Datorren ostegunean, apirilak 9, “Zaintza. Larrialdi Soziala” izenburupean, Alternatibak Covid-19 birusarekin larriagotu egin den zaintzen krisi larriari helduko dio, ia kolapsora heldu dena. Krisi honen benetako eragilea ez da inongo birusik, sistema kapitalista eta heteropatriarkal bera baizik; ezegonkortasun garaietan elikatu eta berkokatu egiten dena, aberatsak aberatsago egiteko eta herritarrak txiroago; eta hauen artean zaurgarrienak, alegia, emakumeak.
Horrela, Covid-19 birusak, mugimendu feministak aspaldian aldarrikatzen zuena argi eta garbi ikustea ekarri du: zaintzak, ezikusitasunetik sistemari eusten diona, pribatua dena, prekarizatua, osasun krisi honi aurre egiteko gakoak dira.
Pandemia honen heroi ezezagunak emakumeak dira. Arrazializatutako emakumeak, etxeko langileak, erresidentzietako zaintzaileak, supermerkatu eta botiketako kajerak, garbitzaileak eta larrialdietako osasun zein oinarrizko gizarte zerbitzuetako langile feminizatuak. Ezikusiak, esplotatuak, bortizkeri matxistaren, ekonomikoa eta arrazista jasaten. Eta hala ere, beraiek dira bizitza erdigunean jartzen ari direnak, krisi handi honen zamari eusten.
Zaintzen egoera, bere protagonistak, pertsona zaurgarrienek bizi dituzten egoera latzak eta Covid-19 krisi aurrean instituzioen erantzun eskasa aztertzeko lagun hauek izango ditugu: Monika Plazaola, EHBilduko Feminismoen alorreko arduraduna eta Alternatibako Koordinadorako kidea; Raul Urkijo, erresidentzietako langilea eta IFBSko ordezkari sindikala; eta, azkenik, Ander Rodriguez, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako Diputatu ohia.
Gonbitea luzatu nahi dizuegu, datorren ostegunean, apirilak 9, 19:00etatik aurrera, parte har dezazuen gure Youtube eta Facebook kanaletan on-line egingo dugu hitzaldi honetan.