Hitzaldiak, Catalunya 27S: Burujabetza eraikitzen
Jaume Casals CUPeko militante eta 2011tik Navaseko (Bartzelona) alkatearekin batera, I27aren ondorengo egunaren inguruan hausnartu nahi dugu, oraindik ere eraikitzen ari den independentziarako prozesu atzeraezinaren norabideaz. Harekin batera, burujabetzaren bidean eta Kataluniaren inguruan beren ikuspegia eskaintzeko prest izango dira Oskar Matute, Gasteiz eta Getxoko hitzaldietan, eta Joxe Iriarte ‘Bikila’, Errenteria-Oreretakoan.
http://alternatiba.net/idazlanak/4859/hitzaldiak-catalunya-27s-burujabetza-eraikitzen
Amb la CUP-CC: Herri boterea eta batasuna herriz herri eraikitzen
Horregatik, eta hauteskunde hauen izaeraz jakitun, Alternatibatik gure babes argia eta zuzena adierazi nahi diogu CUP-Crida Constituent hausturaren hautagaitzari. Izan ere, 27ko erronkaren aurrean ez da nahikoa urrunetik emaitza begiratzea edota elkartasuna adieraztea. CUP-CCk dituen helburuekin, agenda politikoarekin eta lanarekin bat gatozela ohartarazi nahi dugu, guk Euskal Herriarentzat nahi dugunaren parekoak direlako.
Matuteri elkarrizketa Info7n: Errefuxiatuen aferak Europako gobernu askoren hipokresia agerian utzi du
Info 7 irratiko Kalegorrian saioan Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legabiltzarkide Oskar Matute elkarrizketatu dute. Besteak beste, Gasteizko legebiltzarrean koalizioak proposatulo duen galdeketa legea, PNVk honi emandako erantzuna edota Europako Batasunera sartzen saiazten ari diren errefexiatuen afera izan ditu hizpide. Hala, errefuxiatuen egoera larriak, haren ustez, "Europako gobernu askoren hipokresia agerian utzi du".
Argi-itzalak
Barack Obama behingoz prest omen dago karbono dioxidoa eragiten duten energia motak gutxitzeko, baina indar faktiko guztiak (sektore horren lobbiak) aurka azaldu zaizkio. Ezer gutxi, zoritxarrez. Arre (kapitalismoa sostengatu) eta so (energia kutsatzaileei aurre egitea) alde berean, ezinezkoa baita. Izan ere, Naomi Kleinek dioen bezala, aldaketa klimatikoaren errudun nagusia ez da karbono dioxido kopurua –hori ondorioa da– sistema kapitalista baizik. Eta ez dut zalantzarik bere kabuz ez duela aldatuko mundua amildegira daramatzan norabidea.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4837/argi-itzalak
Cegasako langileak ez dituela defendatu leporatu diogu Arabako Foru Aldundiari
Hau dena ikusita, izendatutako Konkurtso Administratzailea aldatzea eta epaitegietan lan erregulazio espedienteari buruzko epaia eman aurretik berriz kontsultetarako epea zabaltzea eskatu dio EH Bilduk Arabako Foru Ahaldun Nagusiari. “Arabako Foru Aldundiak bere egin beharrak alde batera utzi ditu eta Araban enplegua defendatzeko interesik ez du adierazi. Bestela, Lan Ikuskaritzak egindako txostena ezagutu bezain pronto LEE bertan behera uzteko eskaera egingo lioke enpresari edo ordezko bat bilatuko luke”, azpimarratu du Luis Salgadok, Alternatibako kide eta Arabako Biltzar Nagusietako EH Bilduko biltzarkideak.