Maiatzaren 15ean 77 urte beteko dira Nakba edo hondamendi palestinarra hasi zenetik: 1948an 700.000 palestinar baino gehiago euren etxeetatik kanporatu zituzten eta 500 herri baino gehiago suntsitu zituzten. Hau ez da iraganeko gertakari bat: Nakbak gaur egunerarte jarraitzen du. Herri palestinarrak Israelego Estatuak inposatutako kolonizazio, apartheid eta garbiketa etniko sistemaren biktima izaten jarraitzen du, nazioarteko botereen konplizitatearekin.

Azken asteotan, Israelek beste urrats bat eman du inpunitatearen bidean: Askapen Flotillaren aurkako erasoa burutu du, nazioarteko ekintzailez osatutako giza-laguntza konboi zibila itsasoz Gazara iristen saiatzen ari zela. Eraso horrek, Israelen bortizkeria eta nazioarteko legediaren urraketa berriro agerian uzteaz gain, elkartasuna kriminalizatzeko joera kezkagarria berresten du.
Ez da gerra bat, ez da “gatazka” parekiderik. Kolonizazio eta apartheid sistematikoaren jarraipena da. Hori berretsi dute Human Rights Watch, Amnesty International eta Nazio Batuen Erakundeak. Israelek kontrol osoa dauka palestinarren bizitzaren, heriotzaren eta mugikortasunaren gainean, eta segregazio legal eta arrazista ezartzen du modu estrukturalean
Egoera honen aurrean, adierazpen sinbolikoak ez dira nahikoa. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusiek, bai eta Eusko Jaurlaritzak ere, ardura politikoarekin jokatu behar dute. Alternatibatik, neurri eraginkorrak eskatzen ditugu:
Euskal Herriko instituzioek badute zer eginik egoera honen aurrean. Premiazkoa da enpresa eta erakunde kolonizatzaileekin (hala nola HP, CAF edo Caterpillar) dituzten kontratuak bertan behera uztea, boikot aktiboa eginez. Era berean, beharrezkoa da diru publikoak kolonizazioarekin lotutako banku, funts eta enpresetatik erretiratzea, desinbertsio bidezko presioa eginez. Bestalde, Israelgo estatuarekin duten armamentu-truke oro etetea eta garbiketa etnikoaren amaiera arte zigorrak ezartzea funtsezkoa da. Azkenik, Palestinako Estatua aitortzea eta apartheid israeldarra irmoki gaitzestea eskatzen diegu, Europako beste hainbat parlamentuk egin duten bezala.
BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorren) mugimendua tresna legitimo, bortizkeriarik gabeko eta eraginkorra da, Hegoafrikako apartheidaren aurkako borrokaren ereduari jarraitzen diona. Mundu osoko ehunka eragile sozial, sindikal eta politikoen babesa du. Euskal Herriko erakundeek bide horretan kokatu behar dute beren burua.
Nakbak 77 urte daramatza, baina bizitzaren aldeko erresistentziak ere bai.
Palestinarekiko elkartasuna benetakoa izan dadin, jardun dezagun Euskal Herritik, ardura historiko eta etikoarekin
Gaurko deituta dauden mobilizazioak: