Saretze hau osatzeko honakoak izan behar ditugu kontuan:
- Garrantzitsua da europar eraiketaren inguruko berezko jarrera izatea eta guk EBren berrosatzearen alde egin dugu. Lerrokatze neoliberalak sorturiko arbuioari jaramonik egin gabe, finantza eliteek euren egitasmoa ezarri dute; hori dela eta premiazkoa da EBren berrosatzea helburu duten indar politikoekin aliantza estruktural eta egonkorra osatzea, komuneko programarekin.
- Programa honek europar eraiketa eredua proposatu beharko luke, federalismoan, sozialismoa eta parte hartze demokratikoan oinarrituko dena. Europar egitasmoa, bai barrura bai kanpora begira herritartasun orokorrean eta giza eskubideetan behar du oinarritu.
- Aipatu moduan, saretzea erakunde politikoekin egin behar da, adosturiko egitarau politikoak, ekimenak eta alternatiba proposamenak oinarri izanda. Azpimarratu behar da baterako ekintzak ikuspegianitzeko egitarauetan oinarritu behar dutela, hau da, Alternatibarentzat ukaezin diren aspektuak bil ditzatela eta saretzeak ez dezala Alternatibak proposaturiko erakundetze demokratikoa bazterrarazi. Europar Ezker Antikapitalistaren Konferentziak, non europar alderdi politiko ugarik hartu duten parte, kide logiko eta berezkoa dirudi saretze honetan.
- Ez da baztertu behar Europar Foro Sozialean eta EBren gaiekin loturiko beste nazioarteko mugimenduetan parte hartzen duten gizarte mugimenduekin koordinatzea, Via Campesina kasu. Gizarte mugimenduek Alternatiba eta kideturiko indarren egitarauak osatuko dituzten analisi interesgarriak egin ditzakete.