Euskal Herria

Tortura errealitate ukaezina da Euskal Herrian

Tortura errealitate ukaezina da gure gizartean. Milaka dira izan diren salaketak, beste horrenbeste torturak salatzeko kalean eta instituzioetan egindako ekintzak, Pako Etxeberria mediku forentse ezaguna txosten zabala prestatzen ari da izandako torturen inguruan eta gizarte zibilak ere bere datuak bildu ditu. Euskal Memoria elkarteak egindako azterketaren arabera, azken hamarkadetan 5.667 tortura kasu izan dira azken hamarkadetan.



Full Article

Diana Urrea Alternatibako militantea da, eta EH Bilduko parlamentari ohia Gasteizko legebiltzarrean, gazteena. Andoni Unzalu PSEko aurpegi ezagunenetakoa da, parlamentari izana hau ere, eta eskarmentu handiko politikaria.



http://bethany-beach.com/

Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotzi Aitor Miguelek pasa den urtarrilaren 18an EH Bilduk Durangon antolatutako energia eredu berri baterako jardunaldietan egindako aurkezpen laburra. Miguelek Gasteizko esperientzia lokalean planteatzen duten eredua azaldu eta sistema desberdin eta jasangarri baten aldeko apustua plazaratzen du. 



Izar

Ama, zergatik jarri zenidan Izar izena?», galdetu dio alabatxoak ahots ahulez ohe ondoan dagoen amari. «Maite dudalako izen hori. Izarrak zeruan libre daude eta berezko argia dute. Behin mendian nengoen zeru izartsuari begira; orduan erabaki nuen nire alabari Izar jarriko niola. Zeru izartsuari begira askatasun sentimendu batek hartzen zaitu, imajinazioa pizten da eta orduan sentitzen duzu dena posible dela»



Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!

Aitzitik, itxaropenez bete gaitu gazte transexualekin berriki egindako ikerketa beten emaitzak; kasu honetan, haien identitatea errespetatu zuten familiek, haien ondoan egon eta babestu egin zituzten, eta nerabezaroan blokeorako tratamendua eskaini zitzaien. Ikerketa honetan egiaztatu da, bai bizi eta zoriontasun kalitate indizeak, bai antsietate indizeak eta bakoitzaren gorputzaren itxuragatik dituzten kezkak, bere adin bereko populazio ez transexualaren antzekoak edo hobeak direla.



Alternatibak giza eskubideen alde “aitzakiarik gabe” kalera ateratzeko deia egin du

Alternatibako bozermaile nazional Oskar Matutek Euskal Herria Bilduk atzo eginiko deialdia berretsi du, datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko, giza eskubiden alde eta Madril zein Parisko gobernuek “modu guztiz ulertezinean aplikatzen jarraitzen dituzten mendeku eta salbuespen politiken” aurka.



Aurten ere jolas ez sexista eta ez belikoen aldeko kanpaina sustatuko dugu

Haurren hazkuntza eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dira, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen joaten zaie. Jolasteko ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbestekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurra norbere identitatea eraikitzen astearekin batera, besteekiko pertzepzioa, harremantze-modua eta jendarteratzea lantzen da.



Gure kide Sandra Llano #LeftYouthStruggles topaketen manifestuaren irakurketan

Joan den abenduaren 1ean eta 2an, #LeftYouthStruggles gazte ezkertiarren Europako topaketak egin ziren Gernika-Lumon. GUE/NGL taldeak antolatuta, EH Bilduren taldea Europako legebiltzarrean, hitzartze ugari izan ziren askotariko erronka eta abagune politikoen gainean. Bukaeran, topaketen manifestua irakurri zuen Sandra Llano Alternatibako kideak. Hona hemen bideoa.



Giza eskubideen eguna

Giza eskubideen hizkuntza unibertsala, Babel Dorrearen ataka berberean dago. Egoera kaotikoan. Hitz bera erabiliz, gauza bat eta kontrakoa aldarrikatzen eta ulertzen da. Horregatik, inork ez du ezagutzen giza-eskubide izeneko epailerik. Ezinezkoa da, bada, existitzen ez den epailea, oro har, onartua izatea. Nork interpretatzen ditu giza eskubideak?



Sindikatu edukia