Estarrona «Iraingarria da tonbola bat antolatzea kulturgintzak behar-beharrezko dituzten laguntzak banatzeko»

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzea plenoan Eusko Jaularitzak kulturgintzako autonomoekin antolatutako dirulaguntza zozketa salatuz: «Zorteak erabakiko du laguntzak nork jaso eta nork ez. Jendearen oinarrizko beharrekin ezin da horrela jokatu. Kulturgintza oso haserre dago Jaurlaritzarekin, iraingarria delako tonbola bat antolatzea behar-beharrezko dituzten laguntzak banatzeko. Baten batek imajinatzen du DBE-RGI zozketa bidez banatzea?».

Josu Estarrona «Por la huelga digital, cambian el nombre de una partida presupuestaria. Una chapuza»

Nuestro compañero y miembro de "EH Bildu Legebiltzar" Josu Estarrona Elizondo resume la atención del Eusko Jaularitza al sector cultural ante el #COVID19: una CHAPUZA.Tardó un mes en interesarse por el sector. Descartó una ayuda específica. Rectificó por la huelga digital. ¿Y qué hizo? Cambiar el nombre de una partida presupuestaria.La ayuda del Gobierno Vasco a la industria cultural es un sorteo para repartir una paguita de 350€ que cubre poco más que la cuota de autónomos. Como si habláramos de los toldos de la Concha.Autonomoekin lasterketa antolatu zuen Eusko Jaularitzak dirulaguntzak banatzeko.Kulturgintzarekin, ordea, zozketa egingo du. Zorteak erabakiko du laguntzak nork jaso eta nork ez. "Jendearen oinarrizko beharrekin ezin da horrela jokatu".#Kulturgintza oso haserre dago Jaurlaritzarekin, iraingarria delako tonbola bat antolatzea behar-beharrezko dituzten laguntzak banatzeko. "Baten batek imajinatzen du DBE-RGI zozketa bidez banatzea?"

Gepostet von Alternatiba am Freitag, 15. Mai 2020

Estarrona «Mozal Digitala adierazpen zein iritzi askatasunaren eta parte-hartze politikoaren oinarrizko eskubideen aurka doa»

Gure kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronak aurkeztutako proposamenaren ondorioz, Gasteizko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio Gobernu espainolaren Mozal Lege Digitalaren aurka jo dezala eta, zehazki, ez-konstituzionaltasun helegitea aurkez dezala, Mozal Digitala funtsezko eskubide eta askatasun demokratikoen kontrako eraso larria delako.

Gehiago irakurri…

Alternatiba Diadan izango da, Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidea babesteko

Urtero bezala, Alternatibaren ordezkaritza batek Kataluniako Egun Nazionalean, Diadan, parte hartuko du bihar. 2017ko urriaren 1ean abiatutako epe honek mugarri berria izango du galdeketako buruzagien aurkako epaiketaren ebazpenarekin. Egoera honetan, berriro ere, Alternatibak ospakizunetan zein aldarrikapenetan parte hartu eta eragile sozial eta politikoekin bilerak egingo ditu.

Gehiago irakurri…

Josu Estarrona «Herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke»

Gure kide Josu Estarrona Elizondo eusko legebiltzarrean: «Herri erronka dugu aurrean, baina jaiotze-tasa igotzea ez da bere horretan herri helburua, gaur berriro ere Lehendakariak esan duen bezala, herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke. III Eskuartean dugun arazoa ez da, hainbatetan esan duzun moduan: “haurrak ekarri behar ditugula pentsioak mantentzeko edo eskulana behar dugulako”, ez gara ari ongizate ereduaren finantzaketaz. Auzia da gazteak eta ez hain gazteok seme-alabak izan ala ez aukeratu ahal izatea, eta horretarako, baldintza sozial eta ekonomikoak ematea. Herri honetan, gaur egun, guztiok ez ditugulako aukera berdinak guraso izateko.Eta horretan eragin behar dugu, baldintza sozio-ekonomiko onak sortzen; eta horretarako ausardia eta jauzi kualitatibo bat ematea beharrezkoa da gazteriari zuzendutako politiketan».

Gehiago irakurri…

X