajo 20006 Donostia Tlf. 94.326.57.80

SEDE GASTEIZ Calle de Los Herrán 25, bajo 01002 Gasteiz Tlf. 94.577.27.70

X