El movimiento de desobediencia civil contra el TAV, Mugitu Mugimendua prepara un ayuno desobediente contra el TAV en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa entre el 10 de noviembre y el 1 de diciembre. Mugitu anima a participar en dicha iniciativa, bien tomando parte en el ayuno o bien participando en los actos que se convocarán en cada zona local.
«AHTk PLATERA HUSTEN DIGU» lemapean, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era baraualdiak egingo ditu. Baraualdiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan banatuko dira, bakoitzak astebete burutuz. Hori dela eta, M!Mk baraualdien ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizue, bai baraua eginez edota bai dinamika horren inguruan elkarrekin ekintzak bultzatuz. Era berean, lurralde bakoitzeko azkeneko egunean (ostiraletik larunbatera) ahalik eta jende gehiena baraualdira elkartzeko deialdia egingo da.
M!Mk helburuak lortzeko erabiltzen duen tresna desobedientzia zibila da, AHTren inposaketari aurre egiteko eta borrokan ahalik eta parte-hartze zabalena bultzatzeko; eta hori sustatzeko xedea ere badugu baraualdiekin. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira, non, AHTren aurka egon daitezkeen jendarteko beste talde zein sektoreen parte-hartzea bultzatu nahi dugun.
Beraz, zuen jarduera esparrutik AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte-hartzeko ikusten dituzuen moduak eta ideiak trukatzeko asmoz jotzen dugu zuegana. AHTk berak jendartean, ingurumenean eta ekonomian arlo ugari kaltetzen dituenez, gai anitz jorratu eta salatu nahi ditugu baraualdietan zehar. Hori dela eta, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak, edozein direla ere. Zenbat eta ekarri gehiago, orduan eta aberatsago. Hortaz, M!Mk ekimen honetan ahal duzuen eran parte izateko gonbitea luzatzen dizue.