- Euskal kulturaren garapen osoaren eta euskarak hizkuntza ofizial moduan duen balioaren erabat alde gaude. Honek nahitaez dakar ekintza positibo ekimenak behar izatea hizkuntza gutxituaren –euskararen- alde, beste hizkuntza ofizialaren –gazteleraren- aurretik.
- Erabat arbuiatzen ditugu, balizko aukeratze eskubide baten aitzakiapean, euskararen aurrerapen eta garatzeari oztopo eta trabak jartzen dizkioten mugimenduak, bai gobernutik etorritakoak zein beste esparruetakoak.
- Euskal kulturaren sendotzea eta berau lortzeko eskuragarritasun osoa, modu moderno, natural eta eraginkorrean herriaren egunerokotasunean txertatuz, erakundeek batzuetan euskal kutluraren gainean zabaltzen duten irudi arkaiko eta antzinatiko hori saihestuz.
- Euskal gizartearen mailakako euskalduntzea lantzea, euskararen ezagutza maila guztietan helburu; ezagutzen ez dutenen eskutan ikasteko eta ezagutzeko tresnak jarriz.
Laburtuz, Euskal Herria kultural eta linguistikoaren osagaiak baieztatzeko, mailakako euskalduntzearen apustutik, euskal kultura egun daukan erabilera sozialetik harago eramateko eguneratuz.