Bizkaia

Asier Vega:"Elitezko kirolariak dira gehien irabazi eta faborezko tratu handiena jasotzen dutenak Bizkaian"

Gai honen inguruan otsaileko Osoko Bilkuran esan nuenaren ildo beretik, Arau Proposamen honen bitartez 6/2006 Foru Arauaren moldaketa proposatzen dogu, hain zuzen ere, etekin irregularretan aplikatzen den salbuezpena mugatzea eskatzen dogu



http://www.debbiecripps.co.uk/index.php/professional-writing-services-los-angeles

EH Bilduk ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak erantzukizun zuzena duela Karraspion bultzatu duen hirigintza proiektuan. EAEko Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo duen proiektuarekin “garbi gelditu da ez duela bere ardura bete”. Horregatik, EH Bilduk Aldundiari erantzukizunak eskatuko dizkiola iragarri du.



http://www.tencas.com/

Ana Etxarte zinegotziak bere ardura adierazi du hurrengo asteetan esleituko diren Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide-zubiaren eraikuntza lanetan San Mames Barrian eraikuntzaren lanetan gertatutakoa errepikatu daitekeela iritzita. Bertan, azpikontratek ez zuten Bizkaiko Sektorearen Lan Hitzarmena aplikatzen eta langileak ia esklabotza-baldintzetan zeuden, 12 orduko lanaldiaekin eta astelehenetik iganderarteko lan asteekin.



Manifestazioa: Libre, epaiketa politikorik ez (Bilbo)

Hurrengo urriaren 26an Bilbon egingo den "Libre, epaiketa politikorik ez" lemapeko manifestazioan parte hartzera deitu dute, alde batetik, Euskal Herriko gazteriaren kontrako epaiketa politikoekin behin betirako bukatzea eskatzeko, eta bide batez, epaituak izaten ari diren dozenaka euskal gazte guztiei gizartearen elkartasuna bidaltzeko.



Elkartasun topaketak (Lemoa)

Datorren larunbatean elkartasun topaketak izango dira Lemoan.



Urkulluk azaldu behar du zein izan den bere esku-hartzea Iurbenor auzian, susmo guztiak argitze aldera

Egunotan Bizkaian epaitzen ari den Iurbenor auzian Jabyer Fernandez enpresariak Iñigo Urkulluren eta EAJren aurka egindako akusazioen larritasuna kontuan hartuta, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du lehendakariak horren inguruko azalpenak ematea. Hori dela eta, hilaren 18an egitekoa den kontrolerako osoko bilkuran galdera zehatza egingo dio, "Urkulluk argi eta garbi azaldu behar duelako auzi horretan aipatzen ari diren proiektuetan izan duen esku-hartzea eta zertan gauzatu den, esku-hartze hori benetan egon bada.



Getxoko Udala: Gardentasuna? Gobernu ona? Kudeaketa ona?

Kurtso berria dugu baina Getxoko udalean duguna ez da batere berria. Pasa den uztailaren 12ko Getxoberrin, Getxoko EAJren Gobernua, Udal honen eta bere Erakunde Autonomoen gardentasuna eta burutzen ari diren kudeaketa ona saltzen saiatu zen. Harro sentitzen zen, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera (HKEE), Euskal Autonomi Erkidegoko lehen 25 Udalen barruan eta Bizkaiko 6garren udala izatea, zeinaren bere kontu publikoek ez duten hutsik aurkezten.



EHBilduk errenta irregularren araudia moldatzeko eskatu du, gehien duenak gehiago ordain dezan eta gainontzeko alderdiek baztertu dute

Errenta irregularrei aurreikusten zaizkien salbuespenak mugatu nahi ditu koalizioak, elusio fiskalerako zirrikitua direlako. Salbuespenak 300.000 euroraino soilik ezartzea proposatu du EH Bilduk baina EAJ, PSEk kontra bozkatu dute eta PP abstenitu egin da.



Bizkaiko Batzar Nagusiek Gizarte Larrialdirako Laguntzak bermatzeko eskatu diote Jaurlaritzari EH Bilduren ekimenez

EH Bilduko batzarkide Amaia Agirresarobek “egindako hanka sartzea konpontzeko” eskatu dio EAJri eta Jaurlaritzak “dituen ardurak bere gain hartu” behar dituela nabarmendu du. “Orain udaletxeek euren poltsikotik jarri behar dute dirua gero zeta handiagoa den eskariari erantzun ahal izateko baina denek ezingo diete horri aurre egin”.



EHBilduk bi proposamen aurkeztu ditu Bizkaian EJZ eta OHG zergak aldatuz politika fiskal justuagoa eta progresiboagoa lortzeko

EHBildu Udal Taldeak hurrengo udalbatzarrerako, hilak 25, aurkeztu dituen bi proposamenen berri eman du gaur goizean. Proposamen hauekin, gehien duenak gutxiago ordaintzean oinarrituta dagoen Bizkaiko politika fiskal atzerakoiaren baitan aldaketak sartu nahi ditu. Ana Etxarte zinegotziaren iritziz, proposamen hauekin “egoerari buelta eman” nahi zaio eta “justuagoa eta progresiboagoa den politika fiskal bat lortu”.



Sindikatu edukia