Kepa Olaiz: «Teknologiarik modernoena erabilita ere, erraustegia kaltegarria da»

Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio onar dezala zenbait ikerketak erraustegia kaltegarritzat jotzen dutela ingurumen eta osasunarentzat.

Erraustegiko lanak inauguratzear direla, Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak ‘Faktoria‘n berretsi du azpiegiturak ondorio kaltegarriak izango dituela.

Olaizek Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio onar dezala zenbait ikerketak erraustegia kaltegarritzat jotzen duela ingurumenarentzat eta osasunarentzat.

Euskadi Irratia

Matute: «Parlamentu honen gehiengoak ere esan du; beraz, mehatxu hau, Garoña, gure bizitzetatik ezabatu ezazue»

Kongresuak hiru puntu jasotzen dituen legez besteko proposamena onartu du gaur. Lehenak, zentral nuklearra berriz ez irekitzeko eskaria jasotzen du. Bigarrenik, segurtasun baldintzetan eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren begiradapean zentrala eraistea eskatzen dio Rajoyren gobernuari. Eta hirugarren puntuak kaltetutako eskualdearen berrindustrializaziorako plangintza alternatiboa martxan jartzeko eskaria jasotzen du.Testua hainbat talde parlamentariok adostu dute eta joan den otsailaren 22an industria batzordean onartutako berbera da.

Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak “gizartearen nahia” entzun eta betetzeko eskatu dio PPren gobernuari. “Euskal gizartearen gehiengoak esan dizu. Parlamentu honen gehiengoak ere gaur esan dizu, eta beraz mehatxu hau gure bizitzetatik ezabatu ezazue”, esan du diputatu subiranistak. Eta gehitu duenez, “zoritxarrik” ez izateko modurik onena “badaezpadako” neurriak hartzea da.

 

 

Albistea EITBn

Gauzak horrela, EH Bilduk egindako legez besteko proposamena onartu du Kongresuak. Oskar Matute EH Bilduko zinegotziak aurkeztutako proposamen horrek Fernando Marti Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen kargugabetzea aurreikusten zuen.

Dena dela, oposizioko alderdi guztien babesa izateko puntu hori alde batera uztea erabaki du EH Bilduk. Hala, beste talde parlamentarirekin batera adostu duen testuan industria batzordean onartutako eskari berdinak egin dituzte.

Matuteren esanetan, Endesak eta Ibredrolak ez dute zentral nuklear horren beharrik, eta etekinak pilatzeko interesa besterik ez dutelako ez dute Garoña itxi nahi.

Ildo horretatik, herritarren nahia entzun eta bete ditzan eskatu dio Matutek Espainiako Gobernuari. Halaber, Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruz erabaki bat hartzeko orduan interes orokorra gailendu beharko litzatekeela azpimarratu du EH Bilduko diputatuak. Gauzak horrela, euskal gizartearen gehiengoak Garoña ixteko exijitu diola esan du.

Beste alde batetik, estortsioaren eta erailketaren aurrean neurri hori askoz hobea izango litzatekeela erantzun dio Guillermo Mariscal PPko diputatuak. Halaber, Garoñaren itxierak oposizioko talde guztiak PPren kontra batu egin izana deitoratu du.

EH Bildu

EHBilduk Bardeetako ariketa militarrei buruzko azalpenak eskatu dizkio Espainiako defentsa ministroari

Alternatibako kide eta EHBilduren diputatu Madrilen Oskar Matutek Pedro Morenesen urgentziazko agerraldia eskatu du joan den irailean Bardeetan izan ziren eta azken egun hauetan ere izaten ari diren ariketa militarrei buruzko azalpenak eman ditzan.
 
Koalizio subiranistak ez ditu ahaztu joan den irailean Espainiako indar militarrek Bardeetako tiro eremuan egin zituzten ariketak. “Jakin dugunez, azken egun hauetan ere mugimenduak izan dira bertan. Azalpenak nahi ditugu”, esan du Oskar Matute diputatuak.

Ildo horretan, diputatu subiranistak Espainiako gobernuari eskatu dio “tiro eremua desegin dezala behin betiko. Horrela, Nafarroak lur eremu hori guztia berreskuratuko luke eta gizartearentzat hobea den erabilpena emango lioke. Onuragarria litzateke gizartearentzat”.

Matutek gogoratu duenez, “urte gehiegi igaro dira Parke Naturala eta Biosfera Erreserba militarren mesedera erabiltzen dutenetik. Nafarroako herritarren interesen aurka erabiltzen ari dira beraz. Eta hori onartezina da”.

Errepideeen gastua noren kontu?

Jon Albizu – Alternatiba

Azken hilabeteetan izan dugu maiz mahai gainean euskal errepideetako bidesarien inguruko eztabaida. Gai honi buruzko hausnarketetan askok erabili izan duten ardatza honakoa izan ohi da: ikuspuntu ekologista batetik bidesariak egokiak dira (“kutsatzen duenak ordaindu behar” ideia) baina sozialetik ez. Azken ikuspuntu hau, baina, ondo hausnartzekoa da, izan ere, bidesaririk ez egoteak ez du esan nahi inondik inora errepide horiek ordaintzen ez direnik, baizik eta nola eta nork ordaintzen dituen da gai honen koska.

Lehenik eta behin, gai hau aztertzean kontuan hartu beharreko gaia errepideen (berriak egitearen zein mantentzearen) kostua aztertzea da. Supersur delakoa arazo honen isla da, superzor hori bizkaitarron lepo ordaintzen ari baita, bizkaitar guztien zergekin eta bidesariak ordaintzen dituztenen sosekin. Beraz, azpiegitura hauen kostuaren banaketarekin batera, azpiegitura hauen kostua aztertu beharko genuke, eta zenbateko pisua duten edota eduki beharko luketen Hegoaldeko lau foru erakundeetan.

Hori argituta, errepide gastuak eta beste gastuek izango duten kostua nola banatuko den aztertu beharko litzateke. Berriz esango dut, errepideak doan izan beharko luketela esaten denean, geure buruari (ala besteei) ziria sartzen ari gatzaizkio. Errepideetan zehar zirkulatzea doan izateak adierazi nahi duena zera da, gastu hori denon artean ordainduko dela, errepideak (zenbatetan) erabili axola gabe. Alde ona zera da, bakoitzak ahal duenaren arabera ordaintzen duela (baldin eta benetako fiskalitate progresiboagoa bagenu), baina egokia al da horrela ordaintzea?

Bidesarien aurka dauden askok kopagoaren aurkako jarrera ageri dute. Neuk ere badut, baina kezkagarria iruditzen zait gure haurren hezkuntzan, geure zaharren edota etxez etxeko laguntza behar dutenen laguntzan edota behar ditugun sendagaietan kopago tasa batzuk onartuak ditugularik… autoz ibiltzea izatea jende askok kopagoa onartzen ez duen arloa. Foru Aldundien kasuan adibidez, badirudi zahar etxe batean dagoenak edo etxez etxeko laguntza behar duenak kopago zatia izatea zilegi dela; baina, antza, errepideetan ez. Bada, nire ustez lehentasun handiagoa luke ongizatean (edota hezkuntzan eta osasunean) dauden kopagoak murrizteko aukerak aztertzea, bidesarietan egitea baino. Hori lorturik, prest aztertzeko fiskalitate progresiboago bati esker ala beste gastu batzuk murriztuaz aukera dugun eta egoki den errepideak gastu publiko hutsez finantzatzea.

Eskenatoki utopiko (hots, urrun) horretan ere, nire ustez bidesariak beharrezko izango dira bi ikuspuntu direla eta. Bata, ezin zaio berdin atera errepidea autoa erabiltzen duenari eta ez duenari; edo garraio kolektiboan doanari. Bi, bidesariak dira zerga bidez errepide baten finantziazioan parte hartzen ez dutenek euren ekarpena egiteko aukera bakarra. Hau da, herrialde bateko biztanleok errepide hori ordaintzen bakarrak izan ez gaitezen bide bakarra, errepide horiek baliatzen dituzten besteei ordaintzeko bidea bidesariak dira. Ez jartzea, herrialdekoen teilatura harrika aritzea da, beste herrialdeetara joatean beraien errepideak finantzatzen baititugu autoz bagoaz, eta gureak, ordea, geure lepo ordainduko genituzke.

Noski, horrek ez du esan nahi gure gaur egungo bidesari eredua bidegabea ez denik eta aldatu behar ez denik. Gutxi batzuek (A-8ko erabiltzaileek batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan) ordaindu behar izatea kopago zati hori ez da bidegabea. Baina, noski, autoa erabiltzen ez dugunoi leporatzea are gutxiago. Eta geure errepideetatik ibiltzen diren ez bertokoak ordaintzetik at uztea geure teilatuari harrika egitea da. Beraz, nire ustez lehen kontua honi guztiari ikuspegi globala ematea da, hauen antzeko galderak kontuan hartuta: zenbateko pisua izango du errepideen gastuak geure aurrekontuetan? nola banatuko dugu? zein zerbitzu dira funtsezkoago eta kopago maila baxuagoekin denon eskuragarri bermatuko beharko liratekeenak? zer nolako fiskalitatea bultzatu behar dugu zerbitzu publikoak denon eskuragarri izateko? errepideen finantziazioan zenbat ordaindu behar du erabiltzen ez duenak, zenbat erabiltzen duen zerga ordaintzaileak eta zenbat bertakoa ez denak?

Brasilgo ekintzaile Nicinha Magalhães-en erailketa salatu du Alternatibak

Nilce Magalhães de Souza, Nicinha, arrantzalearen gorpua duela astebete agertu zen Brasilgo iparraldean. MAB Brasilgo Presek Kaltetuen mugimenduko buruzagia duela sei hilabete inguru desagertu zen Mutum Paranan (Porto Velho-n).

Kautxu biltzaileen alaba zen Nicinha, eta borrokalari sutsua izan zen bere herrian ezarritako enpresa hidroelektrikoek eginiko giza eskubideen urraketen kontra. Salatzen zituen urtegietako presa batera jaurti zuten bere gorpua, oinak eta eskuak harri batera lotuak.

Buruzagiak Jirauko Hidroelektrikoaren eta ESBR partzuergoaren aurkako borrokarengatik zen ezaguna. Juan Marcos Dutra, MABeko Porto Velho-ko koordinatzaileak irregulartasunak salatu ditu ikerketan.

Erailketa hau, tamalez, Latinoamerikan indigenen eskubideen alde, eta baliabideak ustiatzen dituzten enpresen aurka, lan egiten duten ekintzaileen hilketen zerrenda luzearen hurrengoa baino ez da. Gertaerak Berta Caceres ekartzen digu gogora, martxoaren hasieran Hondurasen eraila izan zena. Talde bereko COPINHeko Nelson Garcia eta beste batzuk ere akastu dituzte.

Alternatibatik kapitalismo arrazistaren erailketa berri hau salatu nahi dugu, giza eskubideak, herri indigenak zein ama lurra inoiz errespetatuko ez dituen sistema hiltzailea. Hilketa berri honen aurrean, duintasunetik eta elkartasun internazionalistatik erantzun beharra dago berriz ere.

Garoñaren balizko irekiera berriaren inguruan CSNk hartu duen erabakiaren aurrean

Lehenengo eta behin, Arabako herritarren gehiengoaren eskaeren aurrean CSNk agertu duen jarrera salatu nahi du EH Bilduk. Arabako eragile sozialek sindikalek eta politikoek makina bat aldiz exijitu dugu Garoñako zentral nuklearra behin betirako ixtea eta desmantelatzea. Beraz, CSNk bizkarra ematen dio Arabako gehiengo sozial eta politikoak egindako eskaerari. Egindako eskaeren eta gehiengoaren adibideak dira Arabako ia udal guztiek agertutako jarrera, Gasteizko Udalean hartutako erabakia edota Arabako Aldundian eta Legebiltzarrean hartutako erabakiak.

Duela bi egun, Kongresuan PP ez Kongresuan ordezkatuta dauden talde politiko guztiek eta Greenpeace eta beste erakunde ekologista batzuk exijitu genuen Garoñako zentral nuklearra behin betirako ixteko. Eskaera horren atzean, horrenbestez, Madrilgo ganberako gehiengo osoa dago.

CSNk hartutako erabakiek ez dute inolako zilegitasun demokratikorik, gehiengo politiko eta sozialaren aurka hartuak direlako. PPk CSNn daukan gezurretako gehiengoaren bidez hartzen ari dira erabaki antidemokratiko horiek.

CSNri berehala zilegitasuna kentzeko exijitzen diogu jardunean den Espainiako Gobernuari, eta Kongresuan dagoen gehiengo berriak Garola ixteko hartuko duen erabakiaren zain egoteko. Hori egin ezean, inposizio antidemokratiko argi baten aurrean egongo ginateke.

Arabako eta zentral nuklearraren inguruan bizi diren herritarren osasuna ezin da jokoan jarri. Bi multinazionalen interes ekonomikoak eta bestelako interesak ezin dira herritarren osasunaren aurrean lehenetsi. Energia enpresa handien interesei bakarrik begiratzen dieten sinesgarritasunik ez duten politikariek ezin dute gure jendearen, gure lurraren eta gure ingurumenaren etorkizuna erabaki. Iberdrola, Endesa eta PP dira Garoña berriz irekitzearen eta horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule zuzenak.

Erabakiak guk geuk hartzeko garaia da. Madrilen hartutako erabakiek gure bizitzak arriskuan jartzearekin amaitu beharra dago. Nahi eta behar dugun energia politika guk geuk erabakitzeko garaia da. Garoña behin betirako itxi eta desmantelatzeko ordua da. Gure bizitzekin ez da jolasten!

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/herrialdeak/araba/8811-garona-balizko-irekiera-berriaren-inguruan-csnk-hartu-duen-erabakiaren-aurrean#sthash.wgU7Yqjz.dpuf

Lehenengo eta behin, Arabako herritarren gehiengoaren eskaeren aurrean CSNk agertu duen jarrera salatu nahi du EH Bilduk. Arabako eragile sozialek sindikalek eta politikoek makina bat aldiz exijitu dugu Garoñako zentral nuklearra behin betirako ixtea eta desmantelatzea. Beraz, CSNk bizkarra ematen dio Arabako gehiengo sozial eta politikoak egindako eskaerari. Egindako eskaeren eta gehiengoaren adibideak dira Arabako ia udal guztiek agertutako jarrera, Gasteizko Udalean hartutako erabakia edota Arabako Aldundian eta Legebiltzarrean hartutako erabakiak.

Duela bi egun, Kongresuan PP ez Kongresuan ordezkatuta dauden talde politiko guztiek eta Greenpeace eta beste erakunde ekologista batzuk exijitu genuen Garoñako zentral nuklearra behin betirako ixteko. Eskaera horren atzean, horrenbestez, Madrilgo ganberako gehiengo osoa dago.

CSNk hartutako erabakiek ez dute inolako zilegitasun demokratikorik, gehiengo politiko eta sozialaren aurka hartuak direlako. PPk CSNn daukan gezurretako gehiengoaren bidez hartzen ari dira erabaki antidemokratiko horiek.

CSNri berehala zilegitasuna kentzeko exijitzen diogu jardunean den Espainiako Gobernuari, eta Kongresuan dagoen gehiengo berriak Garoña ixteko hartuko duen erabakiaren zain egoteko. Hori egin ezean, inposizio antidemokratiko argi baten aurrean egongo ginateke.

Arabako eta zentral nuklearraren inguruan bizi diren herritarren osasuna ezin da jokoan jarri. Bi multinazionalen interes ekonomikoak eta bestelako interesak ezin dira herritarren osasunaren aurrean lehenetsi. Energia enpresa handien interesei bakarrik begiratzen dieten sinesgarritasunik ez duten politikariek ezin dute gure jendearen, gure lurraren eta gure ingurumenaren etorkizuna erabaki. Iberdrola, Endesa eta PP dira Garoña berriz irekitzearen eta horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule zuzenak.

Erabakiak guk geuk hartzeko garaia da. Madrilen hartutako erabakiek gure bizitzak arriskuan jartzearekin amaitu beharra dago. Nahi eta behar dugun energia politika guk geuk erabakitzeko garaia da. Garoña behin betirako itxi eta desmantelatzeko ordua da. Gure bizitzekin ez da jolasten!

EHBildu

https://pbs.twimg.com/media/CaXZlC3WYAAgpHO.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CaXZlcwWwAA8FQi.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CaXZmRlWIAAM2ND.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CaXZnE2W0AA_Cvf.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CaXuL91WwAAhbey.jpg

Klima aldaketaren aurkako borrokan sistema alternatiboak aldarrikatzeko manifestazioan izango gara

 

EH Bilduk babesa adierazi diogu bihar Bilbon aldaketa klimatikoaren aurka egingo den manifestazioari eta besteak beste, gure kide Diana Urrea eta Asier Vega koalizioko gainerakoekin batera, Dani Maeztu eta Andoni Rojorekin kasu, han izango dira. Hala, erakunde ekologista, gizarte mugimendu eta sindikatuen deialdiarekin bat egiten dugu, eta jendarteari dei zabala egiten dio bertaratzeko.

Koalizioak bereziki txalotu nahi du mobilizaziorako aukeratu den lema, zeinarekin goitik behera bat datorren: “Baditugu alternatibak. Sistema aldatu, ez klima”. “Hori da, hain zuzen, testuinguru honetan egin beharko genukeen hausnarketa: ez da hainbeste isuriak murriztea edo soilik energia kontsumoaren murrizketa bilatzea. Horrez gain, berebiziko garrantzia du hazkunde mugagabea bilatzen duen sistema honi alternatibak abian jartzea”, adierazi du Dani Maeztu legebiltzarkideak.

“Goiz ala beranduago konturatuko gara egun indarrean dagoen sistemak iraungitze data duela. Are eta arinago konturatu, are eta hobeago herritarren gehiengoarentzako. Bihar kalean egongo gara ingurumena deuseztatzen duen eta eskubideak zapaltzen dituen sistemari alternatibak aldarrikatzeko”, gaineratu du.

http://alternatiba.net/old-files/Klima.jpg

A.Miguel: “Egungo egoerak ez dauka inongo zentzurik. Gasteizko Mendietatik garbi heltzen diren urak zikinekin nahasten ditugu ostean garbitzeko”

Miguel: “Egitasmo honek ikuspegi ekonomiko zein ingurumenekoaren aldetik onurak ditu, hori dela eta, Udalbatza osoari eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari proiektuaren gauzapena eskatzeko”

EH Bildu Gasteizek Hegoaldeko errekak, Zapardiel eta Batan, bideratzeko egitasmoak dituen onurak azpimarratu ditu, bai ingurumen aldetik bai ikuspegi ekonomikotik. Hori dela eta, bihar ospatuko den udalbatzara eramango du gaia. Mozioan, EH Bilduk proposatzen die udal talde guztiei eskatzen die egitasmoa babesteko, gero Eusko Jaurlaritzari eskatzeko URAk hartutako konpromisoak bete ditzan.

“Proiektua ahalik eta azkarren gauzatzea Gasteizerako urgentzia bat da”, azaldu du Aitor Miguel Alternatibako kide eta EHBilduko zinegotziak. Zentzu honetan, erreka hauek kanalean sartu ordez urak biltzea planteatzen duen proiektuaren onurak azaldu ditu. “Egungo egoerak ez dauka inongo zentzurik. Gasteizko Mendietatik garbi heltzen diren urak zikinekin nahasten ditugu ostean garbitzeko. Horrela Crispijanak egin behar duen lana, eta ondorioz udalak duen gastua, igotzen da. Gainera, Crispijana askotan gainezka egiten du heltzen zaion ur kopuruagatik. “Gure kalkuluen arabera, urtean miloi bat euroko gastua dakar ur horiek hiriko ur zikinekin elkartzeak”, azaldu du Miguelek.

Bestalde, Aitor Miguelek gogorarazi ditu ur biltegiak eraikitzeko aurreikusten den zonaldean, hots, Lasarteko Legar-Hobietan, dauden interes espekulatiboak. “Proiektua gauzatzeak Hegoaldetik hazteko dauden interesak eta mamu espekulatzaileak behin betiko uxatuko ditu”, ondorioztatu du Miguelek eta gogorarazi du Kutxabank dela lurzoru horien jabe nagusia.

Hori dela eta, EH Bildu Gasteizek bihar planteatuko du akordio proposamen bat hiru helburuekin; proiektu hau lehentasunezkoa dela azpimarratzea, Eusko Jaurlaritzari eskatzea 2016an gauzatzeko eta Kutxabanki eskaera lurzoru honen inguruko negoziazioa errazteko.

EH Bildu Gasteiz

Kapitalaren mesederako eta gure hondamendirako

Joxe Iriarte, ‘Bikila’ – Alternatiba

Marx itzuli da liburuan, Daniel Bensaid-ek diosku Marxek eleberri beltza moduan idatzi zuela Das Kapital (Kapitala). Millennium eleberria bezala hiru tomoetan, hain zuzen. Izan ere, kapitalaren erresuman dirudiena inoiz ez da zinezko, itxurak mamia (naturaren ustiaketa eta pertsonaren esplotazioa) ezkutatzen du. Hori aski ez, beren morroiak, intelektual zein politikoek, oso iaioak desitxuratze hori bilgarri deigarriekin edo modu sofistikatuetan apaintzen, are mozorrotzen (edo ustelkeriaz dena kakazten) pista okerrak han eta hemen jartzen sistemaren labirintoetan gal gaitezen. Kapitala ez baita dirua edo ekonomia soil-soilik, sistema labirintikoa baizik. Kapitala ez da abstrakzio bat, botere sistema osatu bat baizik, zeina oso modu korapilatsuan egituratzen den. Badu merkatua deritzan sarea zeinerako produzitzen duen irabazien arabera; badu ordena zaintzarako prestaturiko polizia mota desberdinak eta Estatu eta internazional arloko nazio armadak; badu finantza egitura bat eta bertan ari diren exekutibo ondo baino hobetu sarituak, eta baita beren zeregina betetzen duten alderdi politiko eta politikari, hitz batez, kapitalaren krimenen zantzuak desitxuratzen eta ezkutatzen (erretolika aberkoi eta demokratikoarekin igurtziz) ari diren morroiak.

Hortik, gure gizartean sortzen diren desmasien aurrean derrigorrezkoa da geure buruari galdetzea ikertzaile batek hilketa baten aurrean egingo lukeen modura: zeini egiten dio mesede heriotza honek? Zeini egiten dion mesede natura hain modu zentzugabean ustiatzea? Zergatik diru publikoarekin banku pribatuen zuloak estali herritarren kaltetan? Edo aberatsei zerga zuzenak jaitsi eta denok ordaintzen ditugun zeharkakoak handitu? Eta batez ere, zergatik jasaten dugu hain egoera larria eztanda egin gabe?

Nire gaitasuna guzti horri buruz nahiko murritza denez eta batez ere orriotan ezina denez, politikoen jukutriaz arituko natzaizue, adibide batzuk jarriz.

Erabaki hori zeini egiten dio mesede? Berriro galdera. Aitzakiak direnak direla Troikak Europako Batasunaren mailan eta PPk Espainiar estatuan lau urteotan hartu dituzten erabaki guztiak kapitalaren aldekoak izan direla zalantza gutxi: PPk elektrika alorrean hartutako erabakiak oligopolioen mesederako izan direla herritarren eta energia berriztatzaileen kalterako zalantza gutxi. Gauza bera bankaren erreskatearekin. Alabaina, gurean, EAJ artista dugu igeri egin eta arropa zaintzen maisu, onura guztiak beren kargu hartzeko eta emaitza txarrak Estatuari, Europari edo ezkerreko muturreko joerari. Herria eta aberria hitzak ahoan baina kapitalisten, lagunen edo aipa ezinezkoen interesen alde, beti.

Bi adibide: atez atekoaren auzia inposaketa, kuxidadea zela eta herri galdeketa bandera (beraiek inoiz egin ez dutena) jo eta ke aritu ziren, (PSEren laguntzarekin) aurreko legegintzaldian, aferaren oinarrian zegoen Errauskailuaren auzia ezkutatuz. Zeina foru gobernua berreskuratu bezain pronto argira azaldu duen. Izan ere, Errauskailuak janaria behar du, erretzeko gaia, eta birziklapen tasa handituz, eta batez ere organikoaren bilketa aurrera joanez gero, Errauskailuak ez baitu zentzurik. Oso kutsagarria da eta aldaketa klimatikoaren eragilea ere, bere neurrian. Hor daude Zabalgarbiren gas (CO2) isurketaren emaitzak. Eusko Jaurlaritzaren hitzak eta pitzak iruzurra galanta bilakatzen dira halako egitasmoekin. Kontua da Errauskailua negozioa dela patrika batzuentzako. Nola sinatu zuten finantza erakundeekin ikusi besterik ez dago. Naomi Kleinek arrazoia du dioenean ezinezkoa izango zaigula naturaren hondamendiari aurre egitea kapitalisten eta beren morroiei aurre egiten ez badiegu. Ezin gera geldi besoak gurutzatuta Errauskailua eraikitzen hasten badira eta, Pasaian bezala, atez atekoa eraisten hasten badira. Bigarren gaia: zergaren harmonizazioaren aitzakia Gipuzkoan aberatsei zergak murrizteko. Gogoratzen zarete ditxosozko LOAPAz? Harmonizazioak esan nahi zuen autonomi erkide guztiak parekatzea: kafesnea denontzat. Egun gauza bera kontzertuarekin. Kasu horretan, EAJ, haserretu egin da bere kalterako baita kudeatzen duen “txiringitoak” galdu egingo bai luke. Zergatik ez dute harmonizatu Gipuzkoaren mailarekin? Jakina, kontua ez baitzen harmonizazioa, Gipuzkoan zergen demokratizazioaren aldeko aurrerapausotxoa (gehiago dutenei gehiago eskatu gutxi dutenen mesederako) bertan behera uztea baizik. Gauza bera egiten ari dira Gasteizen PPrekin batera. Dena kanpoko kapitala eta bertako kapitalisten inbertsioa erakarriko duelakoan…

Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du bere azken liburuan larrialdi klimatikoaz ohartarazten digu, eta horren erantzulea den Kapitalismoaren jarduerari azkar eta modu erradikalean aurre egin behar zaiola aldarrikatu. Ados nago iritsi horrekin. Eta nago ere, ezkerra, zoritxarrez, orain arte motel, ezgai, noraezean dabilela arazoari aurre nola egin ez dakiela, gehienetan defentsibak eta kapitalaren logikaren baitan. Horren adibidea litzateke VWek automobilen kutsadura-neurgailuekin egindako iruzurraren aurrean Nafarroako Gobernuak (Ezkerreko gobernua) eta sindikatuek ageri duten beldurra eta espantua multinazionalak Landabeneko lantokian egin behar dituen inbertsioak bertan behera ez ote diren geratuko. Ulergarria da gobernuak ondasunaren galeren eta langileek lanpostuen galtzeari beldur izatea, baina produkzio asmoak zein baldintzak egiten diren ezin ditugu ahaztu edo saihestu. Langileen lan-baldintzak hobetzeko edo kutsadura murrizteko inbertsioak balira, gaitz erdi; alabaina automobilen kopura gehitzeko bada? Eta hala da. Noiz arte lotu behar dugu lantegi baten iraupena ingurumenarekin talka egiten duen produkzio motarekin? Hauteskunde programak, sindikatuen kongresuetako programak, Alternatiba-Herria bezalako jai egunerako dira, soil soilik? Irabazia nora kapitala hara. Eta gu?

BERRIAn argitaratua

X