Feminismoa

Bilbon Emakumeen Etxea martxan jartzea proposatu dugu parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko

Alternatibako kide eta EHbilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek azpimarratu duenez, Emakumeen Etxea “debate eta hausnarketarako topagune bat izango da mugimendu feministarentzat, emakume taldeentzat eta norbanako gisa parte hartu nahi duten emakume guztientzat”. 



Ezt(e)i-bidaiak

Emakumeen kontrako indarkeria eremu askotatik dator. Testuinguru orokorra emakumeen kontrako indarkeriarena da, eta horrek baldintza ezin hobeak sortzen ditu gizonek emakumeen kontra indarkeria erabil dezaten. Publizitateak kontsumorako produktu gisa aurkezten ditu emakumeak, nahi erara erabil daitekeen merkantzia gisa. Hedabideen eduki askori sexismoa darie, estereotipoz gainezka, eta emakumeak ezkutatzea edo gutxiestea ohikoa da.



Diana Urrea "Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute"

Egun sufritzen dugun krisia ez da gaurkoa emakumeentzat, ezta atzokoa ere. Sistema kapitalistak inposatu digun betiko egoera da: Indartu eta elikatu egiten da gizonezkoei eskubide gehiago eta pribilegio gehiago ematen dizkion sistema patriarkalari esker. Sistemak boterea, baliabideak, guneak ezberdin banatzen ditu gizonezkoen eta emakumezkoen harreman hierarkiakoaren arabera.


EH Bilduk indarkeria matxistari buruzko ponentzia eratu nahi du arazo hori eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izanik, azaroaren 25ak ekimenari ematen dion sinbolismoa aintzat hartuta, EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrak emakumeen kontrako bortizkeriari buruzko ponentzia sor dezala proposatu du, "indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko", Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak Lur Etxeberriarekin batera adierazi dutenez.



Zinismoa, kondenak eta hiletak indarkeria matxistaren aurrean

Feminismoak erakutsi zigun gauza pertsonalak politiko ere izan daitezkeela, eta errealitate bat izendatzeak ikusgai bihurtzen duela; hori guztia ikasi dugunetik, gizonek emakumeak erailtzen eta erasotzen dituzten kasuak ez dira anonimotasunean geratzen, ez dira pasiozko krimentzat hartzen, ez dira bikote-dinamika kaltegarrien ondorio naturaltzat jotzen, edo ez dira gizonezko buru gaixoen ekintzen emaitza.



Indarkeria matxistari eta atzean dagoen desberdintasun estrukturalari aurre egiteko deia

Aurten 15 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ezarri zuenetik. Dominikar Errepublikan Mirabal ahizpak (Patria, Minerva eta Maria Teresa), Trujilloren diktaduraren aurka egiteagatik atxilotuak, torturatuak eta, azkenik, 1960ko azaroaren 25ean erailak izan zirela gogora ekartzen dugu urtero.



Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitu dituen mobilizazioekin bat egiten du EHBilduk

Indarkeria sexistak emakume eta gizonen arteko botere-harremanetan du jatorria eta botere-harreman hauek mantentzera edo indartzera dator. Arazoa egiturazkoa da, indarkeria sexista sistema oso batek eusten eta ahalbidetzen baitu. Patriarkatuaren adierazpiderik larriena da, icebergaren punta. Hortaz, erasoak ez dira gertaera isolatuak.



Berdintasunerako Foru Organo bat arduratuko da kontratu, diru laguntza eta politika publikoetan emakumeak diskrimina ez daitezen zaintzeaz

Berdintasuneko zuzendari nagusi Laura Gómezek eta Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Foru Arauaren aurreproiektua, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezten den lehena. Arau honen hasierako zirriborroa urriaren 15ean jarri zen erakusgai eta 20 lanegunetan herritarren ekarpen eta proposamenak jasoko dira. Ondoren, Batzar Nagusietako tramitazioa hasiko da.



Urreak Urkulluri "Pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia dauka"

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkullu lehendakariari, "Jaurlaritzak pobreziaren feminizazioaren aurka lan egitea lehentasun moduan duen jakiteko". EH Bilduren ordezkariak adierazi du "pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia duela".



Gipuzkoak 165.000 euro bideratuko ditu Emakumeen Mundu Martxa laguntzera, emakumeen pobreziaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezek, gaur aurkeztu ditu bi hitzarmenak Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako ordezkari Idoia Trenorrekin. MMMko nazioarteko idazkaritzako ordezkari den Graça Samok Mozambiketik bidalitako bideo baten bidez hitz batzuk esan ditu Aldundiaren laguntza eskertzeko.



Sindikatu edukia