Araba

Aitor Miguel "Garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzenaren aldeko apustua egiten dugu FCCri uko eginez"

Aitor Miguel: ”Zabor grebaren arazoa ez zen benetan itxi, eta FCCk bere langileekiko presioarekin jarraitzen du, haiekin negoziatu gabe eta kaleratutako 8 langileak berronartu gabe. Enpresaren helburu bakarra etekin ekonomikoak handitzea da. Beste zabor kudeaketa eredu batetan sakontzeko garaia da, multinazionalen ase ezintasuna at uzten duena. Horregatik zabor lantaldearen bilera eskatzen dugu zaborren remunizipalizazioan aurrerapausoak emateko”



Salgado: «Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren»

Arabako Foru Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren, egoitza pribatuetara bideratu dituzten baina ez dituzte oinarrizko minimoak betetzen eta, horren ondorioz, diskriminazio argia pairatzen ari dira plaza publikoa dutenekin konparatzen baditugu”, ondorioztatu du Alternatibako kide eta Arabako Batzar Nagusietako batzarkide Luis Salgadok.



Sindikatu edukia