Geure ustez lehentasunezko gaia da sortu nahi dugun erakundeak sexu eta ugalketa eskubideen onartzearen eta abian jartzearen alde egin dezala. Eskubideok funtsezko giza eskubide unibertsalak dira. Estatuari dagokio beraz eskubideon erabateko gozatzea bermatzeko ardura.
Sexu eta ugalketa eskubideek, besteak beste, seme eta alaba kopuruaren inguruko mehatxurik gabe erabakiak hartu ahal izateko gizakien eskubideari; eta informazioaren, hezkuntzaren eta hori lortzeko baliabideen eskuragarritasunari egiten diete erreferentzia. Beijingeko Emakumeen Mundu Batzarrean (1975) gaiak aurrera egin zuen eta emakumeek sexu inguruko gaietan dituzten eskubideak finkatu ziren. Adibidez, emakumeek bazterketa, mehatxu eta indarkeriarik gabeko baldintzetan euren sexualitatea erabiltzeko eskubidea dutela onartu zen.
Sexu eta ugalketa karta honetako eduki eta proposamenetan sakonki sartu gabe, emakumeen ugaltze osasun eta seme/alaba kopurua gainditzen dituzten gaiak direla aipatu nahi dugu. Hautaketa sexual askatasuna eta kalitatezko sexu hezkuntzaren ezinbestekotasuna bezalako gaiak azaltzen dira, geure iritziz oso garrantzitsuak direnak eta ezkerreko erakunde berriak lehentasunezkotzat jo behar dituenak. Beraz, emakumeen erabakitze eskubidea eta doako aborto askea bezalako funtsezko gaiez gain, norberak bere sexualitatea askatasunean garatzeari loturiko aldarrikapenekin bat egiten dugu; ondorioz, aukera sexualak askatasunean hartzearen eta pertsona guztiak, edozein aukera sexuala izanda ere, eskubide berberen jabe izatearen alde gaude.
Zehazkiago, erakunde publikoek Sexu Osasun Estrategia Orokor bat osatu eta zabaltzeko proposamenak egin nahi ditugu:
Osasun sexualari arreta eman:
- Kalitatezko sexu osasunerako arreta zerbitzuak exijitu behar dira, pertsona guztientzat errazki iristerrazak izango direnak eta pertsona guztien xehetasunei (gazteak, emakume etorkinak,..) egokituak egongo direnak. Edozein emakumek ziurtatuak izango ditu azterketa ginekologiak, aurrezaintzekoak eta aldizkakoak.
- Baliabide antisorgailu guztien finantzazio bermatu osasun sistema publikoaren baitan.
- Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea (IVE gazteleraz) bermatzea hala nahi duten emakume guztiei. Emakumeek euren gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea funtsezkoa da. Abortatzeko erabakia emakumearen barne etikaren barruko erabakitzat hartu behar da. Horretarako:
- Abortoa lege berezi baten arabera arautu behar da eta emakumeen borondatearen aurka edo zuhurtzia-eza dela eta gertatuz gero Kode Penalean azalduko den delitua behar du izan.
- Abortoa osasun sistema publikoaren baitan burutu behar da. Horretarako osasun langileen kontzientzia eragozpena arautu beharko da, osasun agintariak izanik zerbitzua jaso ahal izatearen arduradun.
- 16 urtetik aurrerakoei erabaki autonomia onartu behar zaie, gurasoen baimenaren mende egon barik.
Hezkuntza sexualari arreta eman:
Geure ustez kalitatezko sexu hezkuntza aldarrikatu beharrean gaude, aurreko puntua osatuko bada. Erakunde publikoek, beraz, honakoak egin beharko lituzkete:
- Maitasun-sexu hezkuntza sustatu lehen eta bigarren hezkuntzako kurrikuluetan; pertsonei euren gorputzen gaineko eskubidea, ugaltzetik harago doan sexualitatea izateko eskubidea eta sexua aukera ezberdinetan gozatzeko eskubidea onartuz.
- Emakumezko zein gizonezkoak zaintzearen, anti-sortze prozesuaren eta sentimendu harremanak mantentzearen arduradun direla sustatuko duten hezkuntza jarduerak sustatu.
Osasun langileen hezkuntzari genero ikuspegia barneratu:
Hezkuntza langileekin, aurreko gaiekin oso loturik egonik, eta lan zehatza behar duten lantaldea izanik, neurri hauen araberako lana proposatzen dugu:
- Medikuntza, erizaintza eta giza-osasun saileko beste lanbide batzuen heziketan abortoa sartu behar da, kirurgia zein osasun praktikak barne.
- Sexu osasunean espezializaturiko langileak genero ikuspegitik hezi behar dira, euren aurreiritziez jabetu eta jakitun izan daitezen; hala, pertsona guztiei, edozein aukerako gizonezko zein emakumezko, kalitatezko arreta eman ahal izan diezaieten.