Alternatibak gogorarazi du emakumeak alardeetan baztertzea indarkeriaren baitan dagoela eta instituzioei gatazka konpontzeko eskatu die
“PSOE eta PNVko ordezkariak erasoak salatzeko elkarretaratzeetan lehen ilaran jarri nahi izan direla, bi alderdi hauek alkatetzan diren Irun eta Hondarribiko alardeetan, herri horietako emakumeen eskubideak urratzen dituzten jokamoldeak babesten eta sustatu ere egiten dituzte”. Deitoratu egin du, halaber, “udal ordezkaritzan aritzen direnek alarde baztertzaileari harrera egitea parekideari bizkarra ematen dioten bitartean”. Jokaera honek “20 urtez luzatu den gatazka iraunarazten du eta herritarren zati batek pairatzen duen indarkeria matxistari zilegitasuna ematen dio”.
Alarde parekideen aldeko jarrera hartzea sustatzeko ekimenak aurkeztu ditugu Gasteizko Legebiltzarrean
Ekimenetako bateko testuan azaltzen den moduan, “jada bi hamarkada igaro dira emakume talde batek alarde tradizionalean parte hartzen saiatu zirenetik, arrakastarik gabe”. “Egun hartatatik, alardeetan berdintasunez parte hartzea defendatzen dutenen aurkako zirikatze mailak fase ezberdinak izan dute, eta agerian da oraindik arazoa ez dela konpondu”, azaldu du Diana Urrea ekimeneko sinatzaile eta Alternatibako kideak. Ildo horretatik, “erakunde publikoei exijitzen diegu matxismoa babesten utz dezatela, eta aktiboki lan egin dezatela emakumeek bakarra izan beharko lukeen alardean parte hartzeko, alegia, gizonezkoek duten eskubide berdinak izateko”. “Erakundeen helburu nagusia izan beharko litzateke alarde bakarra egotea, alarde parekidea, emakumeek eta gizonek osotua”, gaineratu du Urreak.
Diana Urrea: Ezinbestekoa da errefuxiatuen aferari Euskal Herritik ere berehala hitzetatik ekintzetara pasatzea
Afrika eta Asiatik ihesean ateratzen diren etorkinen asilo eskubidea azpimarratu du EH Bilduk, bai eta pertsona horien jaioterrietan bizi den egoeran Europar Batasunak duen ardura ere. Hori dela eta, asilo eta babes politika berria eskatu dio Europar Batasunari, “betiere gisa eskubideen errespetua oinarri hartuko duena”, zehaztu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkideak.
Alternatibak Guatemalako herria zoriondu du Perez Molina genozidak kargua utzi izanagatik
Hein handi batean, Guatemalako herrian izan da, etengabeko mobilizazioaren bitartez eta borrokaren bidez, usteldutako instituzioak horretara bultzatu duena. Ez dute beste aukerarik izan eta orain arte Guatemalako presidentea izandakoa atxilotzeko agindua eman dute. Berri honek poztu egiten gaitu, eta Guatemalako herria zoriondu nahi dugu, bere borrokarengatik, eta garaipen partzial hau ospatzen dugu, militar kaibil honen kargugabetzeagatik, bihotzik gabeko genozida eta lapurra delako Perez Molina.
Salgado: Arabako gizarte politikek errotiko aldaketa behar dute, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak bermatzeko
Salgadoren ustez, legealdi honetako erronka nagusienetariko bat da koordinazio soziosanitarioko eredu eraginkorra lantzea eta sendotzea, kontua ez baita bakarrik Osakidetzaren finantzazioa lortzea GOFEk kudeatzen dituen haren zerbitzuetarako, baizik-eta benetako koordinazioa eskuratu behar dela erabiltzaileak maiz inoren eremuan eta eskumenei buruzko eztabaiden ondorioz dagozkien zerbitzuak jasotzeke uzten dituzten konpartimentu estankoak ekidin eta desagerrarazteko.