LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundeak, OIT gazteleraz) argitaratu berri duen informearen arabera, Europar Batasuneko herrialde kide gehienek, proportzioan, AEBk baino gehiago ordaindu dute bankaren “sorospenean”, Britania Handiak gehien (BGPren %28,6) eta Espainiak gutxien (%14,3); AEBk, ordea, %5,1. EBk herrialdeek, ordea, azpiegiturak eta zerbitzu publiko eta sozialak hornitze aldera sortutako enpleguan gutxiago ordaindu dute, hala nola hezkuntzan, osasun sisteman, giza zerbitzuetan,…AEBk BPGren %6,6 jarri du helburu honen zerbitzura; orobat, Alemaniak %2,8, Britainia Handiak %1,3, Frantziak %1,1 eta Espainiak %0,8 besterik ez. EAE eta Nafarroak, babes sozialari dagokionean Espainiaren berarena baino baxuagoa den gastuarekin, ez du gastu eskas hori hobetu.
Honetaz gain, ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, OCDE gazteleraz) 28 ekonomia garatuenetarako aurreikusiak dituen 25 milioi langabeetatik, lau milioi baino gehiago –beti ere ELGAren ustez, beste zenbait aurreikuspenek 5 ala 6ra igotzen baitute kopurua- Espainian kokatuak izango dira eta honek langabeziarako gastuaren igoera ekarriko du nahitaez. Oraingoz langabezia-sarien maila mantendu egin da, are gehiago, 2008ko otsailaren Erret Dekretu bitartez, zeinak zenbait kasutan kontratuaren amaiera kontratu eteteen ondoren etorri bada kontagailua hasieratik abiaraztea bermatzen duen.
Gizarte krisia. 2008an mundu mailan gauzatutako ekonomia atzerakada depresio orokorra bihurtzen ari da 2009an, produkzio erortzeez eta herrialde zentraletan zein mundu mailako periferiak jasandako langabeziaren igoeraz bustiriko testu inguru batean. Herrialde aberatsetako finantza zein ez-finantza merkatuek jasotako milioi zaparradak ez du beherakada eten. Joerak okerrera egin du eta langabeziaren hazkundea bizkortu egin da. 3 hilabeteko epe laburrean AEBtan 3 milioi langabetu gehiago zegoen. Espainian, langabezia izugarri hazi da, eta ofizialki 2009ko bukaerarako %18ra iritsiko dela aurreikusten da, nahiz eta Europak 2010erako %21,4koa izango dela uste duen. EAEn, euskal estatistika zerbitzuek eskainitako datuak inolaz fidagarriak ez izan arren, 2009ko lehen hiruhilabetean langabezia %67 igo omen da.
Azken hamarkadan, espainiar ekonomiak urteko %3,6ko igoera indizea izan du, europar bataz bestekoa baina altuagoa; izan ere, euro zonaldeko beste inon baino lanpostu gehiago sortu dira, 6 bat milioi. Hala ere, langileen soldatek BPGan duten kopurua jaitsi egin da, 1992ko %72tik 2005eko %62ra arte, nahiz eta 1991tik 2008ra 14 milioi langiletik 20ra pasa izan. Horrek oso garbi adierazten du pertsonako soldata jaitsiera izugarrizkoa izan dela. Beraz, hazkunde ekonomikoak ez dio bide eman soldaten igoerari, baizik eta kapitalaren pilatzeari. Esate baterako, BBVAko presidenteak urteko 20 milioi jaso izan duen arren ez zuen arazorik izan soldata izozteak eta kaleratzearen merkatzea eskatzeko, hain lotsa gutxi du non pentsioak altuegiak direla eta murriztu egin beharko liratekeela iritsi den, Pentsio Planean 60 milioi euro pilatu dituen fondoa izanda. Fionantza erakunde handien buruek, zeintzuk neurrigabe aberastu diren euren kudeaketak egungo finantza eta gizarte krisira eramaten gintuen bitartean, euren soldata babestuekin darraite. Adibidez, 2007an, 16 finantza erakunde nagusien presidente exekutiboek 334 milioi dolar batu zituzten, 2005ean baino %30 gehiago. Espainian, 15 banku nagusien aholkularien soldatek 115,7 milioi euro pilatu zituzten. IBEX 35 enpresen %75ek blindatua dute euren zuzendaritza, hau da, 284 goi-karguk kaleratuak izanez gero 2 eta 5 urteko soldata jasotzea bermatzen dien kontratua dute.
Kopuru hauek handiagoak ez izatearen arrazoia pentsio publikoen transferentzian dago, Europar Batzordearen 2006ko txosten batek onartzen zuen XX mendeko gizarte politikaren lorpen handienetakoa izan dela pentsio publikoei esker zahartzeak ez ekartzea nahitaez pobrezia edo semealabekiko mendekotasuna. Europar Batasuneko herrialde gehientsuenetan Gizarte Segurantzaren pentsioek osatzen dute adinekoen diru iturri nagusia, hori dela eta pobrezia eta euren arteko ezberdintasuna pentsio sistemaren araberakoa da. Nazioarteko datuen arabera Luxembourg Income Study (LIS) erakundeak egindako txosten batek adierazitakoari jarraiki, 65 urtetiko gorakoek ez dute bitarteko pribatuen bitartez pobreziatik ateratzeko baliabide nahikorik.