Klima aldaketaren aurkako borrokan sistema alternatiboak aldarrikatzeko manifestazioan izango gara

 

EH Bilduk babesa adierazi diogu bihar Bilbon aldaketa klimatikoaren aurka egingo den manifestazioari eta besteak beste, gure kide Diana Urrea eta Asier Vega koalizioko gainerakoekin batera, Dani Maeztu eta Andoni Rojorekin kasu, han izango dira. Hala, erakunde ekologista, gizarte mugimendu eta sindikatuen deialdiarekin bat egiten dugu, eta jendarteari dei zabala egiten dio bertaratzeko.

Koalizioak bereziki txalotu nahi du mobilizaziorako aukeratu den lema, zeinarekin goitik behera bat datorren: “Baditugu alternatibak. Sistema aldatu, ez klima”. “Hori da, hain zuzen, testuinguru honetan egin beharko genukeen hausnarketa: ez da hainbeste isuriak murriztea edo soilik energia kontsumoaren murrizketa bilatzea. Horrez gain, berebiziko garrantzia du hazkunde mugagabea bilatzen duen sistema honi alternatibak abian jartzea”, adierazi du Dani Maeztu legebiltzarkideak.

“Goiz ala beranduago konturatuko gara egun indarrean dagoen sistemak iraungitze data duela. Are eta arinago konturatu, are eta hobeago herritarren gehiengoarentzako. Bihar kalean egongo gara ingurumena deuseztatzen duen eta eskubideak zapaltzen dituen sistemari alternatibak aldarrikatzeko”, gaineratu du.

EranskinaTamaina
Klima.jpg64.04 KB