Igor Meltxorrekin hitzaldia antolatu du Alternatibak Oreretan: Bidegi eta bestelako batzokikeriak
Joan den rtarrilaren Bilbon egin beza, Alternatibak hitzaldia antolatu du Igor Meltxor analista politikoarekin, PNVren kudeatzeko balizko gaitasuna zalantzan jartzeko. "Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia" eta "Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?" ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak azken batean. 19:00etatik aurrera izango da hitzaldi irekia.
Matute: Pentsio sistema propioa nahi duten indar politiko guztiei elkarlanean aritzeko deia egiten diegu
“Hego Euskal Herriako pentsio sistema propioa aldarrikatzen duten indar politiko guztiei elkarlanean aritzea eskaintzen diegu. Pentsio sistema propioa behar dugu, Euskal Herritik kudeatua, egoera kaskarrean dauden milaka eta milaka pentsiodunen baldintzak hobetu ahal izateko”.
Fatuarte: Sistema kapitalista eta patriarkal honetan, langileak, mozkinak lortzeko tresna besterik ez gara
Otsailaren 18tik 22ra, Bilbotik Bartzelonaraino doazen 800 kilometroak egingo dituen Korrika Prekarioak, Correscalesak, egoera prekarioenean dauden langileen arteko zubiak eraikitzera dator. Egoera aldatu daitekeela esatera dator; kalera ateraz, elkartasuna abian jarriz eta sektore desberdinek elkarren artean babestuz, gauza asko aldatu daitezkela esatera dator. Baina bestetik, egun pairatzen dugun egoera tamalgarria salatzea ere du helburu: Sistema kapitalista eta patriarkal honetan, langileak, mozkin handiagoak lortzeko tresna besterik ez gara eta emakumeok bereziki sufritzen ditugu horren ondorioak”
Gertakari xume bat
Izan ere, TTIP ez da txarra; berak dakiela ona ere ez dirudi; baina txarra, inondik inora. Berak ez daki ezta zertarako sinatuko den, azken finean dena berdina izango delako. Tira, akaso kloratutako oilaskoa salduko digute, baina Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendariak dio frantziarrek ostrak salduko dizkiela estatubatuarrei, eta hala, berdinketa izango dela nagusi.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5224/una-peque%C3%B1a-escena
Sahararen aldeko adierazpen instituzionalak eman dizkiogu Marokoko kontsulari
Gasteizko Legebiltzarrean harrera egin dio ganberako presidenteak Marokoko kontsulari. Hala, EH Bilduk bisita aprobetxatu du ganberak herri horren autodeterminazio eskubidearen alde duen iritzia bereganatzeko. Kontsula agertu denean, koalizioko kideek Saharako ikurrekin eta erreferendumaren aldeko leloekin agertu dira, nazioarteko legalitateak babesten dituen aldarrikapenekin, alegia. Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak, Sahararen alde Gasteizko legebiltzarrak aho batez egindako adierazpen eta ekimen sorta eman dizkio kontsulari.
Titiriteroak espetxean
Hain ustela da Estatua dagoeneko ohitu egin garela. Usain nazkagarri honetan murgilduta gure sudurrak ezinezkoa du desberdintzea. Nola azaldu, bestela, ustelkeria erraldoiaren aurrean ustelenak izatea botoak jasotzeko aurreikuspenik handienak? Nola azaldu, bestela, Estatuak titiriteroak atxilotzea kaleek eztanda egin gabe? Izan ere, arerioaren boterea gure jendearen artean dituzten aliatuengandik dator.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5234/titiriteros-entre-rejas