EHBildu

Diana Urrea 'Herritarentzat bestelako Euskal Herria eraikitzeko eskatzen dugu zuen botoa'

Eskertu nahi dizuegu gaurko honetara hurbildu zareten guztiei, eta gure besarkadarik handiena bidali nahi diegu hemen egoterik ez dutenentzat. Izan ere, abiatu berri dugun kanpaina honetan, ezinbestekoa dugu zuén guztien indarra, Europa eraldatzeko bidean Euskal Herria bera irauli behar dugulako.



Diana Urrea 'Ez dugu guretzako botorik eskatzen, zuentzat baizik. Bestelako Euskal Herria eraiki nahi dutenentzat'

Kanpainan gaude, beste behin ere, eta hasieratik argi hitz egin nahi dugu: ez dugu guretzako botorik eskatzen, zuentzat baizik, herritarrentzat. Bestelako Euskal Herria eraiki nahi dutenentzat, burujabetza nahi duzuen eta nahi dugun guztiontzat. Gure etorkizunaren jabe izan nahi dugulako, dena eraldatzeko eta boterea herritarrei bueltarazteko. Baina horretarako guztion indarra behar dugu, herriz herri eta auzoz auzo.



Matute "Bi aukera baino ez dira, herritarren eskubideak defendatuko dituen EHBildurena eta erregimenaren alderdiena, PNV barne, Troikaren ordezkari instituzionalena"

Abiatu berri dugun kanpaina honetan ezinbestekoa dugu zuen guztien indarra, Europa eraldatzeko bidean Euskal Herria bera irauli behar dugulako. Ongi daki Ezkerraldeak zer nolako ondorioak dituzten gure bizitzetan Europatik datozen inposizioek, eta horien kontrako borroka berton hasten dela zalantzarik ez izan. 



Europako hauteskundeetarako EHBilduren programa

Hemen Europako Hauteskundeen EHBilduren programa, herritarren 400 ekarpen baino gehiagorekin osatu dena.



EHBilduren aldizkari digitalaren 4. alea: Kutxabank, pribatizaziotik iruzurrera

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kutxabank pribatizatzeko PNV eta PPren ahaleginaren inguruko hausnarketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



EHBilduren aldizkari digitalaren 3. alea: AHT Indondik inora

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Abiadura Handiko Trenaren sarraski ekonomiko, sozial eta naturalaren irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Europako Parlamenturako Hautagaitzaren Manifestua "Herriek erabaki"

Bi ardatz nagusi ditu: beren etorkizuna eraikitzea eraiki nahi duten herrien defentsa eta herritarrei bizkarra ematen dien Europako Batasunari errotiko kritika egitea, Troikaren inposaketak salatuz. Bankuak erreskatatu baina herritarrak desjabetu egiten dituen EBren aurrean, gure konpromisoa Herrien Europa da, pertsonen eskubideak lehenetsiko dituena gaur egun gertatzen denaren kontra, Europako erakundeeak korporazio kapitalistak baldintzatuak daudela.



Europako Hauteskundeetarako hautagaitza osatzeko Hitzarmen Politikoa sinatu dute EHBildu eta BNGk

Honako agiri honen bidez, Euskal Herria Bildu koalizioak eta Bloque Nacionalista Galego alderdiak berariazko hautagaitza sustatzeko konpromisoa hartzen dugu 2014ko maiatzaren 25ean egitekoak diren Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako. Hautagaitza horren osaketari dagozkion akordioak itxi bitartean, BNGk eta EHBilduk hitzematen dugu gure nazioetan, hau da, Galizian eta Euskal Herrian, hauteskunde-aliantza horren subjektu politiko nagusi gisa jokatuko dugula.



EHBilduren aldizkari digitalaren 2. alea "Emakumeok erabaki, Euskal Herria feminista eraiki"

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala plazaratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, martxoaren 8ari begirako irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Asier Vega: "Kapitalaren hirukoaren hitzarmen fiskalari esker, Bizkaian aberats izatea oso merke ateratzen da oraindik"

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren parte-hartzea Bizkaiko Batzarrean EAJ-PSE-PP hirukoaren hitzarmen fiskalaren inguruan hitz egiteko; Aberatsenei oraindik gutxiago ordaintzeko eskubidea ematen dien hitzarmen, alegia. 



Sindikatu edukia