ZuZeu. Beste asko izango dituzu, baina slowhabits atarian hamar arrazoiko zerrenda hau aurkitu dugu. Zuk zeurea gehi iezaiozu, izango duzu-eta bateren bat.
1. Bizitza ikusteko modua eraldatzen du: Hedabideek egiazkoa ez den munduaren ikuspegia ematen dute gehienetan. Partziala da eta ikustea nahi dutena ematen digute.
2. Erosten duguna baldintzatzen du: Telebistan nonahi dago publizitatea. Berez, publizitatearekin finantzatzen da. Ez gara inmuneak, kontrakoa pentsa dezakegun arren.
3. Inguratzen zaituztenengandik aldentzen zaitu: Zenbat aldiz piztu dugu telebista afaltzen genuen bitartean hari begira ergelen moduan begira geratzeko? Itzali eta hitz egin ingurukoekin.
4. Buruko energia lapurtzen digu: Telebista ikusten ez duzu deskantsatzen, ez zara lasaitzen. Zenbat aldiz amaitu duzu pelikula bat hasi baino nekatuago?
5. Dirua kostatzen zaigu: Telebista ikustea dirua da. Telebista erosten da batetik, xahutxen duen energia ordaindu behar bestetik. Egungo telebista lauek lehengoek baino energia gehiago behar dute. Horri gehitu ordaindu beharreko katerik duzun edo ez.
6. Pentsamendu arrazionala ahultzen digu: Telebistan, arazo guztiek irtenbide erraza dutela ikusten dugu. Dena konpontzen da kapituluaren amaieran. Bizitza sinpleagoa da telebistan. Baina hori ez da horrela. Zure ingurura begiratu besterik ez duzu horretarako.
7. Txarra da osasunarentzat: Telebistaren aurrean gauden denbora oro, ariketa fisikoa egiteko edo gure osasuna zaintzeko galtzen dugun denbora da.
8. Bizitzaren aurrean ezkorrago bihurrarazten gaitu: Ikerketa batzuen arabera, telebista gehien ikusten duen jendea bere bizitzarekin gustora ez dagoena da. Gure bizitza telebistan ikusten dugunarekin parekatzeko ohitura dugu eta normalean telebistakoa hobea izaten da, haren ikuspegia partziala denez.
9. Gure sexu harremanak gutxitzen ditu: Logelan telebistarik ez duen jendeak, telebista duenak baino harreman sexual gehiago izaten ditu.
10. Gure bizitza hobetzeko denbora kentzen dugu: Telebista ikusi beharrean gauza asko egin ditzakegu.
Beste arrazoirik?
Argazia: schmilblick.