Pandemiaren hegakadak sortutako ekaitza (Maria del Rio)
Uztaila amaitzen ari da, eta oraindik kosta egiten zait opor garaian gaudela ohartzea. Aurten ezin izango dugu herriko jaiez gozatu, oporrak antolatzea zailago Gehiago irakurri…
Uztaila amaitzen ari da, eta oraindik kosta egiten zait opor garaian gaudela ohartzea. Aurten ezin izango dugu herriko jaiez gozatu, oporrak antolatzea zailago Gehiago irakurri…
Martxotik hona zutabeetan gai zeharo ezberdinak jorratu baditut ere, guztietan, modu batean edo bestean, pandemiaren aztarna sumatzen da.
Astearte honetan Turkiak 50 ekintzaile kurdu baino gehiago atxilotu ditu Amed eta Antep-en, gehienak emakumeak.
Elkarrizketa egin diote gure kide Ander Rodriguezi Mondraberrin joan den igandeko hauteskundeen emaitzaren harira.
Hauteskunde kanpaina hasi zenetik bigarren aldiz, Alternatibaren egoitza, EH Bilduren alderdi sortzaileetako bat, kristaletako biniloak txikituta agertu da astelehen honetan.
EH Bilduren hauteskundeetako iruditeria jarrita zegoen kanpainaren hasieratik, eta lehen egunetan eraso txikiren bat pairatu zuen Gasteizko Los Herran kaleko 25.ean dagoen lokaleko erakusleihoan.
Alternatibaren Koordinadora Nazionalak eraso berria salatu du, eta gogorarazi du egoitza horrek berak eraso faxista bat jasan zuela, 2017ko abenduan. Orduan kristalak apurtzen saiatu ziren joaera frankistako pintadak egin zituztela. Egun batzuk arinago, eskuin muturreko talde batek sare sozialetatik iragarri zuen egoitza erasotzeko asmoa zuela. Ertzaintzaren aurrean salatutako gertakari horiek ez zuten inolako ekintza polizialik edo judizialik eragin, eta ez zuten alderdi politiko gehienen erantzun politikorik jaso; antzeko gertaera edo arinagoen aurrean kondenak galdegiten dituzten alderdi berberak direla.
Alternatibatik adierazi dutenez, faxismoari aurre egiten jarraitu beharra dago, eta horretarako lanabesik indartsuena da duela ia hamar urte Euskal Herria Bilduren inguruan egituratutako alternatiba ezkertiar eta subiranistaren alde lan egitea.
Israelek Zisjordaniako lurraldea atxikitzeko planaren aurrean, Alternatibako Mahai Internazionalistaren adierazpena:
– Anexioa Israelek Palestinako lurra eta biztanleria kolonizatzeko etengabeko prozesuaren beste urrats bat da: kolonoen kokalekuak hedatzea eta estatu bateko biztanleria lurralde okupatura nahitaez transferitzea (Genevako IV. Hitzarmenak debekatzen badu ere). Kokaguneak hedatzeko markatutako eremuetan dauden komunitateek aurre egin behar izan diete eraispen-aginduei, lurren konfiskazioari eta nahitaezko birkokatze-planei (beduinoen kasuan). Zisjordaniako eta Jordango haraneko 132 kokagune kolonoak dira Israelek data horretatik aurrera gehituko dituenak. Zisjordaniaren %30a da hori.
– Atxikipen-plan horrek ukatu egiten ditu herri palestinarraren eskubideak: beren erabakitzeko eskubidea, baliabide naturalak, etxebizitza edukitzea eta mugitzeko askatasuna izatea. Gainera, kolonoengandik pairatzen duten indarkeriaren gorakada ekarriko du.
– AEBk eta Israelek “mendeko Akordioa” deitu diote eraso horri, eta Jerusalem Israelen hiriburu zatiezina dela, palestinar errefuxiatuen itzulerarako eskubiderik ez duela eta okupatutako lurraldeko kokaguneak legeztatzen dituela adierazten du. Hori guztia, jakina, onartezina da palestinar herriarentzat.
Herri palestinarraren eskubide legitimo eta historikoen aurkako eraso berri honen aurrean, herrien artean partekatutako borroken internazionalismoa oinarri hartuta, erakunde, herri palestinarraren alde Euskal Herriko hainbat hirietan antolatutako manifestazioekin bat egiteko deia egiten dugu.
Gure kide eta EH Bilduko Arabako zerrendakide Einar Osegueraren parte hartzea atzoko kanpaina ekitaldian LGTBI pertsona eta kolektiboen borrokaren Gehiago irakurri…
Badira egutegian izen propioa duten egunak; beren karga sinbolikoa horren handia da, non data horiek aipatu eta berehala irudiak eta oroitzapenak etortzen Gehiago irakurri…
EH Bildu Bilbok aurkeztutako mozio baten ekimenez, Udalak lau hondartza berde jarriko ditu Bilboko hiri-ingurunean, kalean aisialdirako aukerak eskaintzeko.
Gehiago irakurri…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka