Rodríguez «Arau berria onartezina da, adinekoei ematen zaien arreta zuzena 1998ko Dekretuak arautzen zuena baino txikiagoa baita»

EH Bilduk Jaurlaritzari eskatu dio erretiratu dezala Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretua, murrizketak ekarriko dituelako mendekotasuna duten pertsonen arretan. Ander Rodríguez legebiltzarkideak Artolazabal sailburuari egindako interpelazioan adierazi duenez, “saldu nahi izan digute Dekretu berriak hobetu egingo duela egoitzetan ematen den arreta. Baina gezurra da. Adinekoei ematen zaien arreta zuzena 1998ko Dekretuak arautzen zuena baino txikiagoa izango da. Izan ere, Dekretu berriak aurreikusten du langile bakoitzak urtero, 200 ordu gutxiago izango dituela egoiliarrak artatzeko”.

Gehiago irakurri…

Noren babeserako arkitektura? (Maria Del Rio)

Tarteka, oso erabiliak ez diren hitzak modan jartzen dira; horietako bat «bolardo» da. Batik bat, 2017ko Rambletako erasoaren ostean izan genuen eraso terroristen aurrean babesteko oztopo horien berri, eta egun, bereziki jendetsuak diren jaietan eta ospakizunetan oraindik ere deigarriak egiten zaizkigu. Ezaguna egin da ere Bilboko Portuko harresi handia, kasu honetan, oztopo horren helburua polizoiak ekiditea omen da. Espazio publikoaren sekurizazioa gero eta argiagoa da, askotan bolardoak edota harresiak bezain nabarmena ez bada ere.

Gehiago irakurri…

Jaiak geureak dira (Maria del Rio)

Pixkanaka-pixkanaka herriko jaiak bukatzen doaz. Gehienetan, balorazio positiboak egin izan dira, bai udalen partetik, baita herri mugimenduetatik ere. Tamalez, ohikoa bilakatu da sexu erasoak salatu behar izatea. Erasorik gabeko jai-guneak eraikitzeko lana aitortzeko modukoa izan arren, gure segurtasuna eta askatasuna ez dugu oraindik bermatuta. Badira erantzun-protokoloak, gero eta mobilizazio jendetsuagoak, elkar-zaintza eta autodefentsa kontzeptuak gero eta ezagunagoak zaizkigu, eta erasotzaileak ongietorriak ez direla aspertu arte aldarrikatu dugu. Halere, gure herriko jaiak errespetuan eta parekidetasunean gozatzeko arazoak izaten jarraitzen dugu: gure jai-guneak ez dira eremu guztiz askeak.

Gehiago irakurri…

Hiri biziak (Maria del Rio)

Gero eta turista gehiago ikusi ahal ditugu gure kaleetan, udan zehar bati baino gehiagori lagundu diot tranbiarako txartela erosten, edo Alde Zaharrera nola joan esan egin diot. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen hasiak gara, baina oraindik bilbotarrok harritzen gara agertzen hasten direnean. Gureak sortzen duen interesa atsegina bazaigu ere, turismo eredu gero eta jasangaitzagoa suertatzen zaigula esango nuke. Egia da Donostian tarteka bizi duten “inbasiotik” oraindik urrun gaudela, baina hala ere, ondorioak nabaritzen hasiak gara. Galdu dut kontua Bilboko erdialdean zenbat hotel zabaldu berri dituzten… eta zenbat zabalduko dituzte laster? Zer gertatzen ari da pisu turistikoekin?

Gehiago irakurri…

Usteak erdiak ustel (Maria del Rio)

Gure opor-bidaian etenaldi txiki bat egin genuen Madrilen. Aukera ezin hobea izan zen erakustaldi interesgarriez gozatu eta kontzertu on bat entzuteko. Halere, dena ez zen horren atsegina izan. Garraio publikoa, metroa zein trena, hartu genuen bakoitzean polizia bidaiariak identifikatzen ikusi genuen; kasu guztietan identifikazio etnikotzat jo zitezkeenak, eta ez ziren gutxieneko errespetuarekin egin. Behaketarako tarte txikia izan zen, arinegia ondorioak ateratzeko; baina gorputzean ezinegona eragiteaz gain, estereotipoen inguruan hausnartzera eraman ninduen.

Gehiago irakurri…

X