Urkulluk aitortu behar du gaur arteko neurri eta politikek porrot egin dutela
Urkulluk aitortu behar du gaur arteko neurri eta politikek porrot egin dutela. Norabide berdinean, baina diru gutxiagorekin, aurrera egin nahi izateak herri hau hondamendira daramatza. Herri honetan bestelako eredu sozial baterantz urratsak emango dituen plana egin behar da eta beraz, egon daitekeen dirua edo zorpetzerako aukera norabide berri horretan jarri behar da eta ez atzeratua dauden obrak nola amaitu daitezkeen bermatzeko.
San Fermin urakana
Arabako enpresariak oso kezkatuta omen daude langile hauek babesik gabe geldituko direlako, eta egungo lan baldintzak mantentzeko prest daudela ziurtatzen dute. Baieztapen honekin, ondorioztatu daiteke datorren uztailaren 8an itun kolektiboak ez betetzea “patuak agindutakoa” dela, enpresariek gertatzea nahi ez duten hondamendi natural bat izango balitz bezala, aurreikusterik eta gelditzerik ez dagoena. Baieztapen hau, gainera, errealitatetik urrun dago.
http://alternatiba.net/idazlanak/2573/san-fermin-urakana
PNVren bodegoi estiloa
"PNV style" orain ere bodegoi eta txokoetan. Lemoako Udalaren kasu ospetsua gure gustokoenetarikoa da: diru publikoarekin ordaindutako 16.000 euroko faktura habanar zigarroetan; 48.000 euroko faktura luxuzko jatetxeetan eta haien alderdiko kideentzat espresuki eraikitako txoko pribatua ere. Bodegoi honek "PNV estiloaren" alderik xahutzaileena jasotzen du, eta horregatik, "Lemoako txoko klandestinoaren sortzaileen eskutik…" izendatu dugu, jeltzaleen benetako bizitza-estiloa jasotzen duelako… Benetakoa, euskal gizartearen kontura erre dituzten zigarroak bezain erreala delako.
http://alternatiba.net/idazlanak/2571/pnvren-bodegoi-estiloa
Alternatibak dio Ondarroa herri duintasunaren eredugarri bilakatu dela mundu osoarentzat
Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.
Alternatibak Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen kanpalekua bisitatu du haien borrokarekin bat egiteko
Matutek langileen adorea nabarmendu du, “haien eskubideen aldeko borrokan ari direlako dena kontra izan arren; patronalak beren lan baldintzak are gehiago okertzeko helburua duela eta sistema neoliberalak emakumeak etxeetara buelta daitezela nahi duela, ordainik eta aitormenik gabeko lanak egitera, beharrezkoak izan arren”.
Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko Elizondoko Palestina Eguna aurkeztu dute Euskal Herriko BDS sareak
Euskal Herria Palestina sarea duela hiru urte sortu zen, hain zuzen, Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere, nazioarteko BDZ (Boikot,Desinbertsio eta Zigor) ekimena idartu asmoz. Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak.
Matute: Burbuilak eztanda egin du eta orain ez duzue Pasaiako lurrak nori saldu
Orkar Matutek Eusko Legebiltzarrean Pasaiako portuaren gaur eguneko egoera tamalgarriaz hitz gin du, lurren pribatizazioa egin ostean eta geroztik saldu ezinean, lekua guztiz abandonatuta dagoela salatuz.
Diana Urrea: “PPko bozeramaileek herritarrak tontolapiko hutsak garela uste dute”
Alternatibako kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urreak hitza hartu du Legebiltzarrean PPk Europari aurkeztutako “gazteen ihesaldiaren” inguruko eztabaidan parte hartzeko. Bere agerraldian Urreak, PPk gazteak hemen mantentzeko planteatutako neurriak tamalgarritzat jo ditu. Gainera, “esplotatzailearen pagotxa” bezala deskribatu ditu, hemendik aurrera enpresaburuek formakuntza kontratuak praktiketako kontratuekin josteko aukera izango dutelako, gazteak betiereko prekarietatean mantenduz.