Iritzia

1977ko maiatz odoltsua Errenterian

Nola eta zergatik gertatu zen maiatz odoltsua? Gogoratzen dut Amnistiaren Aldeko Batzordeek Greba Orokorra prestatu behar zela eta herriko asanbladaegiteko deia lau haizetara zabaldu zela. Maiatzaren 7an mila eta bostehun herritar inguru bildu ginen. Bigarrena 11n egin zen: sei mila herritar, errenteriarrak gehienak, baina baita ondoko herrietatik etorritakoak ere. Lezo, Pasaia eta Oiartzundik batez ere. Espero zen bezala, lantegietako iritzia eta herri asanbladarena bat eginik azaldu dira greba orokorraren alde. 



Abiadura handiko ustelkeria

Gure ustez, froga ugari eta anitzak daude, eta horietako asko Barcenasen agiriekin zerikusia duen gauza orotan azaltzen dira. Espainiako estatuaren geografian zehar esleitu diren obra publikoetan gauzatu dira frogak, baina modu berezian topatu daitezke gure herrian Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan ere.



Mapa beldurgarriak

Baina badira ere mapa miresgarriagoak, hala nola gatazkak gainditu dituzten edota gainditu bidean dauden herrietakoak, Irlandatik Kolonbiaraino, bakean oinarritutako etorkizuna eta normalizazio politikoa lortzeko bidean presoen egoera kudeatzea ezinbestekoa dela egiaztatzen dituztenak. Izan ere, aitortza, egia eta justizia ahalbidetuko dituen edozein prozesuan aurrera egiteko funtsezkoena zera da: biktima berriak sortzeari uztea.



Duela berrogei urte, Errenterian

Duela berrogei urte Amnistiaren aldeko astean gertatutakoak gogoratzeko ekitaldi sorta antolatu dutela Kalera Kalera mugimenduak Errenteria-Oreretan. Ondo dago gertatutakoak gogoratzea eta horren inguruan hausnarketa egitea. Nik jada, idatzi behar nuen ia guztia idatzia dut, eta oroimenaren aldetik, urteak aurrera geroz eta lausoagoak ditudalako bizipenak, garai haietan idatzitakoak berrirakurtzen ditut noizean behin.



Kalamu elkarteak

Donostiako Udalak onetsitako araudia aurrera pauso handia izan zen, izan ere, kalamuaren gaia aspalditik dago bi agendatan: publikoan eta politikoan. Bi horietan, eta gaur egungo marko politiko-juridikoan, kalamuaren kontsumoak eta banaketak zailtasun handiak dituzte. Oztopoak oztopo, arautegia onartuta, esan behar dugu asmatu genuela. Araudiak, hain zuzen, honako helburu hauek zituen: eskubide zibilak handitzea; paradigma aldaketa bat egitea; arriskuak gutxitzea eta debate publikoa egitea.



Langile klasea missing dago?

Baina langileria hor dirau. Izan finko, izan prekario; kontratua bukatuko zaiolako edo lantegia deslokalizatuko ote dioten etorkizunari beldur, baina bere izerditik bizi den  langilez inguratuta bizi gara; turismo egitea goazen tokietako ostalaritzan edo supermerkatuetan; gure inguruko saltokietan, industria poligonoetan, errepideak artatzen, mendi lanetan, neskame klase ertaineko eta ez hain ertaineko etxeetan, edo zahar-etxetan.



Hariak

“Istorioak, zertarako kontatzen diren bai al dakizun”, errepikatu dio. “Ba, ez dakit, une goxo bat pasatzeko edo”. “Bai, hori ere egia da; baina istorioen benetako balio da, kontatu duenaren oroimena gordetzea. Halaxe zioen gure amak. Istorioa gogoratzerakoan hari ikusezin batzuek lotzen zaituzte kontatzailearekin. Bere ahotsa, bere keinuak, bere arnasa eta begiradak gogoratuko dituzu, eta horrela, beti izango da zurekin. Hori esaten zigun amak”.



Ogia versus giza eskubideak?

Karl Marxek zioenez, sabela hutsik ezin da filosofian murgildu. Giza Eskubideen Kartak  oinarrikotzat jotzen du, besteen artean, gizakiak ondo elikatzeko duen eskubidea. Aurtengo urrian mendeurrena egingo duen Lehen Iraultza Sozialista, “ogia, bakea eta askatasuna!” aldarriekin hasi zen.



Bere obrengatik ezagutuko dituzu

Esate baterako, PPk ez bezala, EAJk haserre planeta egiten du neoliberala dela salatzen diotenean, Batez ere ELAtik badatorkio salaketa. Berehala, Hezkuntza eta Osasungintza jartzen lekuko. Espainiako bi instituzioekin konparatuz egia da hobetu daudela, baina ezin da ezkutatu azken hogei urtetan bi instituzio horien izan duten higadura edo argaltzea zerbitzuen aldetik, eta batez ere bertako langileen egoera txarrera jo duela nabarmen.



Metaforak ez dira beti zuzen erabiltzen

Ibarretxek Everesteko gailurrarekin identifikatu zuen independentzia, eta katalanei eskalatzeko geratzen zaien erronka gailurrera iristea; eta bere Plana, berriz, (Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena), bigarren kanpalekura iristearekin lotu zuen. Beraz, metafora garbia zen, gu bigarreneraino heldu izan ginen, baina arrazoi desberdinenegatik ezin izan genuen aurrera joan. Orain katalanek dute aukera.



Sindikatu edukia