Araba

EHBilduk Garoñaren eraispena exijitu du behin betiko itxiera bermatzeko

EHBilduk Garoñaren eraispen prozesua berehala has dezan exijitu dio Madrilgo Gobernuari. PPren Gobernuak Santa Maria zentral nuklearraren itxiera sinatu ostean egin du eskaera EHBilduk Gasteizen emandako agerraldi batean. Bertan, Xabier Mikel Errekondok eta Rafa Larreinak (Madrilgo Kongresuan EH Bilduren ordezkariak) ez dela nahikoa azpimarratu dute. Horiekin batera, Belen Arrondo, Igor López de Munain, Luis Salgado eta Ane Aristi egon dira.



http://essaytop.technology/

Arabako Biltzar Nagusiek EH Bilduren proposamena ultraaktibitateari mugak ez jartzea onartu dute. Koalizioak aurkeztu duen mozioak Foru Aldundian edo instituzioaren elkarte eta enpresa publikoetako zein erakunde autonomoetako edo Aldundiari zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresetako langileen hitzarmen kolektiboen iraunaldia ez bukatzea eskatzen zuen. Horrez gain, PSEk eta EAJk egindako ekarpenak ere onartuak izan dira. Hasiera batean, Alderdi Popularrak sinatu badu ere, bozkatzeko orduan, Alderdi Popularrena izan ezik, gainontzeko talde guztien bozak jaso ditu.



http://www.hotelbellevuesuite.com/

ZER DA ARABA TRAN? Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duen proiektua da Araba Tran, erdi tren erdi tranbia.



Alternatibak Garoñaren bizitza luzatzeko aukera salatu du eta Gasteizen manifestatzera deitu du biharko

Alternatibako bozeramaile, eta alderdiko Mahai Ekologistako kide, Asier Vegak, irmo salatu du gaur Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak iragarritako erabakia, Garoñaren jabe Nuclenor enpresari urtebeteko epe berria eman diolako Garoñaren bizitza luzatzeko, orain arte behin betiko itxiera datorren uztailaren 6rako aurreikusita zegoen arren. Erabakia, esan duenez, “energiaren sektoreko enpresa handiekiko klase politikoak, eskumak bereziki, duen menpekotasunaren froga argia” da.



San Fermin urakana

Elkarte horri atxikimendua ematen dioten enpresariek uztailaren 7aren osteko egoerari buruz eztabaidatu omen dute. Une horretan, Arabako 49.851 lagunei eragiten dieten sektore-itun garrantzitsuen ultraeraginkortasunak azken arnasa emango du. “Iraungipena” delakoaren ondorioz, langile horiek gainetik dagoen hitzarmen baten baitan (Estatu mailako Hitzarmena) egongo dira edo zuzenean Langileen Estatutuaren berme legalaren babespean, hau da, 645,30 euroko hileko soldata eta urteroko 1.800 orduko lanaldiaren mehatxupean.



Iraultza Bolivartarraren aldeko mobilizazioa Gasteizen

Apirilak 24ean, Alternatiba Arabak Iraultza Bolivartarraren aldeko kontzentrazioa egin zuen Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea salatzeko. "Eraso inperialistaren aurrean, Iraultza Bolivartarra!" lemapean, indarkeria bat-batean uzteko eskatu diote Caprilesi eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu dute.



Alternatibak mobilizazioa egingo du bihar Gasteizen iraultza Bolivartarraren alde

Alternatibako bozeramaile Luis Maria Salgadok kalera ateratzera dei egin du Alternatiba Arabak bihar asteazkena, hilak 24, Gasteizko Posta kalean Correos aurrean arratsaldeko 19:30etan deitutako kontzentrazioan parte hartzera "Eraso inperialistaren aurrean, iraultza Bolivartarra!" lemapean egingo dena. Salgadok salatu du Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu du.



Manifestación sindicatos y comités de empresa (Gasteiz)

Araba Borrokan, la plataforma que agrupa a sindicatos, comités de empresa y colectivos sociales, recorrerá este jueves las calles de Gasteiz en una gran manifestación. Será en realidad una manifestación más de las que realizan todos los jueves los comités de las empresas afectadas por ERE, cierres o impagos. Pero en esta ocasión pretende ser una muestra de unidad para “condicionar las agendas políticas, presionar a la patronal y a las instituciones”.



Aguraindik ere, matxinatzeko arrazoiak

Krisiaz modu orokorrean hitz egitea, honezkero, nekagarria eta errepikakorra ere izan daiteke. Dagoeneko, ezkerreko gizon eta emakume guztiok bat gatoz esatean hau ez dela krisi ekonomiko soila, ez dela krisi zikliko horietako bat, kapitalismoaren babesleek irakatsi nahi izan diguten bezala, igaroko diren horietakoak eta azken buruan merkatuak ia berez konponduko dituena. Izan ere, errealitatean, sistema kapitalista beraren krisi bat da, krisi ekonomiko, ekologiko eta energetiko batean ondorioztatu dena. Egoera honetan, kaltetuak betikoak dira, bereziki emakumeak.

 



Herrizaingo sailak jarrera “oztopatzailea” izan du Nafarrate auzian

Koalizioak Legebiltzarrean Arartekoak egin duen agerraldia entzun ostean berretsi du bere iritzia. Lamarcak adierazi du berak Jaurlaritzak ez ziola eman Arartekoak eskatu zion informazio guztia.



Sindikatu edukia