EH Bilduk Donostiako Miramar Jauregian ospatutako ekitaldi baten bidez eman dio hasiera 2013/2014 ikasturte politikoari. Koalizioko ordezkaritza zabala izan da bertan eta denen izenean Laura Mintegik eta Maiorga Ramirezek hartu dute hitza, datozen hilabeteetako erronka politikoen berri emateko. Hau da Laura Mintegik esandakoa:
Gaur agertu nahi izan dugu EHBilduko alderdien ordezkariek eta hautetsiek ikasturte politikoaren hasieran gure asmoen berri emateko.
Eta agertu egiten gara orain urtebete egin genuen modu berean: elkarrekin, ilusionaturik eta lanerako egitasmoz kargaturik.
Jakin badakigu urte latza izango dela, eta aurretik datozen arazoak disolbatu ez ezik, areagotu ere egingo direla. Adibide gutxi batzuk jartzearren aipatu nahi ditugu larrialdietarako laguntzak (AES), pentsioen erreforma, edo kontratuen prekarietatea, zein baino zein kaltegarriagoa txartoen pasatzen ari direnentzat. Miseriara kondenatzen ari dira milaka eta milaka pertsona. Zeren, modu batera edo bestera, Espainiako gobernutik datorkigun mezua, mezu bera baita:
- ez espero babesik administrazio publikorik.
- nork bere burua salbatu behar du.
- herritarrak ez dira gobernuaren lehentasuna, ekonomian agintzen dutenak gainetik daude eta.
Gaixo dago ahulen dauden pertsonak abandonatu egiten dituen estatua.
Gaixo dago, herriak aukeratua izan arren, herritarren aurka jotzen duen gobernua.
Gaixo dago debate demokratikoari uko egiten dion demokrazia.
España está enferma y ni siquiera es consciente de su enfermedad, porque niega, oculta o relega las enormes carencias que tiene. Su enfermedad no solo afecta a su situación económica, sino que se extiende al ámbito de la cultura política y de su propia condición democrática.
muestra un autoritarismo secular cuando se niega a dialogar sobre los principios democráticos más básicos.
hace gala de una enorme carencia democrática cuando ignora que toda nación tiene derecho a su propia determinación, esté situada en Inglaterra, en Canadá o en España.
Gobernu espainiarrak ez daki entzuten, ez daki solasean egiten, ez daki zer den errespetua, bizikidetza mespresatzen du, bakeak bertigoa ematen dio eta ez du onartzen Euskal Herria existitzen denik.
Nora goaz honelako gobernuarekin? INORA ERE EZ.
Heldu da momentua BURUJABETZAREN BIDEARI EKITEKO.
ZERGATIK? Zergatik aldarrikatzenn dugu burujabetza?
Lehenik eta behin, NAHI DUGULAKO, asmo politiko eta kolektibo hori daukagulako.
Ez da behar justifikazio historizistarik edo azalpen legalik. Herri orok legitimitatea du bere buruaren jabe izateko. Haatik. Nazioarteko eskubidea da, eta guk ere badugu eskubide hori.
Kultura demokratikoaren oinarri-oinarrizko printzipioa da pertsona eta kolektibo guztiak gai direla erabakitzeko, eta beren bizitza politikoari dagozkion gaietan inziditu ahal izateko. HORRI esaten zaio demokrazia, hitzaren esanahia baliogabetu edo aldarazi nahi bada ere.
Burujabetzari uko egitea, demokrazia bera ukatzea da. Ez dago demokraziarik inposaketan eta ukazioan oinarritzen denik.
NOREKIN bideratu nahi dugu burujabetza?
Herri honen izaera aitortzen duten guztiekin. Beren bizitza politikoan eragin nahi dutenekin. Demokrazia bakar batzuen jabegoa ez dela uste dutenekin.
Horiekin guztiekin lotu nahi ditugu akordioak eta bideari ekiten hasi, elkarrekin. Mezu hori eman nahi dugu gaur.
Burujabetzaren trena jarri nahi dugu martxan, kilometroz kilometro, geltokiz geltoki. Gonbitea egin nahi diegu herritarrei, eragileei (hurbilekoei eta urrunekoei) tren honetara igotzeko. Gonbitea luzatzen dugu, lokomotoratik edo bagoietatik, aurrera jotzeko eragozpen guztien gainetik. Ibilbidearen atal bakoitzean akordio txikiak erdietsi nahi ditugu, herrigintza helburu, beti. Batzuekin eta besteekin, ahalik eta gehienekin.
Alguien podría pensar si no sería mejor afianzar el autogobierno y seguir como hasta ahora, de manera parecida a estos últimos 30 años. Habría quien tuviera la tentación de blindar el espacio autonómico y querer asegurarlo. Sería un grave error. En primer lugar porque la agresión que se ha ejercido contra Euskal Herria no es un fenómeno nuevo, aunque ultimamente se muestre más evidente. La negación de este país es antigua, constante y permanente. Y el autogobierno en parte ha contribuido a ello.
España quiere ocultar su debilidad estructural mostrando rigidez ante quienes considera dependientes. Necesita a catalanes y vascos para fortalecerse y para sentirse más España. Y eso le hace todavía más débil. Porque España necesita a otras naciones para saberse España, pero Euskal Herria no necesita a España para saberse país.
Azken urteetan, gainera, Espainiako gobernua esaten ari zaigu autonomiek bide luzeegia egin dutela eta estu lotu behar direla. Hitzez eta ekintzez esaten digu, behin eta berriz, egun batean bai eta hurrengoan ere.
Bere agendan ez dago herritarrei galdetzea: ez du datarik eta ez du asmorik, ez Katalunian ezta Euskal Herrian ere. Horrexegatik egin behar dugu gure bide propioa.
ZERTARAKO? Zertarako egin gure bidea?
Herri honek ahalmena behar du bere etorkizun politikoa, ekonomikoa eta soziala erabakitzeko, bere bidea BERAK sortzeko. Bere aziertoak eta bere erroreak egiteko. Euskal herritarron eskubidea da, eta eskubideak ez dira ematen edo kentzen. Eskubideak gauzatu egiten dira.
Erronka izugarria da, eta prest gaude. Gure buruaren jabeak gara, inoren baimenik jaso behar izan gabe, bagara nor zer nahi dugun esateko.
Gure burua gobernatu nahi dugu, jendarte justuagoa eraikitzeko, bakea ezartzeko eta egonkortzeko, lan politikoa pertsonei begira egiteko. Politika ez delako bakarrik beste batek ematen dizuna administratzea. Politika ez da kudeaketa hutsa, POLITIKA ERABAKITZEA DA.
Eta hori guztia egiteko baldintza ezinbestekoa da gainontzekoekin mintzatzea, guztiekin: hurbilago daudenekin eta urrutiagoa daudenekin ere bai. EHBildu sortu zenetik azaldu dugu zein den gure kultura politikoa: elkarrizketa eta akordioa. Horrela jaio zen eta horrelaxe funtzionatzen dugu koalizioan, egunez egun. Kultura politiko hori eraman nahi dugu jendartera: hezkuntza arlora, osasungintzaren eremura, ekonomiako eragileen gunera. Herritarren arteko harremanak trinkotu eta sendotu nahi ditugu, herrialde guztietara hedatu proiektu ilusionantea. Pentsatu zer behar dugun herri gisa, diseinua egin, zirriborratu geroko Euskal Herria eta, gero, horri, ekin.
Hitz batean, elkarren artean hitz egin, erabaki eta eraiki.
Non? Kalean. Instituzioetan. Auzoetan. Herrietan. Hedabideetan. Mintzatu eta elkarguneak sortu.
Akordioa da gakoa. Edo, hobeto esateko, AKORDIOAK, maila eta kide ezberdinen artekoak. Pausuz pausu, urratsez urrats. Eta horretarako bi tresna erabiliko ditugu:
ERRESPETUA, errespetua eskaini eta esijitzen dugu.
DETERMINAZIOA, ez dugu amore emango. Aurrera begira joko dugu une oro.
La clave es ir construyendo acuerdos, uno a uno, en temas sectoriales, locales, generales o territoriales. Colocar cimientos que vayan dando forma a una obra compartida entre distintos. Paso a paso, a ritmo, sin prisas, sin pausa.
Y utilizaremos para ello dos instrumentos básicos de trabajo:
EL RESPETO, porque ofrecemos y exigimos respeto.
LA DETERMINACIÓN, porque no vamos a cejar en el empeño. Siempre miraremos hacia adelante.
DATOZEN EGUNETAN PROPOSAMEN BAT AURKEZTUKO DUGU, eta horixe bera izango da, hain zuzen ere, proposamen bat, irekia, zabala, auzolanerako lanabesa.
Burujabetzarako bidea ezin baita bakardadean ibili. ALDAKETA erabatekoa egiteko iritzi guztiak entzun eta aintzat hartu behar dira.
Proposatzen dugun bidea ez doa inoren aurka, guztion alde egin nahi dugu. Guztion onerako, den-denok irabaziko baitugu gure burua gobernatzen dugun heinean.
EN BREVE VAMOS A OFRECER UNA PROPUESTA PARA INICIAR EL CAMINO DE LA SOBERANIA, una propuesta abierta, a la que se puedan ir añadiendo vagones que completen el tren hacia la soberanía. Pondremos en la mesa iniciativas que puedan concitar acuerdos con el obejtivo de ser más país día a día.
Una propuesta que no es contra, sino a favor. Que suma y no resta. Que favorece y con la que todas ganamos, y ninguno pierde.
Horregatik hemen, gaur, gure eskaintza eta gure gonbite sintzeroa eskaintzen dugu Euskal Herria eraikitzeko, gurekin, zurekin, zuekin.
https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1292806_715961178421201_359582368_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1265358_715961175087868_1457141321_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1276999_715961421754510_642853474_o.jpg