Ingurunea birpentsatzeko abagunea (Alba Fatuarte)

Ia 50 egun etxean itxita egon ostean, azkenik kaleak berreskuratu genituen, baina jada ezer ez zen berdin. Ondo gogoratzen ditut deseskaladako lehen egunak, mugikortasuna bizitokitik kilometro bateko eremura mugatuta genuenean: Gaindegiko webgunera jo behar izan nuen kilometroaren muga hori norainokoa zen jakiteko. Nire lehen kezka, ea paseatzeko espazio atsegin batera joateko aukera izango nuen izan zen. Zorionekoa ni, Txurdinagako parkearen zati bat nire mugikortasun esparruan zegoelako. Izan ere, lagun askok ez zuten aukerarik izan ordubeteko ibilaldi hori espazio atsegin eta osasuntsu baten igarotzeko, eta horrek zer pentsatu eman beharko liguke guztioi:

Gehiago irakurri…

arrazakeria

Black Lives Matter (Maria del Rio)

George Floyd poliziaren esku hil izanak mobilizazioak eragin ditu mundu osoan. Gure artean ere, horren adibide jendetsuak izan ditugu. Ez da, noski, ezagutzen dugun horrelako lehen heriotza, baina oraingoan lekuko izan gara. Irudi gordinak eta bortitzak biralizatu egin dira, eta atzean dagoen historia ezagutu dugu; biktimaren izena, haren familia… Zalantzarik gabe, azken honetan zailagoa izan zaigu beste alde batera begiratzea. Hori guztia, gainera, AEBetan gertatzen ari den polarizazio sozialeko testuinguruan gertatu da, eskuin muturraren hazkundea horren adierazle dela. Hauteskundeak laster izango dira, eta COVID-19aren krisiaren kudeaketa negargarriaren ondorioek zenbait kolektibo bereziki kolpatu ditu, hala nola, afrikar ondorengoen artean.

Gehiago irakurri…

Rodriguez «Txaloak instituzionalizatzeko gai izan behar dugu»

Gure kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Ander Rodriguezi elkarrizketa birusak adinekoen egoitzetan sortu duen egoera larriak, eta osasun eta lan mailan pandemiaren ondoren sortzen ari diren doluzko egoerek agerian utzi diguten pertsona, osasuna eta bizitza duina erdigunean jartzeko beharraren inguruan. ‘Normaltasun berria’ deiturikoa ‘normaltasun zaharraren’ zantzuak hartuz doa eta horrekin errezeta zaharrak azaleratzen dira.  Gehiago irakurri…

X