Ezt(e)i-bidaiak

Lur Etxeberria EHBilduren talde feministaren izenean

Eztei-bidaia esaten zaio ezkontzaren ondoren egiten den bidaiari ez ezik gizonezkoak emakumeari eraso egin ondoren etorri ohi den damutze uneari ere, eztitik gutxi duena, indarkeriaren zirkulua ixten baitu berriz ere hasteko. Indarkeria matxistarekin hazi eta bizi bagara ere, ezer gutxi dakigu indarkeria-mota horren inguruan, nola funtzionatzen duen, zergatik erabiltzen den eta, batez ere, nola gaindi dezakegun

Hasteko, benetako zailtasunak ditugu indarkeria matxista identifikatzeko. Erasorik ikusgarrienak eta dramatikoenak ikus ditzakegu, baina ez gure egunerokotasunean ohikoagoak diren indarkeria sotilagoak (kontrola, umiliazioa, desakreditazioa, jarrera paternalistak…). Erakundeen politika publikoek ere hala egiten dute, eta eraso agerikoenetara bideratzen dira, eraso horiek eusten dieten indarkeria bigunagoen aurrean itsu.

Bigarrenik, ez dira indarkeria matxistaren jatorrira jotzen duten politikak egiten. Indarkeria eta eraso matxistak ez dira gertaera isolatuak, ez dira salbuespena eta bai, ordea, gizon eta emakumeen arteko botere-harremanen adierazpen larriena, icebergaren punta, egiturazko arazoa. Indarkeria matxista sistemaren errore bat ez den neurrian, ordena soziala mantentzeko beharrezko mekanismoa den neurrian, ordena soziala bera zalantzan jartzea eskatzen du. Politika publiko gehienak, ordea, ez dira ausartzen zutabe horiek zalantzan jartzen, emakumeen gaizki-izateak beste batzuen pribilegioei eusten dielako agian.

Hirugarrenik, diskurtso zurien lurraldea bilakatu da indarkeriarena. Erakunde publiko eta alderdi gehienei erraza eta merkea zaie muturreko erasoak salatzeko argazkiak eta adierazpenak egitea, baldin eta ez badie haien lehentasunak aldatzea ekarriko. Beste egoera batean geundeke indarkeria matxista gainditzeko Abiadura Handiko Planean inbertituko balute. Izan ere, berdintasunari buruz asko hitz egiten da, baina ez da hainbeste praktikatzen. Politika isolatuak egiten dira, intentsitate gutxikoak; eta txapa moreak parekidetasunaren aldeko labela lortzeko baliatzen dira, parekidetasuna oztopatzen duten politikak egiten jarraitu ahal izateko.

Laugarrenik, emakumeen kontrako indarkeria eremu askotatik dator. Testuinguru orokorra emakumeen kontrako indarkeriarena da, eta horrek baldintza ezin hobeak sortzen ditu gizonek emakumeen kontra indarkeria erabil dezaten. Publizitateak kontsumorako produktu gisa aurkezten ditu emakumeak, nahi erara erabil daitekeen merkantzia gisa. Hedabideen eduki askori sexismoa darie, estereotipoz gainezka, eta emakumeak ezkutatzea edo gutxiestea ohikoa da. Bankuek emakume bakarrez osatutako familiak etxegabetzen dituzte, eta kapitalak emakumeei erreserbatzen dizkie ordaindu gabeko zaintza-lanak. Hala ere, ez da publizitate eta hedabideen edukiak arautzeko neurri eraginkorrik ezartzen, ezta emakumeen autonomia ekonomikoa sustatzeko neurri berezirik ere, batzuk aipatzearren.

Egoerak politika integralak eskatzen ditu, prebentzioan oinarrituko direnak. Beharrezkoa da gizonengan gehiago erreparatzea, gizon izateko eredu alternatiboak sortzen laguntzea, maskulinitate-eredu hegemonikoa (oldarkorra, bere burua kontrolatzeko gai ez dena) gainditzea. Beharrezkoa da, besteak beste, maitasun erromantikoaren ideologia zalantzan jartzea eta emakume indartsuak eta askeak sortzen laguntzea.

Indarkeria matxista gainditzeak pertsonen esplotazioan oinarrituko ez den sistema bat sortzea eskatzen du, harreman horizontalak arau orokor izango direna eta ez salbuespena. Orduan, bai, egingo ditugu guztiok ezt(e)i-bidaiak.

EHBildu

Araiz: “Gure proposamena: nafarrok erabaki behar dugu gure etorkizuna eta horretarako agenda demokratikoa adostu behar dugu”

Adolfo Araizen atzoko hitzak:

“Nafarroan ateak eta leihoak irekitzeko garaia iritsi da; zikloz aldatzeko unea, Erregimena amaitzekoa, eta demokratizazioari ekitekoa, bai bizitza politikoan, bai sozialean, ekonomian, kulturan…”

Horrela hasten da gaur Nafar jendarteari aurkeztu nahi diogun proposamena. Uste dugulako ate eta leiho horien barruan gure askatasuna bahituta egon dela. Gure eskubideak giltzapean izan dituzte, erabakitzeko eskubidea aspaldian lapurtu ziguten nafarroi ate eta leiho horien atzetik.

Aspalditik ere belaunaldi desberdinetako nafarrok pairatu ditugu gure eskubideen ukapenaren ondorio latzak.

Ukapen injustu honen kontrako eta nafar guztion eskubideen aldeko borrokak ez du eten izan.

Urte asko pasa dira eta lehenago hitz egin duten hiru lagunek adierazi bezala, ukapen eta menpekotasun egoera honi bukaera eman behar diogu.

Nafarron erabakia bahitua izan dutenek, erregimena osatzen dutenek, nafarrok makurrarazi nahi izan gaituzte, askatasunaren aldeko nahia eta borroka desagerrarazi, euskal kultura eta hizkuntza desagerrarazi nahi izan dute.

Bainan, hementxe gaude, bizirautea lortu dugu eta horregatik etorri gara kantxa honetara, partida irabaztera. Partida zaila izan da eta zaila izanen da. Hala ere, arriskuak neurtuz eta ausardiaz, partida irabaz dezakegu… Eta irabaziko dugu.

Nafar jendarteak aski dela esan duelako.

Hasta ahora Del Burgo, Urralburu, Alli, Sanz, Barcina y sus acólitos no han sido capaces de jugar limpio.

Aprovechando que estamos en este frontón, podemos decir que han jugado siempre haciendo trampas. Ellos han jugado con la pelota y no han dejado salir a nadie a cancha. Y cuando se ha conseguido entrar los jueces han sido suyos y han decidido siempre a su favor. No, el Régimen y su valedores no han tenido nunca el valor de entrar a una cancha sin que los jueces sean suyos. Pelotari kaxkarrak dira!

Pero, ¡Ha llegado la hora de decir basta!

Ha llegado la hora de construir entre todos y todas una Navarra donde la ciudadanía navarra tenga la primera y la última palabra en todo lo que nos concierne.

Ya vale que todas las decisiones importantes no estén en nuestras manos.

Se equivocan quienes piensan que en el siglo XXI van a seguir gobernando en Nafarroa como si estuvieramos en en 1841, o en 1936: quienes todavía hoy gobiernan, lo hacen a favor de los intereses de una minoría, una élite, una manada de lobos y en contra de las necesidades e intereses de la mayoría.
Si algo ha quedado demostrado durante estos 30 años, desde Del Burgo a Barcina, pasando por todos los demás, es que Régimen y Corrupción van de la mano, son las dos caras de la misma moneda.

Los navarros y navarras queremos tomar nuestras decisiones. Tenemos que tomar nuestras decisiones sin cortapisas y democráticamente. Queremos decidir como vamos a recaudar dinero para proteger y potenciar la educación y la sanidad pública, las políticas sociales. Queremos decidir en que tenemos que gastar el dinero público, el de todos y todas las navarras. Tenenemos derecho a vivir mejor y, para ello, tenemos que tener las riendas aquí.

Por eso hemos planteado una propuesta y un método para que Navarra, los navarros y navarras podamos decidir.

También afirmamos que la voluntad de EH Bildu es que Nafarroa, la antigua y noble Vasconia como se decía antes, trabaje conjuntamente con el resto de territorios vascos y que EHBildu tiene claro que el mejor futuro para la ciudadanía es la independencia de Euskal Herria.

Pero todo proyecto constituyente y democratizador para toda Euskal Herria debe articularse partiendo de la realidad actual.

Planteamos, por tanto, poner en marcha un proceso constituyente de Euskal Herria con tres vertientes, o dicho de otra manera, tres procesos diferenciados, basados en tres realidades (Navarra, CAV, Ipar Euskal Herria). Son los tres trozos del jarrón roto, los tres diferentes, separados, pero los tres igualmente necesarios para recomponer el jarrón de nuestro viejo estado navarro, nuestra Euskal Herria.

Tres puntos de partida diferentes por tanto, ritmos diferentes y velocidades distintas.
Como diferentes deberán ser las consultas, las preguntas a hacer y las decisiones a tomar.

Pero todo ello con un objetivo común: aquél que cuando los días de la Gamazada ya dejó escrito Gregorio Iribas, pariente del censor Iribas que hoy conocemos:

CITA TEXTUAL: “ante la conducta artera de los gobiernos españoles de dividir al pueblo vasco-navarro, nuestra postura ha de ser estrechar los vínculos, tendernos la mano, mostrar que la Euskal Herria es una en la defensa de sus venerables libertades”.
¡Los de UPN deberían leer más lo que escribían sus abuelos!

Ibilbide horren abiapuntua gu –Nafarroako herritarrok, alegia– subjektu politiko gisa sortzea eta antolatzea izango da, eta helmuga, Euskal Herriko subjektu politikoa eratzea, egungo hiru errealitate horietako herritarren erabaki demokratikoan oinarrituta.

Gure proposamena argia da: nafarrok erabaki behar dugu gure etorkizuna eta horretarako agenda demokratikoa adostu behar dugu.

Goazen erabakitzera, beraz!

Eraman dezagun demokrazia hitzetatik ekintzetara!

Proposamen honek aldaketa sakonerako tresna izan nahi du. .

Esta propuesta aspira a impulsar el cambio para construir un modelo democrático en Nafarroa alternativo al poder de lobos, de las élites, de la minoría.

Nafarroa tiene que hablar y para eso hay que dejar hablar a la gente, hay que dejar decidir a la gente.

Nos hemos aburrido de oír que Navarra será lo que decidan los navarros: pues ahora las navarras y los navarros vamos a decidir, ese es el futuro y nadie nos va a parar. Y ya veremos qué hacen los que se han llenado la boca con ese discurso durante años y años.

Nuestra propuesta, en resumen, consiste en preguntar a la sociedad navarra todo: el ámbito de decisión de sus leyes, el modelo público o privado de sus servicios, infraestructuras como el TAV, el modelo educativo, policial, judicial, el marco de relaciones laborales… Es decir, todo cuanto tenga relevancia e impacto social para nuestro paisaje y nuetro paisanaje.

Gure apostu estrategikoa da , eta inoiz baino indar handiagoz aldarrikatzen dugu orain: guk Nafarroa Euskal Herria aske batean ikusi nahi dugu.!

Beraz, Nafarroako gizartea da erabaki horren subjetu politikoa, Nafarroako herritarrek osatu behar dutenak, guzti guztiek.

Aldi berean, argi eta garbi diogu zein den erabakiaren objektua: izan nahi duen bizikidetza-eredua, hau da, bere estatus juridikoa eta politikoa, bere eredu ekonomikoa eta soziala, eta, nola ez, beste euskal lurraldeekiko harremanen esparrua, edo gaur egun Espainiako estatuarekin dituen harremanena.

En resumen, lo que proponemos es echar un hordago al régimen injusto, corrupto, elitista y antidemocrático de la Navarra foral (contraforal cabría decir) y española.

Emplazar a las fuerzas que defienden este régimen a someterlo a la prueba de la voluntad popular, y por eso les preguntamos

  • ¿Os atrevéis a aceptar lo que el pueblo decida?
  • ¿Estáis dispuestos a dejar de parapetaros en esa bobada de que vienen los vascos?
  • ¿Estáis dispuestos a asumir una auditoría social que estudie y analice lo que ha pasado con el dinero público?
  • ¿Estais dispuestos a que la sociedad navarra conozca vuestros despilfarros?
  • ¿Estáis dispuestos a defender a Navarra, como se hizo en la Gamazada, cada vez que Madrid humilla nuestra foralidad y paraliza las leyes progresistas que aprueba nuestro Parlamento?
  • y una última pregunta, no menos importante ¿Estáis dispuestos a asumir vuestras responsabilidades?

Ahora proponemos articular mecanismos para que la sociedad navarra decida en los próximos años. No es una propuesta para mañana sino una hoja de ruta para los próximos años. Para la Navarra del siglo XXI.

Por eso, queremos que pueda decidir con las máximas garantías democráticas, con debate social abierto en el que todo el mundo pueda defender sus ideas, sin ser satanizado ni perseguido por ello. Y queremos que se respete lo que la gente decida. Nosotros y nosotras nos comprometemos desde ya a respetar esa libre decisión.

Que no haya vetos, ni de las élites, ni de Madrid.

Pero sobre toda la nuestra es una propuesta a la sociedad navarra: Decidamos nuestro futuro libremente.

Es nuestro derecho, basado, además, en nuestra propia tradición foral, de gente libre en tierra libre. Es lo justo, lo lógico, lo razonable, lo democrático, lo inteligente, lo mejor para tener un futuro mejor.

Hoy día, los antiguos Fueros de Navarra significan derecho a decidir en Navarra, de la misma manera que la defensa de nuestra antigua sociedad comunal hoy día significa la defensa de lo público frente lo privado, que los ricos no sigan haciendo surcarradas al patrimonio común y acaparando robadas, nunca mejor dicho, robadas.

No permitamos nunca jamás que nos manipulen, que nos engañen, que decidan por nosotras y nosotros. No esperemos tampoco nosotras y nosotros que nadie nos saque las castañas del fuego. Saquémoslas nosotras y nosotros de una santa vez.

Y desarrollemos las competencias del propio Amejoramiento, dotando a las instituciones navarras de competencias soberanas para decidir políticas propias en todos los ámbitos de la vida económica, social, cultural, lingüística…

Es momento de unir fuerzas, personas y grupos que tenemos diferentes horizontes estratégicos para Nafarroa debemos ser capaces de unir fuerzas para democratizarla y dar pasos concretos.

EH Bildu está dispuesta a mojarse, a asumir compromisos, a actuar con plena responsabilidad.

En resumen, desde EH Bildu reclamamos y proclamamos, y sin duda lo haremos permanentemente, el pleno derecho a decidir de Navarra, que sea Navarra y su ciudadanía quien decida.

  • Quien decida sus gobiernos, sus leyes e instituciones y quien decida su estatus político, su marco de relaciones con el estado y con otros territorios vascos.
  • Queremos democratizar Navarra y lo queremos hacer junto con todas y todos vosotros, junto con toda la ciudadanía y todos los agentes sociales, políticos, sindicales y culturales.
  • Ez izan zalantzarik, nafarrok gure etorkizuna libreki erabakiko dugula!
  • Gurea proposamena jendartearena da, jendartearentzat. Hamarkadetan egoera hobe baten alde hamaika esparrutan aritu den jendearen iritzi eta esperientzian uzta da.
  • Orain arte eginiko lanak honaino ekarri gaitu eta hemendik aurrera lanean jarraituko dugu gure etorkizunaren jabe izateko.

Gora Nafarroa!
Gora Euskal Herria!

EH Bildu Nafarroa

EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… Hemen erabaki

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

 

Matute: “PSEk ez du inolako proiekturik ezta eskaintzarik herri honetarako”

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean PNV eta PSEren arteko harremanak eta antzerki lanak baloratzeko, Mendiak azken egunetan eginiko adierazpenen harira.

Bere kongresuaren ostean, PSEk berrikuntzaren irudia saldu nahi digu. Irudia faltsua. Izenak baino ez dituzte aldatu, eta ez gehiegi, baina izen horiek porrot egin duen politikari jarraipena emango diote.

Proiekturik gabeko alderdia da PSE, noraezean dabil. Antzerki lanetan ari da PSE, eztabaidaren erdian kokatu nahian. Baina herri honetarako inolako proposamenik ez dauka.

Ez da egia Mendiak eskuak lotu gabe dituenik. Lotura ugari ditu: Madriletik datozenak eta bere alderdiak babesten dituenak; baita Zapateroren gobernuak bere garaian ezarritakoak ere; eta gainera ez dute asmorik politika horiek aldatu eta bestelakoak aktibatzeko.

EAJrekin desadostasuna taularatzen ari dira sozialistak, baina ez dute benetan gatazkarik bilatzen, haien burua salbatzeko aukera bakarra dutelako jeltzaleen esku. Erosotasuna da bilatzen ari direna, ezkerreko ikuspegiak zeharo ahaztuta.
PSEk badu egungo egoera larriaren arduraren parte bat. Langabezia, zerbitzu sozialen galera, murrizketak… aurreko legealdian hasi ziren guzti horiek.

Bizi dugun egoera sozial eta ekonomikoaren tamainako erantzun politikoa behar du gizarteak, baina sozialista eta jeltzaleen arteko itun honek oso bestelako interesak ezkutatzen ditu.

Herri honek akordioak behar ditu eragile politiko, sindikal eta sozialekin. Eta gogoratu behar dugu PSEk herri honen ukazioa babesten duela. Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen diola.

Indarrak metatzeko garaia dela diogu: gure erabakitzeko eskubidearen inguruan eta gatazkaren ondorioak gainditzeko bidean aurrera egiteko konpromisoak lortzeko. Bada garaia Madriletik ezartzen dizkiguten inposizioen aurrean eskaintza politikoa egiteko euskal gizarteari.

PSE ez dago egoera honetan, ez du borondaterik inolako eskaintzarik egiteko, ez maila politikoan ezta ekonomikoan ere ez. Madrilek esandakoaren aurrean makurtu egiten delako.

EHBildu

Estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatu nahi izan dugu basket zaleekin

Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik, dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa helarazi nahi diegu.


 

Uda osoan zehar egin izan dugun bezala, Euskal Herriko hiri eta herriak bisitatu dituzten milaka pertsonei gure herriaren errealitatea erakusten eta azaltzen ibili gara. Oraingo honetan, EH Bildutik gauza bera egin nahi dugu nazioarteko hedabideekin, eta azken batean, talde desberdinak animatzera etorri diren zaleekin ere: gure herriak gatazkaren konponbidearekiko duen konpromisoa erakustea eta estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatzea.

Eta bide batez, bukatzeko, EH Bildutik ongietorria eman nahi diegu egun hauetan Euskal Herria bisitatzera etorri diren pertsona guztiei eta egonaldiaz disfrutatu dezatela espero dugu.

https://scontent-b.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/p417x417/10608567_936698279680822_410677889496408240_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfa1/t31.0-8/10633127_936697636347553_4012125628325736670_o.jpg

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-xaf1/t31.0-8/10644238_936697633014220_383279831672989385_o.jpg

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/10682155_936697639680886_4909067478264151039_o.jpg

https://scontent-b.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/10477312_936697803014203_8532798250800460698_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xap1/t31.0-8/1618020_936697799680870_6879499998168346387_o.jpg

https://scontent-b.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/10523758_936697786347538_6501990495709905578_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/t31.0-8/10658884_936697896347527_9034739063805131630_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/1978577_936697999680850_8919138731837462055_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10683525_936698046347512_4743810450220010599_o.jpg

https://scontent-b.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/1077398_936698219680828_8872263693425058457_o.jpg

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-xfa1/t31.0-8/10548777_936698479680802_2559234042560577881_o.jpg

EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

Joan den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian. Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia” legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna urratzen zuelako.

Euskal Herria Bildu koalizioak lotsagarri jotzen du EAJk eta Urkulluren Jaurlaritzak alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa. Hau da, bere garaian berdintasunaren printzipioa betetzen ez zuelako legeztatu gabe geratu zen elkartea babesteagatik. Lotsagarria.

Hondarribiko alkate jeltzalearen jarrera ezagutzen genuen. Orain, berriz ere, Jokin Bildarratz, EAJko senatariaren adierazpenek agerian uzten dute EAJren konplizitatea alarde baztertzailearen antolatzaileekin.

Edozein kasutan, gure ustez, larriena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren jarrera eta inplikazioa da. Ezin onar daiteke Jaurlaritzaren sailburu garrantzitsuenetariko batek emakumeak baztertzen dituzten taldeak babestea.

Egoera honen aurrean, EHBilduk Cristina Uriarte anderearen agerraldia eskatuko du Gasteizko Legebiltzarrean bere jarduerak eta jarrerak azal ditzan: Zergatik babesten duen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa urratzen duen elkarte pribatua?  eta zergatik ez du defendatzen emakumeen parte hartzea gizonezkoekiko berdintasunez, alarde bakarrean, publikoan eta ez baztertzailean?

EAJk emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna defendatu beharko luke. Lan munduan, politikan, jendartean eta baita jaietan ere. Horregatik, Jaurlaritzako kontseilariei exijitzen diegu berdintasuna urratzen dutenei babesik ez ematea. Aldiz, berdintasunaren alde egunero lanean dihardutenak babesteko eta laguntzeko eskatzen diegu.

Bukatzeko, beste behin ere, gure babesa adierazi nahi diegu emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lan txalogarrian aritzen diren pertsona guztiei. Eta hemendik, Uriarte Anderea hurbileko etorkizunean berdina egitera premiatzen dugu.

X